Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirriborro 1 iz gaizki taxuturiko marrazki edo letra multzoa; izkribu baten lehen idaztaldi edo saioa, zuzendu ondoren kopiatzen dena. ik zirrimarra.

Olatuetako bat [...] ez da gelditu, harik eta harean zeuden ume-letraz idatzitako hainbat zirriborro eta marrazki ezabatu dituen arte.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.

Dartaiet zirriborroak egiten ari zen euriak kristaletan sorturiko ganduan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 97. orr.

Zirriborro batzuek adierazten zuten nola zakila ematutuan barrena sartzen zen, eta nola espermatozoideak pozez saltoka ateratzen ziren, barrualde haietan obulu bakartiaren bila.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.

Idazketa: informazioaren berrikustea, lehenengo zirriborroa, zirriborroaren berraztertzea, behin betiko idazketa, oharren prestakuntza, azken bibliografia, eranskinak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 356. orr.

Osalanek jakinarazi du txostena lehen zirriborro bat besterik ez dela.  Berria - Ekonomia   2004-07-16

Zirriborro bat du esku artean dagoeneko, eta irailerako gizarte eragileei proposamena aurkeztu nahi die Mujika sailburuordeak.  Berria - Ekonomia   2006-02-12

Agendan agertzen diren zirriborroak beste medikuek eta botikariek bakarrik uler litzakete.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 141. orr.

Koldo Zuazok maparen lehen zirriborroa 1998. urterako egin zuen, eta orduz geroztik hobekuntzak egiten dihardu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-30

Txostenaren zirriborroan hainbat aterabide proposatu zituzten egungo krisiari aurre egiteko.  Berria - Mundua   2006-01-20

Merkataritza ordutegien dekretuaren zirriborroaren arabera.  Berria - Ekonomia   2004-11-27

Zirriborroari zuzenketak aurkezteko epea etzi bukatzen da.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Zirriborroak, urradurez belztuak; ipurdi horituko te-kikara bat; aurreko urteko egunkariak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 248. orr.

Lehen testua trama gisa idatzia zegoen eta nobela luzeago baten zirriborroa zirudien.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 18. orr.

Bost kapituluren hainbat aldaera edo zirriborro bakarrik geratu ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 361. orr.

Zirriborroetan -irudipen hori nuen-, bere begiei eta bere ezpainei deitzeko modua bakarrik salbatzen zen: North Cape eyes, Thule lips.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.

Baina kasik bi urtez, zirriborroak hasi eta berriz hasi ibili zen, ukitu egokia aurkitu ezinik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 255. orr.

Emakumeak une batzuk lehenago eman zizkidan zirriborroak izenik gabeko idazle horrenak izan zitezkeela pentsatze hutsak aztoratu egin ninduen eta bulegoan batetik bestera nenbilen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 18. orr.

Begiratu bat bota beharko lioke zirriborroari Barchinik agiria inprimatu aurretik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 61. orr.

Stephenek ez zuen inolako zirriborro edo bozetorik egin, paperaren ertz batetik ekin zion marrazteari.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 203. orr.

Horma-garbitzaileek urte asko daramatzate gazteek auzo hartako zokoetan egiten dituzten zirriborroak ezabatzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 172. orr.

Berak ezagutu zuen Santiago kalea, bere familia, zehatz-mehatz agertzen dira zirriborroan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 127. orr.

Papera eta lapitza bilatu, eta, erabat liluraturik, luzaz aritzen zen zirriborroak egiten".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.

Claude ukuiluaren zirriborro bat egiten ari zen, eta François andrea bazkaria prestatzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

Egitasmo bat aurkeztea da ezinbestekoa, eta horren zirriborroa taxutzea izan dut bigarren helburua.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 221. orr.

Zirriborroen tankerako margolanak soilik egiten zituen, arrasto gutxi eta azkarrekin, eta ez zituen askorik margotzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 132. orr.

Zirriborro bat amorruz suntsitu ondoren, orduak eta orduak ematen zituen kaiku harekin, hitzik egin gabe, haren barre errugabeaz jabetu nahian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 382. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

XIX. mendeko europar pintura zale batentzat, Polinesiako etxoletako pintura bat zirriborro primitibo bat baizik ez zen izango, balio artistikorik batere ez zuena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 101. orr.

2001. urteko otsailean, zirriborro berritua aurkeztu zuen Giza Genomaren Partzuergo Publikoak.  Berria - Gaiak   2004-10-22

Zirriborro zehazgabe horien guztien artean, zehatz eta garden datorkit gogora irakasle baten oroitzapena: Periko Lopez Etxezarreta zuen izena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 21. orr.

Horietako orrialde batzuek bi lerro baino ez dituzte, zirriborro hutsak dira.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 166. orr.

Perpausen sorketaren zirriborro landugabe hau orokorrago egin behar da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 71. orr.

Badira, noski, bere ideia hustasuna eta bere moztasun poetikoa zirriborro ulertezin batekin disimulatzen ahalegintzen direnak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 31. orr.

Sailen iritziak jasoko dituen behin-betiko zirriborroa urtea amaitu aurretik prest izatea espero dut.  Berria - Euskal Herria   2004-09-11

Eskua mugitu behar bazuen, zirriborro azkar bat marrazten zuen airean.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 107. orr.

Dryer-ek beste hogeita zazpi margolan egin zituen, bai eta beste hainbat dozena tintazko marrazki eta ikatz-zirizko zirriborro ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 55. orr.

Ondorengo zirriborroetan izango duzu testua biribildu eta mamian sakontzeko astia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 361. orr.

Han zegoen Big Joeren hatz-marka ere, tintaz zikinduriko zirriborroan, orriaren oinaldean, beti ohi bezala; eta alboan, haren izena, amaraun-eiteko letra larriz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 163. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ezin jakin, artean ere, ea hipotesi berria, hasierako zirriborro-itxura baldar hori gainditurik, behar bezala findu eta onduko den.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 165. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Albora utzi nuen, jada alferrikakoa baitzen noski, gutun-zirriborroa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 294. orr.

Txosten zirriborroa Patxi Zabaletak berak, Iñaki Aldekoak, Joseba Azkarragak eta Jon Andoni del Amok idatzi dute.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Konoaren eta planoaren elkartzeen gorabeheren irispiderako proiektu-zirriborroa, Desargues, 3. saila.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 90. orr.

Konstituzio zirriborroak autonomia ematen die kurduei.  Berria - Mundua   2004-03-02

Izan ere, euren ustez, dekretu zirriborroak ez du euskararen «lehentasuna» bermatzen.  Berria - Harian   2005-12-27

Washingtonek eta Londresek orain dela gutxi aurkeztutako ebazpen zirriborroari kritikak egin zizkion al Jauarrek.  Berria - Mundua   2004-06-02

Espainiako Gobernuaren lege zirriborroaren harira jarri dute abian Jaietan denok jai kanpaina.  Berria - Ekonomia   2004-11-09

Normandiako gurinek, oihalez bildurik, sabel zirriborroak ziruditen, eskultore batek egin eta zapi bustiak gainera botata estali izan balitu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.

Godotek erantzuna eman zion Gabinen manifestu zirriborroari.     «Kuskue tanden», 2004 - 177. orr.

Ezin izan zuen pentsatzen jarraitu edo, beste era batera esanda, pentsamendu-zirriborroa baino ezin izan zuen egin.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 128. orr.

Zer trikimailu erabil nezake giza zirriborro hau etxera nire neskame Honorineren ezkutuan sartu ahal izateko?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 51. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus