Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirimolaka (orobat txirimolaka g.er.) 1 adlag zirimolan.

Kolpera baturiko haize bortitzak hodeia zulatzen duenean eta, beronen barruan sarturik, zirimolaka biratzen eta hodeiaren erdigunea hutsarazten eta ingurua are eta areago trinkoarazten duenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 401. orr.

Ur jauzi haundi bat erortzen da delako putzu horretara eta zirimolaka aritzen azkarki, dena inguru eta inguru.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 105. orr.

Zigarroen kea, zirimolaka, billar-mahaiaren gaineko argiaren inguruan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.

2 irud/hed

Trantzean jartzen zuan, zirimolaka mugitzen zitian begiak, hoska eta madarikazioka; aurrean zeukana listuz blai eginik, ijitoek egiten dutenez.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 37. orr.

Denborak, zirimolaka, tristeziaren orbela berekin eraman ondoren ere zorion hondar bat geratzen dela pentsatzen du alargunak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 198. orr.

Ostatu-zuloetako zuzi ketsuak imajinatu zituen, eta gau-borroka irrigarririk, zurezko argimutilik ezpata-zirimolaka, justizia-esklaboek aizkorakadaz bortxaturiko sarrailarik [...] errezel urratuz eta zapi zikinez jantziriko txiro-samalden erdian.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus