Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zirimiria ari zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.
Zirimiria ari zuen, gaua beltz zegoen, izar baten distira ere ez zen zeruan ageri. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 178. orr.
Zirimiriaren azpian azaltzen hasi dira lehen boluntarioak. Berria - Kultura 2006-04-23
Xirimiria edo langarra noizbehinka, ateri tarteka, hasi-ez-hasi marteka. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 350. orr.
Garai hartan beti egiten zuen zirimiria Bilbo aldean, laztana. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 21. orr.
Zirimiriaren azpiko hiri sakabanatua. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 116. orr.
Zirimiri xehe bat ari zen, kasik ikusezina. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 67. orr.
Cumhail, Fionn eta Mael zaldien urratsean zihoazen, kapusaiak buru gainean jarrita zirimiri atergabetik babesteko. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 19. orr.
Ez nuen ez hotzik ez minik sentitzen, eta aurpegia bustitzen zidan zirimiri sarkorra, elur eta euri artekoa, ulermenaren bidez hautematen nuen, ez azalaren bidez. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 189. orr.
Emakumeak behin esan zion Jusuf Khani, zoriontsu izateko, sorterriko zirimiria behar zuela ikusi etxeko leiho handiaren atzetik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 174. orr.
Xirimiria edo langarra noizbehinka, ateri tarteka, hasi-ez-hasi marteka. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 350. orr.
Arantzazun, Gasteizen eta Iruñean frexko baino eguzkia daukate, eta besteotan lainoa eta xirimiria. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 93. orr.
Kostaldean, batik bat, udazkeneko garaitsu honetan, erauntsi bakoitzaren ostean, normalean, atertzera jotzen du: segidoko xirimiri xirri-xirri hori toki gehienetan ez baitu maiz egiten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 397. orr.
Goizetik hastapen baikorra, ibilaldi-Mezanausiekin, oro eder eta ospetsu, salbu aroa haatik orduan antzer eta xirimiri, Euskal Herriko bi buruetan erraiten den bezala. Herria 2003-07-31
Zabor izoztua eta zarama zirimiri-saltsatan, nork bere gustuan. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 9. orr.
Garbi esan behar dizut, zazpi ahalak egiten ditudala lanetan laguntzeko, eta besteekin atsegina eta ona izateko, era horretara errieta zaparradak xirimiri bihur daitezen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 117. orr.
Hitzari eustea baita, zure kasuan, borondatea sendotzeko modurik onena, zirimiria izan, eurijasa izan edo kazkabarra izan...! Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 169. orr.
Angelok, ordea, hizketan eta hizketan, atertu gabeko jario ulergaitz baten zirimirian. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 236. orr.
Tabako-hauts zirimiri etengabe haiek ziratekeen haren apaiz-jantzi zaharrei itxura urdin histu hura ematen zietenak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 18. orr.