Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zintzilik (orobat txintxilik g.er. eta xintxili g.er.) 1 adlag goiko aldetik loturik edo eutsirik, beheko aldetik inon oin hartzen ez duelarik eta higi edo kulunka daitekeelarik. ik dilinda 3.

Gelaren erdian, mikro bat zintzilik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 493. orr.

Ttxapela zuri zabala, eta urrezko borla bat zintzilik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 66. orr.

Eskua arabeskoak eginez zerutik jaisten ikusi nuen, tiroak jotako hegaztia bezala, espiralean, eta non pausatu ez zekiela geratu zitzaion, zintzilik, hilik eta zurbil.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 44. orr.

Mendeko Ama Birjinaren harrizko itxura bat aurkitzen du elorri xuri batean eta zintzilik txilintxa bat.  Herria   2001-08-02

-Saguzar bat bezala zaude zintzilik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 58. orr.

Sarreran, bi xingola luze daude zintzilik ia lurreraino.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 36. orr.

Katea, etena, zintzilik zegoen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 189. orr.

Gorputzak, zintzilik egonik ere, behera, lurrera, jotzeko jarrera izaten baitu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 171. orr.

Tximiniaren kanpai zabalaren inguruan oihal zuri lisatu bat zegoen zintzilik, iltzeekin eutsita.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 96. orr.

Batzuetan, zintzilik agertzen zitzaidan begien aurrean laguna, bat-batean, lur eman ez bagenio bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 125. orr.

Muin emango dio zintzilik daraman gurutzetxoari.  Berria - Kultura   2004-05-23

Haizea altxatu zuen eta lehortzen zintzilik jarritako arropa puztuek bereganatu zuten nire arreta.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 128. orr.

Zutikako pertxero bat ikusi nuen gabardina bat eta kapelu bat zintzilik zituena.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 48. orr.

Kontu zaharra da eskubidea zientziaren atzetik mihia zintzilik duela hura harrapatu ezinean dabilela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 241. orr.

Esku bat zintzilik uztean, ukitu epel bat sumatu eta oihu txiki bat bota zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.

Hormako paper puska libratu batekin jolasten, jakin nahian askoz gehiago iraungo ote zuen zintzilik, noiz eroriko zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 126. orr.

Neguan, ehizaren erakusleihoek liluraturik uzten zuten: orkatzak buruz behera zintzilik, aurreko hankak hautsita eta lepoaren gainetik lotuta.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

Arnasestuka itzuli zen Mirande, tiranteak gerritik behera zintzilik eta zapatak bidean galduak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 87. orr.

Funtzionario itxurako apeza, hatsangaka, kasulla lepotik behera zintzilik eta isipua eta otoitz-liburua altzoan estutzen zituela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.

Inor ez zen mugitu, denok nor bere gerrikotik muturrez aurrera zintzilik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 28. orr.

Zeruminak denbora dezente irauten baitu zeruertzean galdu baino lehen, zeru sabaitik soka mehe batez zintzilik bezala, lurretik ez urruti, ordea, eskura ia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 20. orr.

Besoak zintzilik indargabe, ziazerba oreak aztertzen zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.

Aurpegia ubela zeukan, begiak iraulita, ahoa zabal-zabalik eta mihia zintzilik alde batera okertuta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 33. orr.

Han zetozen etorbidetik nire lagunak [...] batzuk eskuak poltsikoan, besteak eskuak zintzilik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 172. orr.

Hantxe egoten ziren kalean, eguzkitan eserita, besoak eta hankak adar ihartuen antzera zintzilik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 6. orr.

2 (-tik atzizkiaren eskuinean)

Laratzetik zintzilik, pertz bat.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 210. orr.

Gizona urkaturik, sokatik zintzilik, kartzelako isolamendu ziega batean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 104. orr.

Zure koadroa jaso nuen azkenerako; iltze batetik zintzilik ipini nuen, nire logelan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.

Bizkarretik zintzilik zeraman txaketa estutu zuen Sophiek bularren kontra.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 200. orr.

Hari bekoz beko, guardia zibil bat, metraileta bizkarretik zintzilik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 97. orr.

Jakanarrua eskutik zintzilik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 134. orr.

Zu nire besotik zintzilik zindoazela gogoratzen dut kolpea eman zidatenean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 26. orr.

Mutikoaren besotik zintzilik zebilen neskatxa ederrak kurukurukaz zerraikan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 279. orr.

Jesus hau egur batetik zintzilik hil zuten.  Elizen arteko biblia   Eg 10,39

Izara batetik zintzilik aurkitu zuten hilda, ziegan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

Merkantzi igorleen agenteak, larruzko zorroa lepotik zintzilik, dirua noiz jasoko zain zeuden.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 145. orr.

Berdabioko jauna urkamenditik zintzilik dagoen urka-bilurraren parera iritsi da.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 138. orr.

Leihoa itxi zuen eta beti gerritik zintzilik zeraman zapia pasatu zuen kristaletan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 59. orr.

Hari batetik zintzilik zegoen gau hartan neskaren etorkizuna.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 143. orr.

Lepoaren bueltan, sokatxo beltz bat, eta, handik zintzilik, zilarrezko lauburu bat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 13. orr.

Gangaren erdian argia sartzeko irekidura bat utzi behar da; bertatik zintzilik brontzezko ezkutu bat jarriko da kateekin lotuta, gora eta behera ibiliz lurrun-bainuen gelako tenperatura doitzeko balioko duena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2550. orr.

Zakurrak han jarraitzen zuen, nire ondoan, mihia ahotik zintzilik eta begiradan distira.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 51. orr.

Zer gertatzen da, hodei batetik zintzilik bizi haiz, ala?     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 95. orr.

3 (-n atzizkiaren eskuinean)

Hildako emakumea goian zintzilik eta bera azpian harriturik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.

Frantzisko Josek gerra galdu duen arren, Joseph Trotta pozarren dago, dominak paparrean zintzilik dituelarik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 167. orr.

Tapiz ilunak zeuden hormetan zintzilik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 36. orr.

Arrastoen bila ari bagina bezala, paretan zintzilik zeuden arropak miatzen hasi ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 97. orr.

Hozkailuan zintzilik, Seaskaren egutegia.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 35. orr.

Zalditeriako sable bat zeraman gerrian zintzilik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 181. orr.

Erlojua airean zintzilik dagoela iruditu zait.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 212. orr.

Bertan jesarri naiz; zangoak hutsean zintzilik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.

Udako soineko zuri tanta horidun bat iltze batean zegoen zintzilik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 167. orr.

Jose Arimateakoak gorde zuen ontzia, eta bertan bildu zituen Jesus gurutzean zintzilik zegoela bihotzetik eroritako odol tantak.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 11. orr.

Jainkoaren Seme bakarra haien alde gurutzean zintzilik hil zela.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 11. orr.

Kako batean zintzilik zegoen sardea hartu nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 418. orr.

Hotzak dar-dar nengoen, alkandorarik ez-eta, baina haren bata janzterik pentsatu ere ez, hantxe nekusan arren, ate atzean zintzilik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 225. orr.

Txikia titian zintzilik, eta zaharrena ezkontzekotan.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 107. orr.

Zigarroa ezpainetan zintzilik eskatzen zuten anisa.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 105. orr.

Lurra ezerezean zintzilik dago, hastapeneko uretan bezala espazioaren hustasunean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 163. orr.

Une batez gorputza airean geratzen zitzaidala ere iruditu zitzaidan, arintasun ilun batean zintzilik, erortzearen itsumenak eragin ohi duen histasun horretan bilduta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 7. orr.

4 irud /hed

Esperimentu horiek, hasieran, zintzilik gelditu ziren, anomaliatzat harturik, eusteko kontzepturik gabe, airean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.

Ohitura zuen esaldi bati garrantzia eman nahi zionean [...] azken hitzari zintzilik bezala iraunaraztekoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 92. orr.

Izu berria begietan zintzilik zeukan zazpi urteko txokolate ontzaileen alabak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 101. orr.

Dena den, hainbat galdera zintzilik daude.  Berria - Harian   2005-09-28

Azkenaldian Landabengo fabrikaren gain zintzilik dagoen Damoclesen ezpata zorrozten ari direla iradokitzen dute.  Berria - Ekonomia   2006-05-10

Halaxe gelditzen zaizkigu begira gainera, gogorik gabeko barre ergel bat ezpainetatik zintzilik dutela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 169. orr.

Esnatu zenean, egindako ametsaren hondakinak zituen Matiasek oraindik garunetik zintzilik.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 37. orr.

Azken urteetan, Iranen eta erakundearen arteko arazo nagusiak konpondu dira, eta erantzuteko prest gauden galdera batzuk bakarrik geratu dira zintzilik.  Berria - Mundua   2006-04-30

Tristura eta pozaren artean zintzilik, musu ematen zieten zaurien harribitxi eder eta distiratsuz apainduriko esku zoragarri haiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 257. orr.

Gaztetan, ikasle garai haietan, aspaldi hartan, zerbait zintzilik geratu balitzaizue bezala.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 21. orr.

Esaldia airean zintzilik geratu zen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 18. orr.

Martxa orangistek eta Omagheko atentatuak, baina, hari batetik zintzilik utzi zuten hitzarmena.  Berria - Harian   2005-07-29

Aurreko urtetik zintzilik du GPAk lan itunaren negoziazioa.  Berria - Ekonomia   2006-01-28

Irribarre ergel bat aurpegian zintzilik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 121. orr.

Handik aurrera, telefonotik zintzilik egon zen Sara, Sergiok noiz deituko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 70. orr.

-Noiz arte eduki nahi ninduan aparatutik zintzilik? ez diat goiz osoa hirekin galtzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

adar batetik zintzilik (5); adarretatik zintzilik (4); adarretik zintzilik (5); ahotik zintzilik (9); airean zintzilik (20); artean zintzilik (8); atzean zintzilik (4); balkoitik zintzilik (4); besoak zintzilik (8); besotik zintzilik (11); bizkarrean zintzilik (8); bizkarretik zintzilik (9); buruz behera zintzilik (4); dago zintzilik (7); daude zintzilik (9)

erdi zintzilik (7); erdian zintzilik (5); eskuan zintzilik (6); eskutik zintzilik (5); gainean zintzilik (16); gainean zintzilik zegoen (4); gerrian zintzilik (5); gerrikotik zintzilik (9); gerritik zintzilik (8); gerritik zintzilik zeraman (4); gurutzean zintzilik (5); han zintzilik (4); hankak zintzilik (4); hari batetik zintzilik (13); haritik zintzilik (4); horman zintzilik (13); hormatik zintzilik (9); hormetan zintzilik (6)

ia zintzilik (4); iltze batetik zintzilik (6); kate batetik zintzilik (4); laratzetik zintzilik (4); leihoetatik zintzilik (4); lepoan zintzilik (4); lepotik zintzilik (36); lepotik zintzilik zeraman (5)

paparretik zintzilik (4); paretan zintzilik (13); paretetan zintzilik (4); sabaitik zintzilik (29); sabaitik zintzilik zegoen (8); soka batetik zintzilik (6); sokatik zintzilik (6); soketatik zintzilik (5); sorbaldatik zintzilik (12); sukaldean zintzilik (4)

zegoen zintzilik (14); zen zintzilik (4); zeuden zintzilik (5); zeukan zintzilik (6)

zintzilik aurkitu (4); zintzilik bezala (11); zintzilik dago (4); zintzilik dagoen (22); zintzilik daraman (4); zintzilik daude (7); zintzilik dauden (10); zintzilik daukan (4); zintzilik duela (5)

zintzilik eduki (4); zintzilik egon (11); zintzilik egon zen (5); zintzilik eraman (4); zintzilik gelditu (8); zintzilik gelditzen (4); zintzilik geratu (20); zintzilik geratu zen (4); zintzilik geratzen (14); zintzilik geratzen ziren (4); zintzilik hil (4)

zintzilik ikusi (6); zintzilik ikusten (5); zintzilik jarri (16); zintzilik jarrita (6); zintzilik jarritako (6); zintzilik jartzen (10)

zintzilik utzi (18); zintzilik utzi zuen (8); zintzilik uzten (6); zintzilik zegoela (5); zintzilik zegoen (60); zintzilik zegoen bonbilla (4); zintzilik zeraman (24); zintzilik zeramatzan (4); zintzilik zeuden (22); zintzilik zeukan (10); zintzilik zituela (5); zintzilik zuela (12); zintzilik zuen (5); ziren zintzilik (5); zuen zintzilik (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus