Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dilinda 1 iz kulunka.

Historia bi poloren arteko dilinda gisa harturik: "abstrakzioaren" poloa alde batetik, estilo zehatza inorganikoa duena, [...] eta Einfühlung poloa bestetik, naturalismoarena, [...] joera eta xede indibidualak mamitzen dituena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.

Egoera prosaiko batean murgildua nago oraindik, ibili arau erdi lo, besoak halako dilinda malin batean ari eta ari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 237. orr.

• 2 adlag zinzilik.

Malkoak dilinda zeuzkan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.

3 dilindan adlag zintzilik.

Belarritako luzeak dilindan eta zapatillak zangoetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Jarririk nago, besoak dilindan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 45. orr.

Aho zabalik, ezpaina dilindan hurreratu zen dendara.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.

Hura urkabean ikustea desiratu zuen, mihia dilindan, begiak hobietan ateratzeko zorian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 310. orr.

Usoak dilindan zeuden zetazko zapiak bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 384. orr.

Begien aurrean dilindan nuen kinkearen argia da oroitzen dudan azken gauza.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 121. orr.

Plastikozko sokatik dilindan ziren ohe estalkiak hartu zituen mutikoak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 114. orr.

Denen aitzindari, gure argazkilari Patxiren mototsa, bizpahiru kamera lepotik dilindan. Herriko etxean, balkoitik dilindan nik dakita zenbat bandera, frantsesa, nafarra eta euskal ikurriña barne.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.

Theok paltoa estekatu zuen, papoan dilindan zerabilen LAPDko sherif plaka, oihal zuri zatiaz kukutzen entseatu zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 306. orr.

· Apaleko folioa txerta-lekutik askatu, eta airean dilindan erori da, udazkenean orbela erortzen den gisan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 183. orr.

Titiak dilindan zebilzkion, norbait popatik ematen ari baitzitzaion txakurka zegoelarik.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus