Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zine (472 agerraldi, 35 liburu eta 68 artikulutan) 1 iz zinema. ik zinema.

Zinea asmakizun melankolikoa iruditzen zait.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 102. orr.

Amerikarrak bezalakorik ez dago zinea egiten.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 43. orr.

Hollywoodetik etorri berri, ohituta zegoen zinea egiteko modu sofistikatuekin.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 34. orr.

Apustu eginen nuke urtebete baino lehenago arrakasta lortuko duzula zinean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 53. orr.

Zinean aritzen zinen?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 94. orr.

Zuk ez zenuen behin ere lapurtuko zinean lanik aurkitu bazenu.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 101. orr.

Literaturan eta zinean hain fruitu ederrak eman zituen Neorrealismo italiarraren gai eta ezaugarri guzti-guztiak ditu filmak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 34. orr.

Whiskyz beteriko kopak lurrera jausi ziren, motel, zinean kamerak astiro grabatzen duenean legez.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 134. orr.

Urtero zinea eta telefilmak ekoiztu euskara hutsean; zine zein telebistarako bikoizketa areagotu.  Berria - Kultura   2004-10-31

Igande eguerdirako Ikastetxera itzultzen nintzen, bazkalondoan zinea genuelako, arratsaldeko hiruretan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 316. orr.

1910-1930 urteetako zine mutuaren urrezko garaiak eta mintzo den zinearen hastapenak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 135. orr.

Irudiaren garrantzia eta zinearen gaitasun subliminala ezagutzen duen gizon baten hautua.  Berria - Kultura   2004-09-18

-Zinera gonbidatu nahi zintudan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 143. orr.

Zori etsaia madarikatu nuen une hartan zinerako dirua lapurtu izan balidate baino zakarrago.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 42. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Oraindik ere zine mutuaren garaian bagina, izar bihurtuko zintuzket astebete baino lehenago.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 69. orr.

Zine mutuko eszena barregarri bat iruditu zitzaidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 87. orr.

Zine muturik ez, soto ilunean.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 28. orr.

Orain ezinezkoa da zine soinudunarekin.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 69. orr.

Zine amerikarra da niri gustatzen zaidana.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 43. orr.

Indioen izaera, izan ere, zine eslaboaren modukoa da, euren isiltasuna euren hitzak baino adierazgarriagoa da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 85. orr.

Arriskutsua da zine soziala egitea.  Berria - Kultura   2004-09-21

Eulia, zine fantastikoan usu ageri den kreatura enigmatukoa da.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 118. orr.

Sexu-marketing hutsa! Zine pornoan ikasitako planta ustelak gehienez ere!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 34. orr.

'Alien vs predator' filmarekin bukatuko da beldurrezko zine astea Donostian .  Berria - Kultura   2004-10-02

Fantasiazko zinean lau film agin ditu jada, eta hau du azkena.  Berria - Kultura   2004-10-02

Zine Dokumentalaren I. jaialdi honetan.  Berria - Kultura   2004-09-21

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik zinematografiko.

Woody Allen bera zine genero bat dela.  Berria - Kultura   2004-09-18

Riso hitzaren bi adierak -alaitasuna eta arroza- baliatu zituen Giuseppe de Santis zine-zuzendariak ere bere film ezagunenari Riso amaro izena eman zionean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 34. orr.

Ralph Carston, Arthur Wharton, munduko zine-zuzendari hoberena.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 83. orr.

Ezin naiz itzuli zine-aktore guztietan ospetsuena izaten naizen arte.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 86. orr.

Mireille Darc zine jokolariak hautatu ditu zenbait emazte presondegitik berrikitan jalgiak direnak.  Herria   2001-11-08

Zine-aktoresa, 1914an jaioa Bolonian.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 286. orr.

Nire buruari galdetzen nion egia ote zen ni Beverly Hillseko igerileku batean bainatzen ari nintzela, zine-izarrez beteriko etxe batean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 40. orr.

Zine-kritikoa, kazetaria eta nobelagilea, ume biren aita, katolikoa tradizioz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 224. orr.

Woody sortzaile intelektuala eta Woody zine-langilea.  Berria - Kultura   2004-09-18

Planeta honetako lau izkinetatik etorritako zine ikasleen bilkura.  Berria - Kultura   2004-02-25

Postalak zine irudia zuen, Charles Chaplin eta ume pobre bat harresi izkinan zeuden larritasunez begira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 400. orr.

Bere emazteari eramango ziola etxeko zine-kamerarekin filmatzeko. Hasiak ziren udako oporrak eta ordurako Dudleyk apurtuta zuen zine-kamera berria.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 68. orr.

Dolby zine sistema digital bat.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31

1931n Kaliforniara aldatu zuen bizilekua, zine-lanetan aritzeko asmoz.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 3. orr.

Nik filmak egin nahi nituen, baina banekien ez neukala batere aukerarik zine-institutuan sartzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 92. orr.

Erabakia nuen denbora-tarte batean nire zine-karrera geroratzen ahal nuela.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 230. orr.

Euskarazko zine-emanaldiak egiten dituzten aretoetan.  Berria - Kultura   2004-10-31

Telebista eta zine ekoiztetxea.  Berria - Kirola   2004-02-04

Kolpe gogorra jaso du AEBetako musika eta zine industriak.  Berria - Gaiak   2004-08-21

Orduan baziren ikasleek egindako aldizkariak, erakusketak, zine-forumak, kontzertuak, jaialdiak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 73. orr.

Kutxan zine ziklo bat botatzen ari dituk.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 296. orr.

Dantzari talde bat osatu zen, berebat koru txiki bat, zine-forum bat helduentzat eta haurrentzako zinea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 106. orr.

Gogoan nituen zine-aldizkari guztietako azal guztietako argazkiak.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 45. orr.

Zine-albistegi bat aurkitu nuen ospitale ondo-ondoan.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 20. orr.

Hollingworth andereñoa zen, zine-astekariko kazetaria.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 59. orr.

Badakit, badakit, zine aipu gehiegi gau bakar baterako.  Berria - Kultura   2006-04-02

Egunkari atzerakoi handi honen zine-zutabearen puska bat.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 95. orr.

Zine munduko fetitxistentzat paradisua da hiri hau.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.

Kursaal jauregiaren aurreko zine kartel handietako batek Eusko Jaurlaritzaren zigilua du.  Berria - Kultura   2004-09-25

Gaur hasiko da Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilera.  Berria - Kultura   2004-11-18

4 (hitz elkartu kopulatiboetan)

Han sortu ziren euskal aktoreen lehen promozioak modu arautuan, gazte saldo ederrak bohemiaren eta etorkizun ziren euskal zine-antzerki-telebisten promesak liluratuta.     «Kuskue tanden», 2004 - 66. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Departamenduko zine ekipamendu batzordeak.  Herria   2004-02-05

6 filmak proiektatzen diren eraikina.

Bi zine zeuden herrian.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 65. orr.

Erabaki zuen arratsaldea zine batean pasatuko zuela.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 50. orr.

Ipi-apa guztiekin planeatu nuen zer esango nion eta zer egingo genuen zinean eta zinetik irten ondoren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 99. orr.

Azaldu zion gizonak ez zela Museoko langilea, zine-areto batean egiten zuela lan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 174. orr.

Zine irteeran presaka alde egin zuen, Itxaso zur eta lur utzirik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 303. orr.

Gurasoak ere igandero joaten ziren zinera.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 43. orr.

Beheko auzoko zinera jaisten nintzen, eskolako bi lagunekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 50. orr.

Kabalok adierazten dutenaren antzeko malenkonia batez egin nuen zinerainoko bidea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 43. orr.

7 zine areto zinema aretoa.

Zine-aretoa ia hutsik zegoen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 13. orr.

Geratzen zen zine-areto bakarra masaje etxe bilakatuko dute laster.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.

Kafetegi edo zine areto batera sartzeko ideia hutsak gaixotu egiten ninduen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 126. orr.

Zine-aretoan elkartzen ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 285. orr.

Gero esan zigun zine areto bat zegoela hirian, eta hara joatea erabaki genuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 65. orr.

Alemaniako Historiaren Museoko Zine aretoan.  Berria - Kultura   2004-02-25

Hiru seikotetan banatuak izanik hauetarik lehenak jokatu du beraz igandean Leitza-ko zine aretoan finalerdia.  Herria   2001-03-22

8 zine festibal (orobat zinefestibal) zinema jaialdia.

Aurten, Cannes hirian, zine festibalak ospatu du Amerikar baten filma: " Fahrenheit 9/11".  Herria   2004-07-22

Hiru langilerekin, Magys-ek bideo geriza sistemak pikoan emaiten ditu, Marsellako portua edo Cannes-eko zine festibala enpresa horrek asmatu moldean gerizatuak dira elektronikoki.  Herria   2003-01-28

La pelota vasca: nahiz ez den telebixtakoa, berrikitan ikusi dut Julio Medem zinegilearen filma, Donostiako zinefestibalean aurkeztua 2003-an.  Herria   2004-07-01

9 zine gela ik zinegela.
10 zine klub ik zineklub.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal zine (5); zine aktore (3); zine aldizkari (5); zine areto (5); zine aretoan (3); zine emanaldiak (4); zine eta bideo (3); zine gelan (3); zine gelaren (3); zine kamera (3); zine klubak (3); zine klubean (3); zine soziala (3); zine zuzendari (13); zine zuzendariak (3)

zinea egiteko (3)

zinean ikusten (3); zinean lan egin (6)

zinera joan (20); zinera joan nintzen (3); zinera joatea (3); zinera joateko (8); zinera joaten (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus