Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tigreak, elefanteak, krokodiloak, kobrak eta ziminoak gizakiekin adiskidetasunean bizi diren lurraldea. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 7. orr.
Gizona zimino batetik dator; eta nondik zetorren ziminoa? Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 178. orr.
Badira ere eskuen eta zangoen gainean dabiltzanak eta ziminoak bezain aise arboletara igaten direnak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 92. orr.
Ziminoak bezatzen ditut. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 62. orr.
Ziminoa ekarri zutenean, alaitasun handiz jauzi egin eta besarkatu zuen bere bezatzailea. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 69. orr.
Kale ondoko arboletan ziminoak jauzika. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 165. orr.
Oroitu nintzen etiopeen artean erraten dela ziminoak berariaz ez direla mintzatzen, gizonek trabailaraz ez diezaieten. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 123. orr.
Denetan ageri da Bruno, "Makinaz idazten duen munduko zimino bakarra"! Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 63. orr.
Motor batek hil egin zuen zimino emea. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 166. orr.
Kontuz, ordea, ziminoek umeak badituzte. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 165. orr.
Ziminoa beti zimino. Herria 2003-04-10
Ziminoa gorago, uzkia ageriago. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 194. orr.
Nork daki denen artean zein zen ziminoena. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 141. orr.
Sinets iezadazu: Bruno zimino zaharra da, errukiagatik jarraitzen du gurekin, ez dugu harrizko bihotzik, nola esan... Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 67. orr.
Kontzientzia txarra funtsezko grinen aurkako borrokak eragin du, norbere baitako zimino beltzaren aurkako krudelkeriak. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 97. orr.
Beharrik zentzu gehiagorekin jokatzen dira Frantzia, "zimino gasna-jale horien herri zaharra", Alemania, Errusia [...] eta beste batzu. Herria 2003-02-20
Hirira etorri ziren zirkuek ez zuten geroztik sekula zimino labana-jaurtitzailerik ekarri. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 71. orr.
Igande gau horietan zinez, gorputz eta arima -giza gorputzarekin, zimino arimarekin- gorrotatzen du komisarioak bere ogibidea. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 72. orr.
Oraindik ere badira Indian zimino okela jaten dutenak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 165. orr.
Gutxi uste zuen komisarioak, zirku jabeak zimino-hiltzailearen hipotesia hain era naturalean hartuko zuenik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 65. orr.
Hanumanek, zimino talde handi bat lagun harturik, garaitu egin zituen Ravana eta beraren gudarostea. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 166. orr.
Bere aurpegi erori zimino moduko hark, Garagardoa hitza kopetan, burlazko keinu bat itzuli zion. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 208. orr.
Lurrean itzulipurdika ari ziren jende-ziminoei. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 141. orr.