Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zezen 1 iz behiaren arra. ik xexen.

-Denak behiak dira? Zezenik ez dago?  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 13. orr.

Haien zezenak huts egin gabe ernaltzen du, txahalik galdu gabe erditzen behia.  Elizen arteko biblia   Jb 21,10

Arraza bereko behi eta zezenetan, batzu primatuak izan dira Akitaniatik kanpo direnak, Alpetan frango gora ere haziak berdin!  Herria   2001-03-01

Plaza zezenak jokatzeko erabiltzen zela ez zegoen dudarik, horixe adierazten zuten plazara begira zeuden balkoi guztien gaineko zenbakiek.     «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.

Hareatzan matadorea, honezkero zazpi banderilla iltzaturik dituen zezenaren bizkarrezurrean ezpata sartzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 36. orr.

Joxe Marik gelditu ninduen, zaldi baten trosta gelditzen duen zezenak bezala; biok lurrera erori ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 224. orr.

Leihoa itxi zuen zezenen marruma entzutean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 142. orr.

Altzinoo eta uharteko feaziarrek hori ikusirik, Poseidonen ohorez hamabi zezen erre zituzten, uhartea mendi azpian ezkuta ez ziezaien.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 94. orr.

Uste genuenean ezen zezenak betean eta ezinbertzean harrapatuko zuela, aitzitik, toreatzaileak zezenari burtzia sartu, eta zaldiak, bizpahiru jauzi bizkorretan, zezena saihesten zuen eta harenganik alde egiten eta urruntzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 160. orr.

Zezenei banderilak sartzen dizkietenean bezala.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Entzierroan korrika ari zela, adarra sartu zion zezenak ezkerreko ipurmasailean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

Bere bigarren zezenak harrapatu egingo du Jose Amoros, gora altxatuko du, lepoan sartuko dio adarra eta, oso larri zauriturik, toreatzailea plazatik atera behar izango dute.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 42. orr.

Gizakia ez du jateak bakarrik mantentzen, eta hargatik du toreatzaile edo zezen-hiltzaileak zezena hiltzen, eta ez akabatzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.

Txinan edo Irlandan ere zezenak jainkoen irudia hartu izan ohi du askotan: indarra, menderatzeko gogoa.  Berria - Kultura   2004-07-22

Urteetan aurrera joan arren, zezena dirudi.  Berria - Kirola   2004-02-19

· -Nork jarri kaskabiloa zezenari? -Luis Angelek.     «Kuskue tanden», 2004 - 95. orr.

Izan ere, idazle lotsati eta ausardia gutxiko garenok ere, zaila izan baitugu zezenak hesiaren bestaldetik lasai ikustea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 42. orr.

Har dezagun zezena adarretatik.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 133. orr.

Zezenari adarretatik heltzeko unea zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 103. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Harri beltz baten aurrean lepoa egin diet zezen sakratuei.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 47. orr.

Zezen ederrak eta bikain haziak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 40. orr.

Zezen handien eta publiko zorrotzaren feria da hemengoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 297. orr.

Zezen zangarra eta gartsua zen, gorria, gainerakoak bezala. Zezen gazteak, ahariak eta bildotsak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 160. orr.

Ez harropuztu zeure burua handietsiz, zeure indarrak alferrik galduko zenituzke, zezen gazteak bezala.  Elizen arteko biblia   Si 6,2

Gerlari adoretsuen haragia jan eta munduko buruzagien odola edango dute, Baxango ahari, arkume, aker eta zezen gizenena balitz bezala.  Elizen arteko biblia   Ez 39,18

Pospolo bat pizten zenean, haien buruek kulunka egiten zuten eta paretan zabaltzen ziren, eta txikiagotu eta handiagotu egiten ziren zezen hegodunen eta pertzen formak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 121. orr.

Gizaki zezenburu bat ikusiko du, edo zezen erdigizaki bat.     «Kuskue tanden», 2004 - 110. orr.

Segi ezak Zurriolan behera, edo emaiok bazka suzko zezenari!  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 95. orr.

Behin garbikuntza-ohikunea amaituta, hartu akasgabeko zezen bat eta ahari bat.  Elizen arteko biblia   Ez 43,23

Gero, barkamen-opariko zezena hartu eta erre egingo duzu horretarako ezarritako lekuan, santutegitik kanpo.  Elizen arteko biblia   Ez 43,21

Minardi izena kendu eta Toro Rosso deitu zion Red Bull edo zezen gorria italieraz eta diru kopuru handia inbertitu.  Berria - Kirola   2006-03-09

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

La Farge Estatu Batuetan country deitzen zaion musika egiten -sortzen eta abesten- duen kantari eta showman-a da: rodeo-etako zaldun, zezen-hezitzaile, bidaiari...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 135. orr.

Zezen-hiltzea ere gauza arautu bat da, giza arrazoi bat duena, ez-si-eta-ez-no akabatze hutsa ez dena, nola bailitzateke zezenari buruan bi tiro eman eta bertan seko uztea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.

Plazatik kanpo bizi ziren donostiarrek eskubidea omen zuten zezen jokoa zenean hara joateko.     «Kuskue tanden», 2004 - 109. orr.

Hazparnek ez badu zezen jokoen ohidurarik, duela 250 urte hauetan behi lasterrak izaiten dira.  Herria   2005-05-12

Zezen korridak jende zibilizatu asko dibertitzen du oraindik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 57. orr.

Erran behar da bazela denendeko, kantu, antzerki, pilota, soinu, behi eta zezen harrapatze, zikiro...  Herria   2004-07-08

Gizon sendokotea zen hura eta zezen-lepoa zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 228. orr.

Uztailaren 18an faxistek odol-kolpea jo dute, eta kolpean amaitu dira uda hartako zezen-ametsak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 49. orr.

Galizia kenduta, zezen narru osoa korrituta nago.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 162. orr.

Zurak zezen lekedarekin bakarrik bat egiten du eta oholen hariak maizago apurtuko dira, lekedaren itsaspena askatuko den baino.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 453. orr.

Etsaiek inguratzen naute, zezen-talde handia bailiran, basabere izugarriak bailiran.  Elizen arteko biblia   Sal 22,13

Zeru zuriari orro eginik, zezen-saldotik urrun.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 69. orr.

Egiozu mehatxu Egiptori, kanaberadiko piztiari, haren zezen- eta zekor-tropelari.  Elizen arteko biblia   Sal 68,31

Jauregitik zezen-plazarako desfilea are ikusgarriagoa izan zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 158. orr.

Aitak eta bertze handiki haiek organizatu zuten zezen-ikuskizunean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 159. orr.

Haien aurpegiek giza aurpegiaren antza zuten aurretik; lehoi-aurpegiarena eskuinetik, zezen-aurpegiarena ezkerretik eta, azkenik, arrano-aurpegiarena.  Elizen arteko biblia   Ez 1,10

Ertzaren azpialdean, inguru guztian, zezen-irudiak zituen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 4,3

Salomonek tenplurako eginak ziren bi zutabeen, hamabi zezen euskarri zituen uraxkaren eta orgen brontzeak.  Elizen arteko biblia   Jr 52,20

Lehen izakia lehoi antzekoa zen; bigarrena zezen antzekoa.  Elizen arteko biblia   Ap 4,7

4 irud/hed

Apustuak kontra atera dituk baina egundoko zezena duk Mohammed.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 64. orr.

5 pl zezenketa.

Gero, zezenak ikusten segituko dut, beste hiriburu batzuetan barrena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 297. orr.

Parisko bere lagunak gonbidatu ditu aste osoa Nafarroan ematera, zezenetan eta jaietan.  Berria - Kultura   2004-09-30

-Zezenetara joan nahiko lukeela dioenak "zein da zure iritzia zezenketez?  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 50. orr.

Hotelera, zezenetara joateko sarrera-txartelen bila baino ez zen joan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 295. orr.

Aurreko egunetan berriz, Donostiako zezenetan, diktadorea, Franco bera zen plazako presidente egona.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 293. orr.

6 suzko zezen ik beherago 12.

Ondotik dantzaldia eta gauerditan suzko zezena. Igandean eta astearte gauerditan suzko zezena.  Herria   2003-06-26

Margo horren gaia: suzko zezen bat jendeen artean ibilki besta egun batez.  Herria   2005-02-27

Aratseko 6-ak eta erdietan, suzko zezena, besten bururatzeko.  Herria   2003-01-21

Matxakito! Segi ezak Zurriolan behera, edo emaiok bazka suzko zezenari!  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 95. orr.

7 zezen buru (orobat zezenburu g.er.)

Nahi gabe ere sortzaileak bere marka uzten du: bati musker bat marraztu dio besoan; "nik ere nahi dut" hurrenak, eta zezen-buru bat, "Sitting Bull buruzagia bezala", esan dio.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 151. orr.

Euriekin batera, txita zezen-buru bilakatu zen; zezen-burua, behi astun bat; behia, berriz, ume egiteko zorian jarri zen, baina umea egin ordez, lau ertzak korapilaturik zituen maindire bihurtu zen, eta, maindirea, sagarrez bete... Akaso konturatu egingo zen zezen buru harekin bizikleta baten eserlekua eta heldulekua egin zitzakeela.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 15. orr.

· (izenondo gisa) Dena emateko prest zegoen gazteari, dena kenduko diote: bere burua aurkituko du munstro, korrikaldian doala, azken behakoan apika, arkupeetako erakusleiho batean; gizaki zezenburu bat ikusiko du, edo zezen erdigizaki bat.     «Kuskue tanden», 2004 - 110. orr.

8 zezen laster (orobat zezenlaster g.er.) iz pl zezenketa.

Igandean, aratsaldeko 6etan, zezen lasterrak Baionan.  Herria   2003-07-10

Ortzirale aratsean, Baionan, zezen-lasterrak Portugaleko moldean.  Herria   2005-07-14

Zezen lasterrak, neurri onean eta behar den artarekin hartuz geroz, ez dira berenaz bekatu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 102. orr.

Behi laster, zezen laster, pilota partida eta gaineratiko, bestalde ere izanen da haatik mugimendu Baionako bestetan.  Herria   2001-08-02

Aratsaldean zezen-laster lekuan, ainitz josteta, kantu eta ximinokeriek loriatu baitzituzten!  Herria   2001-05-17

Beraz, aipu da lehenik, Eskuliburuko dekalogoaren bosgarren manamenduko Ez duzu hilen! aginduaren ondotik sartzen den, Zezen laster antolatzaileen aurka, 1567an, PioV.ak zabaldu zuen eskumikoa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 45. orr.

9 zezen lasterka iz pl zezen lasterrak.

Zezen lasterkak eta beste kondatu ondoan, batek erran omen zien etxekoeri: "Gauzak arras gaizki doaz Espainian.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 168. orr.

10 zezen lasterketa iz pl zezen lasterrak.

Erran ohi zuen Joanes honek zezen lasterketako josteta horietan, gehiago ikasten zela etsaiari ihes egiten, ezen ez etsaiari buru egiten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 102. orr.

Erlisionez, maitasunez eta jakitatez argitzen zuten gizon anitzek eta, komunzki egiten den bezala, zezen lasterketak kondenatzen zituztenek, lasterketa horiek berak onartu zituzten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 106. orr.

Ber denboran, musikariek zezen lasterketetan entzuten diren doinu horietako bat jokatuko zuten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 226. orr.

11 zezen-plaza (orobat zezenplaza g.er.)

Hala bada, Zezen-plazaren ingurua kasik osorik egin eragitean bere burua publikoari erakusteko bidea eman zioten Ernest Hemingwayri.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 296. orr.

Gaur ez dabil inor zezen-plazako hareatzan.     «Bizia lo», 2003 - 68. orr.

Begira, zezen-plazako 7. tendidoan, Bilboaldeko gaizkinik handienak biltzen dira...  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 169. orr.

Gabi jada zezen-plazako eskaileretan dago, eta behera eta behera doa estropezuka.     «Bizia lo», 2003 - 73. orr.

Zezen plazako eremuaren birmoldaketa plana eta auditoriuma eraikitzeko proiektua.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Aratsaldeko 5etarik goiti Zezen plazan "Capea" eta behi laster irringarriak.  Herria   2004-05-13

Aratseko 9etan, zezen plazan, kontzertu handia, Manu Chao eta Fermin Muguruzarekin.  Herria   2003-07-31

Uztailaren 21ean euskal indar jokoa zezen plazan 21etan Donostiako zezen plaza ere kontzentrazio eremu gisa erabiltzeko prestatu zuten gerra amaitzear zela.  Herria   2003-07-17

Mounaren erakustaldia Madrilgo Las Ventas zezen-plazako korridan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 30. orr.

Hiriaren hazkundeari aurre egin nahian, etxebizitza gehiago non eraiki pentsatzen hasi zen udala, eta zer eta zezen-plaza zaharra begiz jo zuen.     «Bizia lo», 2003 - 66. orr.

ACB Ligan ikusle kopuru handienaren marka Madrilgo zezen plaza egokituak du.  Berria - Harian   2006-01-20

Udalak festetarako ekartzen ohi zuen zezen plaza aldakorretik mekano ketu bat baino ez zen gelditu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 164. orr.

12 zezen suzko suzko zezena.

Aratseko 10 orenetan zezen suzkoa erre dute, karrika guzitik kurri zabiltzala, hor ere jostatu dira, batez ere haurrak,  Herria   2001-08-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus