Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
xexen iz adkor zezena.
Zerikusiren bat izango zuten xexenek horretan: arratsaldeko bostetan-edo xexenak ateratzen zituzten zezen-plazan, ez dakit sokamuturrarekin ala gabe. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 103. orr.
Euskaldun herri askotan, ikusiak baigaude maiz, kakeria dariela xexenak festatan, jendeak inguratuak eta amorraraziak ihesbiderik gabeko hondarplaza itxian lausoturik dabiltzala. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 71. orr.
Xexenak airean bota du mozkorra trapuzko panpina baten antzera. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 148. orr.
Azkenean ez gintunan bailera joan, zerera joan gintunan, xexenetara. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 79. orr.