Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeuen zeuek-ek -hots, zuek izenordainaren genitiboak-, perpauseko nor, nori edo nork osagaiari dagokionean har dezakeen era; zeure-ren indargarria. ik zeuek.

Ai zuek, zeuen begitan jakintsu, zeuen ustetan zentzudun zaretenok!  Elizen arteko biblia   Is 5,21

Zeuen zakil-muturra erdainduko duzue, nire eta zuen arteko itunaren seinale.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 48. orr.

Begira Abrahami, zeuen aitari.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 61. orr.

Zergatik ez zaudete zeuen logelan?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 160. orr.

Orduan, zeuok ere zeuen gutuna uztea erabakiko duzue.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 260. orr.

Beraz, ez sartu muturrik horretan, zeuen onerako da-eta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 130. orr.

-Zuei bost axola Gryffindor, zuei zeuen burua bakarrik axola zaizue.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 142. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus