Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeuek izord 1 zuek izenordainaren era indartua.

Apal zaitezte zeuek ere, berak goraltxa zaitzaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 110. orr.

-Edo zeuek al zarete otsoak?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 146. orr.

Ut, ut, zeuek izango zineten lehendabizikoak ni gelatik ostikoka botatzen haren izena aipatze hutsagatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 309. orr.

Zeuek zaituztet lekuko: ba ote da ni beste jainkorik?  Elizen arteko biblia   Is 44,8

2 (nork kasuan)

Frantsesak, zeuek eman behar dituzue lehenengo kolpeak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 221. orr.

Ni zeuek lotu beharko nauzue urkabean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 113. orr.

-Zeuek esan eguna.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 94. orr.

Neure burua eskaintzen dizuet, aholkua, laguntza eta babesa emateko, zeuek nahi duzuen erara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 484. orr.

Esan israeldarrei: zeuek ikusi duzue nola mintzatu natzaizuen zerutik.  Elizen arteko biblia   Ir 20,22

Zeuek hildako animalien larru eta hezurrak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 330. orr.

Zeuek zeuen federik ez dutenak tratatzen dituzuen bezala tratatzen zaituztegu guk bezala sinesten ez duzuenok.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 151. orr.

· Orduan, zeuok ere zeuen gutuna uztea erabakiko duzue.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 260. orr.

3 (nori kasuan)

Neuk emango dizuet jaten zeuei eta zuen seme-alabei.  Elizen arteko biblia   Has 50,21

Zuen gurasoei eta zeuei eman nizuen lurralde honi.  Elizen arteko biblia   Jr 7,14

Besarkada bero bat zeuei, beti gogoan xeraz eta esker onik handienaz izaten den honek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 269. orr.

4 (noren kasuan) ik zeuen.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eman zeuek jaten (3); izan gogoan zeuek (4)

zeuek atera (3); zeuek ere (18); zeuek ere esklabo (4); zeuek esan (4); zeuek eta zuen (3); zeuek ez (3); zeuek ikusi (5); zeuek nahi (5); zeuek nahi duzuen (3); zeuek zarete (6)

zeuei eta zuen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus