Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zerori izord zu izenordainaren era indartua, batez ere galdegaiaren lekuan eta nolabaiteko kontrakotasuna adierazi nahi denean erabiltzen dena. ik zeu; zuhaur.

Arretxe zara zerori ere? -Nork ziurtatuko digu satorra zerori ez zarenik?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 22. orr.

Hortaz, zerori mutakallim-n-en esana askiesten dutenetakoa baldin bazara eta sinesten baduzu hor badela froga sendorik munduaren sorrerarako, ederki dago.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 187. orr.

-Zoaz zerori, nahi baduzu -esan zion Gabrielek hotz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 284. orr.

-Pentsa ezazu zerori joaten zarela ispilura eta zeure buruan ez dagoen kolore batekoa duzula aurpegia.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 125. orr.

Lehengo taldeak ahulduko dituzu eta zerori ere bakar-bakarrik kausituko zara apenas ezagutzen duzun mundu batean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 85. orr.

Jauna, nire Jainko eta nire poza: zerori ez zaren beste zerbait bidaliko bazenit, emaidazu beste Zu bat, ez baitut ezer nahi Zu baizik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 17. orr.

Zerorrek esan zenuen lehengo egunean.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 66. orr.

Osasunak, zerorrek esan duzunez, ez nau balentria demasetara bultzatzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 374. orr.

Ireki ezazu zerorrek.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Oi, Jauna, Zerorren Seme kutun bakarraren, eta Jesukristo gure Jainkoaren izenean, dei diezadala telefonoz orain.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 77. orr.

Jainkoen jostailua zara, eta zerorren borondaterik ere ez duzu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.

Eramazu zerorrekin argizari dezente kandelatarako, baita intsentsua ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 540. orr.

Baina Zeuk zerorrentzat nahi duzuna, neronek ere hori nahi dut niretzat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 71. orr.

Zerorrena sekula betiko, laztanen laztan hori, biziaren ahala berekin dueno.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 82. orr.

· Zeronek diozun eran, nehork ez ditu euskaraz mintzatzetik trabatzen, non ez den beren baitako ezjakintzak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 143. orr.

Begiratu zuk zeronek zure inguruan: zure ikaskideen euskara mota batekoa da eta denak toki berekoak dituzu?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 169. orr.

Ezta noble izaitea, buraso nobletarik sorthu izaitea, zeroni egin zaitea noble... zeren gizonari egin dakioken laidorik handiena baita izpirituz eskas dela deitzea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 302. orr.

Zeronen mamuen aztaparretarik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dakizu zerorrek (4); duzu zerorrek (4); ezazu zerorrek (4); hori zerorrek (3); zerorrek egin (3); zerorrek esan (10); zerorrek esan duzu (5); zerorrek ikusi (9); zuk zerorrek (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus