Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zerrenda 1 iz zati luze eta meharra. ik xerrenda; zirrinda.

Jantzi barrutik labana luze bat atera, zerrenda mehetan ebaki larrua, muturrez mutur lotu zerrendak, eta hesolaren oinari lotu zion egin berri zuen sokaren mutur bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 262. orr.

Zerrenda hori zortzi hatz zabal zen, eta, hortaz, muselinazkoa izanik ere, tolestua edo luzetara bihurritua, banda sendo bat osatuko zuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 182. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zementuaren pitzadurak zerrenda itsasgarri zabal eta sendo batez estali zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 23. orr.

Zerrenda bihurrikatu finetan barrena isuriz, zehatz idazteko behar zen likidoaz elikatzen zuen tintak lumaren muturra.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 112. orr.

Urre koloreko zerrenda zurbil bat atzematen da ortzemuga hotz urdintzen hasian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 323. orr.

Handik ikusi zuen Ruche jaunak joniar itsasoaren zerrenda urdina.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 448. orr.

Aurpegi gorria zuen, zerrenda arrosaz betea, haragi ustela bailitzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 252. orr.

Gonaren zerrenda ilunek zerrenda argiak nabarmenduko zituzten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 312. orr.

Aipatu hegazkinaren lurrun zerrenda luze hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 213. orr.

Bi zerrenda amaiezinetan banatua zirudien ibaiak, bata horia eta bestea marroia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Oinak hutsik zituen, euskarri gisa larruzko hiru zerrenda txiki besterik ez zeuzkan sandaliak baitzituen jarriak.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 162. orr.

Muselinazko zerrenda honen eta kordoiaren gainean, txano baten hariak zeuden erantsita.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 137. orr.

Goitik behera urre-harizko bi zerrenda zituen atorra veneziar batez zegoen estalia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.

Gangak adreiluzko zerrenda zuri eta gorriak zeuzkan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 274. orr.

Eutsi behar zion plastikozko zerrenda desitsatsirik, ihes egina zen liburutik fitxa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 90. orr.

Asfaltozko zerrenda bertan seko gelditzen da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 60. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bazkaldu bitartean, barre bihurriak eginez, komiki-zerrenda bat marraztu zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 212. orr.

Garraio-zerrenda batean kaxak josten ari litzatekeena bezala dihardu lanean azienda-hiltzen ari den pertsonak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 271. orr.

Kutxatik diapositiba-zerrenda bat atera eta leihoaren aurrean eduki zuen begiratu laster bat emateko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 50. orr.

Jostun-zerrenda hartu, eta bezeroen sorbalden, mahuken, gerriaren luze-laburrak neurtzen nituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 316. orr.

Paper zerrendak ziren, non, hizki lodiz eta ertainez, hitz luze-luzeak idazten baitzituen, lerro osoa betez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 200. orr.

Ohiko tekniken arazoak saihesteko, azal zerrenda lodi eta zabal bakarra erabili du Sakurai doktoreak.  Berria - Gaiak   2004-10-14

Trapu zerrenda luze bat uretan busti, eta hiru aldiz, harri baten gainean jo.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 137. orr.

Barrura begiratzeko makurturik, oihal-zerrendak lurrean zeudela ikusi zuen, baina ez zen sartu.  Elizen arteko biblia   Jn 20,5

Latorrizko txanpon zerrenda bat buruan diadema bezala jarrita zuen atso haietako baten aurrean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 14. orr.

Solairua argizaria emanda zegoen, eta oihal zerrenda berdeak jarriak zituzten gainean, babesgarri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.

Galtza bularrekodunak, lebita tabako-kolorea, Espainiako modura, farfaila zerrenda bat gorbata gisa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.

Beste aldean etxe soil batzuk ikus zitzaketen, eta harantzago ur-zerrenda bat, paumaren isatsaren antzean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 411. orr.

Baratzea lursail zerrenda luze bat zen, erdiko bide estuak bitan zatitzen zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

Gero, lur-zerrenda berde bat urrutitik begietsiz, kale-buru bat hartu eta parkera heldu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 197. orr.

Bi ur-eremuren artean estu-estu kokatuta dago hiria, itsasoaren eta Mariotis aintziraren artean, eta han hedatzen da, hondarra eta zingirak nahasian dauzkan lur-zerrenda batean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.

Faroaren argi zerrenda.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 41. orr.

Mangle zerrenda luzea dugula istriborreko bandan, eta itsaso zabala ikusten dela ababorretik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.

Laino zerrenda bat baizik ez zuan geratzen bere begien barren-barrenean.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 47. orr.

Siberiar tundraren hegoaldeko zerrendatik arabiar basamortu eta Birmaniako junglako ipar-zerrendetaraino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.

4 bata bestearen ondoren kokaturiko gauzakiez, eskuarki bata bestearen azpian ezarririko izenez, osatutako multzoa.

Pariseko albaiteroen zerrenda zekarren kartel baten aurrean gelditu zen Max.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 76. orr.

Hogei lagunek osatzen dute zerrenda.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

Pierre Fermaten ondoren, Euler zen Grosrouvreren zerrendako hurrengo izena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 393. orr.

Zerrendako bigarrena Josu Ortuondo izanen da, jadanik euro-deputatu den jeltzale ezagutua.  Herria   2004-04-29

François Bayrouren zerrenda (UDF) Xavier Darcosenari (UMP) nagusitzen bazaio, bien artean osatuko duten zerrenda Bayrouk zuzenduko du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Xiiten zerrenda beste taldeetako buruekin negoziatzen hasi da.  Berria - Harian   2005-02-15

Han ere muntatu da "Herritarren Zerrenda", larunbat aratsaldean agertu dutena Donostian, Marije Fullaondo zerrendaburu.  Herria   2004-05-13

Bertze zerrendetan, bederatzik 10 boz baino gutiago eta hamabik boz bihirik ez.  Herria   2004-06-17

1936ko Obabako fusilatuen zerrenda.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 65. orr.

Daviden laguntzaileen zerrenda.      - 1. orr.

Zerrenda horietan, orotara 6.400 hautagai inguru ageri dira.  Berria - Mundua   2004-12-17

Nazionalisten zerrendan aurkezten da.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 178. orr.

Herriko bozetan ezker pluraleko zerrendan parte hartzen dutenak.  Herria   2001-03-08

Susmagarrien zerrendan haren izena ikusi nuelarik barre algara bat egin nuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 58. orr.

Huramek tenplurako eginiko lanen zerrenda.  Elizen arteko biblia   2 Kro 4,12 tit

Zientzia matematiko berri hori sortzen lagundu zutenen zerrenda XVII. mendeko matematikarien Who's who zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 360. orr.

Landutako matematika-adar guztien zerrenda osatu gero: azpisailak, alegia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.

Poltsikotik koadernotxoa ateraz, zerrenda osatzen hasi zen: matrikula, azukre-potoa, ehizarako jantziak, frantziar sukaldaritzari buruzko liburua.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 225. orr.

Zerrenda egiten hasi naiz: pertsona esateko, kristau; baimena aipatzeko, bulda; entsalada maneatzeko, bedeinkatu; […..].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 146. orr.

Luzea zen neure gurarien zerrenda.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 58. orr.

Buruan errepasatu nituen egun hartaraino iraun zuten hogeita bost edo hogeita hamar lankideen zerrenda.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 264. orr.

Zazpi libururen zerrenda bat dator bertan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 201. orr.

XVI eta XVII. mendeetako ikasgaien zerrenda ixteko, beste hauxe ere nahi nuke gogora ekarri.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 36. orr.

Alderdiek zerrendak mantentzen badituzte, lehenengo aldiz, emakume gehiago egongo dira Legebiltzarreko eserlekuetan, gizonak baino.  Berria - Harian   2005-04-29

Goiko zerrendako hitzek oso muga zehatza dute: [...].  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 203. orr.

Zerrendako unibertsitate gehienak pribatuak dira.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 170. orr.

Hurrenkera gramatikalak eta ez-gramatikalak aurkituko ditugu zerrendan tartekaturik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 35. orr.

Liburu underground salduenen zerrendan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 42. orr.

Zerrendetan izen deigarri bat ageri da: Richard Wagner.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 19. orr.

5 (izenondo eta izenlagunekin)

Melodyren zerrenda beltzean zegoen Ross.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 30. orr.

Espezieen galera azkartzen ari da, eta 16.000 daude zerrenda gorrian.  Berria - Gaiak   2006-05-03

Salduenen zerrenda ez-ofiziala. Zerrenda luzea egin genezake aldi berean euskal hitzak eta erdal hitzak direnekin.  Berria - Kultura   2004-12-09

Zerrenda luzea zuen eskura: Lüküzeko jauna, Mithiri-ekoa, Armendaritzekoa...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 59. orr.

Ez dago hemen adibideen zerrenda luze bat egin beharrik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 298. orr.

Zerrenda abertzale bat dagoenean, Frantziako Berdeekin aurkeztea ez ote da hautu zaila?  Berria - Euskal Herria   2004-06-02

Al Sistani aiatolaren zerrenda xiita nagusitu da bozetan.  Berria - Harian   2005-02-15

Zerrenda itxiak, mugatuak egingo ditugu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 117. orr.

Ezkerreko zerrendak bildurik bozen % 55 ezbaian, eskuinekoak % 33, eskuinburukoak % 12 ez arras.  Herria   2004-04-01

Azkeneko zerrendak alfabetikoki sailkatzen dira.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 169. orr.

Hurrengo zerrenda sentimentala osatu nuenean, 1964an, hamabost urterekin jada, aurreneko tokietan jarraitu zuten Lubisek, Pantxok eta Ubanbek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.

Prebentzio legea hausteagatik zigortuak izan diren enpresen zerrenda publikoa osatzeko, eta enpresa horiei kontratu publikorik ez emateko.  Berria - Ekonomia   2006-02-03

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta poltsikoan sartu dut Morse alfabetoaren zerrenda-kartoitxoa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 99. orr.

Cristina andreak kinkearen argia bizitu eta hamarren aurpegiak errepasatu zituen: hitzik gabeko zerrenda-irakurketa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 70. orr.

Ez zitzaidan askorik kostatu Zerrenda Bulegoa aurkitzea.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 144. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Begirada bat nahikoa zuen zenbaki-zerrenda luzeak gogoratzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 162. orr.

Max hitz-zerrenda bat irakurtzen hasi zen, Sirakusakoaren zertxobait desberdina.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 506. orr.

Izen zerrenda bat zeukan orrialdea seinalatu zidan Teresak: "Begiratu hau ere".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.

Picassoren musa zerrenda etorri zitzaidan gogora.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 65. orr.

Hurbildu eta postre-zerrenda irakurri die kamareroak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 130. orr.

-Hautagai-zerrenda erreformistan aurkeztuko nauk.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 424. orr.

Argitu ezin dudan gorabehera bat da zergatik ez dagoen nire arrastorik museoko bideo ezkutuetan edo hoteleko bezero-zerrendan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 226. orr.

Gai bati buruzko liburu zerrenda bat lortu nahi baduzu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 338. orr.

Haien ondoan, nire ustezko bezeroen helbide zerrenda bat, faktura eta agiri pilatxo bat eta denden eskakizunak idazteko kaiera batzuk.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 44. orr.

Beste jatorri-zerrenda bat.  Elizen arteko biblia   1 Kro 4,11 tit

Argiztatze-desberdintasunak: fenomeno-zerrenda luzea sartzen da atal honetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

Beste modu batean esanda, kasu zerrenda bat egingo dut.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 17. orr.

Irratiz eman ez daitezkeen oin-zerrenda edo eskemak, irudika daitezke egunkari orrietan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 168. orr.

Ikaragarria zen Fermaten zenbakiei buruzko emaitza-zerrenda.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 375. orr.

Kare hautsez osatutako errektangelu baten erdian, saihets-hezur zerrenda bat azaltzen zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.

Gogoan al dun Andromedatik irtendakoan egin genuen asmo-zerrenda?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 96. orr.

Antzeko baieztapen zerrenda luze baten ondoren, ea ba al nekien non zegoen galdetu zidan, eta nik, noski, ezetz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 97. orr.

Lotsagarria da, maitemintzen naizenean nire kasua top zerrendetako kanta guztietan azaltzen da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.

8 gai zerrenda1 (orobat gaizerrenda g.er.)

XX. mendeko Zientziaren Filosofiarako bigarren gai-zerrenda dei dezakeguna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.

Basileari buruzko erreportajeen gai-zerrenda osoa Lur Entziklopediako Ay-Byron tomotik hartua zuela konturatu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 184. orr.

Gerta daiteke prezioen gorakada benetan handia izatea, edo, agintarien gai-zerrendan edo programan inflazioaren kontrako politikak lehentasuna izatea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 118. orr.

9 gai zerrenda2 (bileretan)

Erkidegoetako presidenteek atzo 11:00etarako konferentziako gai zerrenda ez zutela jaso.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Mozioa batzarraren gai zerrendan zegoen arren, bozketa egin eta bertan behera geratu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Azkenean, bozketa eguneko gai zerrendatik kentzea erabaki zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Atzoko bilerak gai zerrenda zehaztu besterik ez zuela egin behar.  Berria - Euskal Herria   2004-01-16

Gai zerrendako puntuen inguruan izandako eztabaida.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

10 itxaron-zerrenda

Izan ere, itxaron-zerrendetan neur daiteke osasun sistema baten eraginkortasuna.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

Kirurgiako itxaron-zerrendak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

Donostiako Ospitalean, adibidez, 58 pertsona daude itxaron-zerrendan gaur egun.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Lagundutako ernalketarako teknikak soilik Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako Ospitalean egin daitezke eta, gainera, itxaron zerrenda luzeak daude.  Berria - Harian   2005-07-16

Lau hilabeteko itxaron zerrenda dago hodietako kirurgiarako.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

argi zerrenda (9); behin betiko zerrenda (7); berdeen zerrenda (5); bere garaipen zerrenda (10); bere zerrenda (17); beren zerrenda (5); beste zerrenda bat (12); betiko zerrenda (8)

enpresen zerrenda (7); ere zerrenda (8); eskubideen zerrenda (5); eta garaipen zerrenda (6); eta zerrenda (48); eta zerrenda bat (5); eta zerrenda luze (5)

faboritoen zerrenda (7)

gai zerrenda (31); gaien zerrenda (9); galdera zerrenda (5); garaipen zerrenda (59); garaipen zerrenda estreinatu (5); garaipen zerrenda ikusgarria (6); garaipenen zerrenda (15); gauzen zerrenda (7); gazako zerrenda (6); gazteen zerrenda (6); gure zerrenda (6)

hautagai zerrenda (23); hautagaien zerrenda (20); hauteskunde zerrenda (8); hauteskundeetako zerrenda (5); hauteskundeetarako zerrenda (7); herri zerrenda (6); herritarren zerrenda (110); herritarren zerrenda hautagaitza (5); herritarren zerrenda legez (11); herritarren zerrenda luzea (5); hilen zerrenda (5); hirugarren zerrenda (5); hitz zerrenda (11); hitzen zerrenda (8); honako zerrenda (5); hzren zerrenda (11)

ikasleen zerrenda (5); irabazdunen zerrenda (6); itxaron zerrenda (12); izen zerrenda (17); izeneko zerrenda (10)

jokalarien zerrenda (13)

kantuen zerrenda (6)

lanen zerrenda (11); lehen gai zerrenda (5); lehen zerrenda (5); liburu zerrenda (5); liburuen zerrenda (11); lorpen zerrenda (10); lur zerrenda (14)

onenen zerrenda (6); osatutako zerrenda (7); osatzen dute zerrenda (5)

pertsonen zerrenda (8); produktuen zerrenda (5)

taldeen zerrenda (7); terroristen zerrenda (7); txirrindularien zerrenda (7)

zerrenda abertzale (7); zerrenda agertzen (5); zerrenda amaigabea (9); zerrenda amaigabea da (6); zerrenda amaitu (5); zerrenda atera (7); zerrenda aurkeztu (23); zerrenda aurkeztu zuen (5); zerrenda aurkeztuko (7)

zerrenda bakar (7); zerrenda bakarra (20); zerrenda baliogabetu (5); zerrenda bat egin (11); zerrenda bat osatuz (5); zerrenda bat osatzen (5); zerrenda bateratua (41); zerrenda bateratua osatzeko (8); zerrenda bateratuak (11); zerrenda bateratuaren (6); zerrenda beltza (13); zerrenda beltzean (13); zerrenda bera (5); zerrenda berean (9); zerrenda berria (6)

zerrenda ederra (8); zerrenda egin (26); zerrenda egin du (7); zerrenda egitea (8); zerrenda egiteko (5); zerrenda egiten (9); zerrenda eman (19); zerrenda eskatu (7); zerrenda estreinatu (5)

zerrenda gehiago (5); zerrenda gorri (5); zerrenda gorria (6); zerrenda gorrian (5); zerrenda guztietan (5)

zerrenda handia (5); zerrenda hartan (9)

zerrenda ikusgarria (8); zerrenda ikusi (5); zerrenda irakurri (5); zerrenda irakurtzen (9); zerrenda izan (6)

zerrenda labur (5); zerrenda legez (21); zerrenda legez kanpo (12); zerrenda luzatzen ari (5); zerrenda luze (45); zerrenda luze bat (15); zerrenda luzea (104); zerrenda luzea da (24); zerrenda luzea egin (9); zerrenda luzeagoa (7); zerrenda luzeagoa da (5); zerrenda luzeak (14); zerrenda luzean (6); zerrenda luzearen (6)

zerrenda ona (5); zerrenda osatu (29); zerrenda osatu zuen (5); zerrenda osatzea (9); zerrenda osatzeko (12); zerrenda osatzen (19); zerrenda osatzen duten (7); zerrenda oso (5); zerrenda osoa (35)

zerrenda txiki (5)

zerrenda zehatza (6); zerrenda zuri (5)

aurkeztutako zerrendak (5); donostia herritarren zerrendak (5); hautagai zerrendak (5); hautagaien zerrendak (6); hauteskundeetarako zerrendak (7); herritarren zerrendak (64); hitz zerrendak (6); itxaron zerrendak (11)

zerrendak aurkezteko (5); zerrendak aurkeztu (11); zerrendak egiteko (5); zerrendak osatu (6); zerrendak osatzeko (7)

bere zerrendako (6); egibarren zerrendako (7); galdera zerrendako (12); galdera zerrendako azkenari (8); herritarren zerrendako (12); hiru galdera zerrendako (12); zerrendako azken (8); zerrendako azkenari (8); zerrendako bigarren (9); zerrendako bigarrena (12); zerrendako burua (6); zerrendako hirugarren (6); zerrendako kide (8); zerrendako kideak (6); zerrendako lehen (16)

berdeen zerrendan (5); bere zerrendan (10); bilatuenen zerrendan (5); borotraren zerrendan (5); erakunde terroristen zerrendan (7); faboritoen zerrendan (7); gai zerrendan (16); gazako zerrendan (8); hautagaien zerrendan (7); herrialdeen zerrendan (5); koalizioaren zerrendan (6); lur zerrendan (5); onenen zerrendan (12); talde terroristen zerrendan (5); terroristen zerrendan (19); terroristen zerrendan sartu (6)

zerrendan ageri (11); zerrendan agertu (6); zerrendan agertzen (14); zerrendan aurkeztu (5); zerrendan bigarren (5); zerrendan dago (14); zerrendan egongo (5); zerrendan hirugarren (8); zerrendan lehen (5); zerrendan lehena (5); zerrendan sartu (49); zerrendan sartu dute (6); zerrendan sartzeko (18); zerrendan sartzen (6); zerrendan zegoen (8)

gai zerrendaren (9); herritarren zerrendaren (54); herritarren zerrendaren alde (5); herritarren zerrendaren aldeko (8); zerrendaren alde (12); zerrendaren aldeko (10); zerrendaren arabera (9); zerrendaren buruan (5); zerrendaren lehen (5)

herritarren zerrendari (23); zerrendari begiratu (6); zerrendari buruz (6)

hautagai zerrendarik (5)

zerrendatik at (9); zerrendatik kanpo (16); zerrendatik kanpo geratu (5)

zerrenden artean (11); zerrenden bidez (5)

itxaron zerrendetan (5); zerrendetan ageri (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus