Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Xerrenda mehe bat, errotulagailuz marraztuta, kopetan jartzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 151. orr.
Oihalezko xerrenda ilun batek inguratzen zion lepoa, eta mantelina beltza ikus zekiokeen sorburuen gainetik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 67. orr.
Lizarrako gure artxibategi apal hartan, halaz ere, bi kartoiren artean eta xerrenda hori batez loturik aurkitu nuen orri-sorta hura irakurririk, [...]. Txillardegi «Putzu», 1999 - 197. orr.
Hego Afrikako zuhaitz-sugearen azala xerrendatan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 141. orr.
Xerrenda gorri batez zintzilikaturik eramateko asmaturik, gurutze itxura zuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 193. orr.
Zeru urdin eta lur arrearen xerrenda mehea. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 221. orr.
Kortex-azpiko epilepsia baten antzekoa da Touretteren sindromea; gailentzen denean, kontrol xerrenda bat, kortex xerrenda bat dago zure eta beraren artean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 112. orr.
Iparraldera Gaskoinia, hegoaldera Zuberoa [...] eta bataren eta bertzearen artean, elkarrekiko mugarik gabe utzirik, xerrenda biarnesa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 207. orr.
Hortaratzeko, Udalak onartzen du bere lur xerrenda baten uztea. Herria 2001-10-11
Soinean, ume mantal handi eskotatu bat zeukan, eta haren ertz xerrenda estu brodatutik haurraren beso maitagarriak ateratzen ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 307. orr.
Bixar xerrenda beltza zeukan ezpain gainean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 33. orr.
1985 bereko 12an, Iruñean, -16.2 graduraino jaitsi zen merkurio xerrenda zerotik behera. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.