Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zerebral izond burmuinari dagokiona. ik garun 5.

Huntington gaixotasuna kortex zerebralaren azpiko gaitza da, eta, alzheimerrak kortex zerebralean egiten ditu kalteak.  Berria - Gaiak   2004-10-29

Haren ondorioz goi mailako funtzio zerebralean noski gertatuko ziren aldaketez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 57. orr.

Alabaina, eraso zerebrala erasan zuen astelehenarekin eta ordutik hara bisitatu zutenek ere ez zuten harekin hitzik trukatu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 337. orr.

Gizaki bakoitzak bere baitan daramatza, era zerebral, mental, psikologiko, afektibo, intelektual eta subjektiboan oinarrian edo funtsean komunak diren ezaugarriak, eta, aldi berean, bere singulartasun zerebral, mental, psikologiko, afektibo, intelektual eta subjektiboa ere badarama.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 302. orr.

Auzoko erietxeko larrialdi-gelan, kommozio zerebrala nuela esan zidaten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.

Bestea, Judy, paralitiko zerebrala, ordutan eta ordutan egoten zen Gregekin eserita hura ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 67. orr.

Elbarri Zerebralen Munduko Txapelketan urrezko lau medaila irabazi ditu.  Herria   2003-01-21

-Idazketa ekintza guztiz zerebrala da, hotza, mekanikoa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 112. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus