Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zenbateko 1 iz kopurua; tamaina. ik zenbat 12.

Denborak zenbatekoarekin eta jarraitasunarekin harremana dauka, eta zerbait aritmetikotzat jo genezake.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 246. orr.

Laguntzaren zenbatekoa: [...] 291 euro urtean.  Berria - Euskal Herria   2004-09-10

Bai Estatu Batuetan, bai EBko herrialdeetan, industriaren zenbatekoak enplegu osoan duen ehunekoa 10 puntutan erori da 1970etik 1993ra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 180. orr.

Oinarrizko atal berak dituzte konputagailu guztiek: [...] gordailu bat, memoria deitu ohi zaiona (kalkuluetarako behar diren edo kalkuluetatik sortzen diren zenbatekoak gordetzeko); eta irteerako gailu bat, kalkuluen emaitzak agertzen dituena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 224. orr.

Produktuaren prezioak behera egiten badu [...] produktu horretatik erositako zenbatekoak gora egingo du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 22. orr.

Aurrezkia murrizten du, aurrezturiko zenbatekoen erosketa ahalmena txikiagotzen baitu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 107. orr.

Beste batzuek jaso beharreko laguntzaren zenbatekoak eta kopuruak eztabaidatzen zituzten.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 245. orr.

Parlamentuko Mahaiak urtero diru kopuruaren zenbatekoa erabakitzen du.  Berria - Harian   2005-06-08

Arabako eta Nafarroako langabeen zenbatekoak gora egin du.  Berria - Ekonomia   2004-07-03

Finantza-ekarpenen zenbatekoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 155. orr.

Diru zaharren balioa, idatzita duten zenbatekoa zati mila da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 278. orr.

Zenbateko hori pobreziaren datu ofizialen erdia ere ez da.  Berria - Mundua   2004-10-30

Zenbateko hori alde biko aurrerakinek (Estatu Batuek, Japoniak eta abarrek) eta Garapeneko Asiar Bankuak finantzatu zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.

Geroztik, ordea, ekonomia industrializatuen hazkundea ez da zenbateko horietara iritsi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 110. orr.

Hala da, munduko herrialde guztietan hartzen dute parte administrazioek ekonomian, hori bai, oso modu desberdinean, bai zenbatekoari eta baita zenbateko horren banaketari dagokionez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 63. orr.

Aurkezten zaion materia guztia, bere erakarmeneko xedepekoa izanez gero, biltzen du, materia hori zenbatekoaren eta nolakoaren aldetik neurri egokitik urruntzen bada ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 195. orr.

Inoiz topo egindakoak ziren bizimodu aski heterogeneo eta heterodoxo baten kariaz, heterodoxiaren nolakoaz eta zenbatekoaz desberdintasunak zeuden arren.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 34. orr.

BPGa adierazle egokia al da gizarte baten garapenak edo ongizateak izan aurrerapenaren zenbatekoa neurtzeko?  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 54. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Etekinen zenbateko zehatzik ez zuten eman nahi izan.  Berria - Ekonomia   2006-03-16

Nahiago luke zenbateko finkoa berak jaso, eta gero informatzaile bakoitzari diru egokia berak eman.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 217. orr.

Zenbateko polita kendu diote, 650 dolar, hotelean bertan, Madrilgo Alberto Porlan idazleari.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 131. orr.

Zenbateko ofizialik eman ez bada ere, ziurtzat jo daiteke Nocioniren irtete klausula milioi bat dolar baino handiagoa dela.  Berria - Kirola   2004-07-14

Zinez aldaketa ikusgarria, Estatu Batuetako balantza korrontearen defizitaren zenbateko larriak eta Europako eta Asiako inportazio merkeek estatubatuar industriaren sektore osoetan egiten zuten mehatxuak ekarria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 167. orr.

Alabaina, luze gabe nekatu nintzen, eta halako zenbateko bat ordaintzeko proposamena egin nion, gela-sari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 119. orr.

Inoiz ekainean izandako zenbatekorik baxuena da.  Berria - Ekonomia   2004-07-03

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

MCCren industri arloak duen langile zenbateko osoaren laurdena inguru.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 182. orr.

Zer egiten da beharrezkoa ez den langile zenbateko gero eta handiago horrekin?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 119. orr.

Egiazko militanteen gainerako taldeek ez zioten aurrea hartzen ahal, urrutitik ere, ez atentatu-zenbatekoan, ez eraginkortasunean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 123. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus