Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskal Y-aren egitasmoan 28 zati bereizi dira. Berria - Harian 2006-04-25
Ez nuen eskua soilik galdu: besoaren zati handi bat ere bai. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.
Garuneko bi zatiri egiten die kalte bizkarrezurreko min kronikoak: talamoari eta kortex prefrontal dortsolateralari. Berria - Gaiak 2004-11-26
Horra nola zen gertatu Frantzia bi zatitan ezarri zuen haustura. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 63. orr.
Hiru zati dauzka: glandea, edo mokoa; zurtoina, eta zuztarrak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 227. orr.
Labana hartu eta librako ogitik hiru zati ebaki zituen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 79. orr.
Gero, aitak bere ogia sei zati egin zuen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 26. orr.
Hango ogia jatean, zati bat bereizi eta Jaunari eskainiko diozue. Elizen arteko biblia Zen 15,19
Mandarina zuritu eta zati bitan banatu zuen; atal batzuk alde batera, besteak bestera. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 138. orr.
Elkartasun-oparia Jaunari eskaintzean, eskaintzaileak Jaunari dagokion zatia aurkeztuko du. Elizen arteko biblia Lb 7,29
Soilik greziar zipretarren zatiko biztanleek izango dute bozkatzeko aukera. Berria - Mundua 2004-06-12
Munduko zati berean bi mila urte geroago. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 35. orr.
Mendixkaren zati horretatik ehun bat oineko jauzia zegoen Tom ibairaino. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 304. orr.
Kostaren zati horretan ez dago farorik, ez porturik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 158. orr.
Ez, zati bat bakarrik, ez Euskal Herri osoa. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 24. orr.
Oregondik Los Angelesera eta Ozeano Baretik Nevadako erdiraino, 400.000 km2tik gorako zati handi batean nabaritu zen lurrikararen ondorioa. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 56. orr.
Zuzenak zirkulua bi zati berdinetan zati dezan, zentrotik pasatu behar du nahitaez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 39. orr.
Koadroaren zati bat ikusteko moduan zegoela. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 110. orr.
Feudoak bizi artekoak zirenean, ez zegoen feudoaren zati bat ematerik, azpifeudo gisa betiko edukitzeko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 347. orr.
Nork bere feudoari zatia kentzea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 347. orr.
Angelu bat bi zati berdinetan erdibitzeak erdikariak eraikitzea dakar. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 157. orr.
Diruaren zati bat familiaren zorrak ordaintzen joaten zitzaion. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 321. orr.
Telebista edo irratietan emititutako irudi edo soinu zatiek, ezingo dute 45 segundo baino luzeagokoak izan. Berria - Harian 2005-10-27
Lizuna duen zatia ebakiko dio jantzi, larru nahiz ehunari. Elizen arteko biblia Lb 13,56
Eremu horretatik, zati bat, karratua -berrehun eta berrogeita hamar metrokoa luze-zabalean-, tenpluarentzat izango da. Elizen arteko biblia Ez 45,2
Goiko esferak egiten duen eguneko mugimenduaren bitartez gainerako esfera guztiak mugitzen direlako, zatia guztiarekin mugitzen den bezala. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 181. orr.
Bev errepresio-aparatuaren zati dela uste duzu? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 121. orr.
Nire zati batek hegan egin nahi zuen eta Taniaren ondora itzuli. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 264. orr.
Estrabonek aipatzen duen Polibioren zati batean ikusten denez, [...]. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 47. orr.
Piknostiloak altueraren zortzi zatiko diametroa izango balu, kolomarteen itxitasunaren eta estutasunaren eraginez, oso itxura zarratua eta desatsegina hartuko luke tenpluak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1610. orr.
Bi minutuan osatzen zituen bostehun zatiko puzzleak umetan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.
Zerbait beste zerbaiten zati izateko, osoa den hori behar da eta, ba al dute hori gizonek? «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 91. orr.
Gazteriaren zati handi baten gainbeheraren erantzule egin zituzten drogak. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 92. orr.
Nolatan ez da hartzen linguistikaren zientzia, psikologiaren zati gisa? Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.
Sindromea nortasunaren zati bihurtu zaiola ere sentitzen du. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 113. orr.
Honela eliza bat zibilizazioen ugaltze-sistemaren zati litzateke. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 100. orr.
Administrazioaren zati handi bat presoen eskuetan uzten zuten. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 12. orr.
Burtsan ez dago garbi osotasuna eta zatien batura gauza bera diren. Berria - Ekonomia 2006-04-07
Hark mundura dakarren dohainaren zatia delako. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 25. orr.
Erakunde terrorista bateko zati direlakoan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 8. orr.
Osotasun baten zati gisa, hots, begiespenen lotura sintetikoa den esperientziaren zati gisa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 35. orr.
Estetikan gertatzen den eraldaketa hori, halere, mugimendu filosofiko handiago baten zati bat da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 238. orr.
Gure garaiotako masen kulturan kulturaren zati handi bat bakarka eta pribatuan kontsumitzen da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 54. orr.
Printzipio hauek izan duten famaren zati bat gestaltisten lege-hotseko hizkuntzari zor zaio. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 70. orr.
Ez omen da sekula etxetik osorik alde egiten, oroitzapen eta sentimenduen zati inportante bat etxean gelditzen omen da. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 151. orr.
Hala ere, zerua beti da oraina; lurra, aldiz, iraganaren zati bat besterik ez, mendeek, gurinezko azala bailuen, izur-ireki dutena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 178. orr.
Kausalitatea da, ondoren, Fisikaren bigarren liburuko zati handiena hartzen duen gaia. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.
Urtearen zati handiena itsas zabalean iragaiten zuen arrantzale batekin ezkondua zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 18. orr.
Kalteturiko zati txikiak, bada, berehalaxe konpontzen dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 208. orr.
Estrukturalismoaz esaten dena esan daitekeenaren zati txiki-txiki bat besterik ez da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 18. orr.
Lisa, zutik, odolki zati bero-bero bat jaten ari zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 141. orr.
Zati berdinetan banatuko duzue lurraldea. Elizen arteko biblia Ez 47,14
Konturatuko zara ez dituzula paperak hartu, pasaportea itsasoaren zati izoztu horretan galdu duzula. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 378. orr.
Mutikoa zuhaitzaren zati elurtu baten gainean jarri zen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 292. orr.
Bi zati orokorretan banatzen da sarrera hau. Horiek izan ezik, zati narratibo guztiak bildu ditugu hemen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.
Kritikaren zati analitikoan frogatzen da espazioa eta denbora sentsuzko begiespenaren formak baino ez direla. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 2627. orr.
Ez nuen aurreikusten nikelaren bereizgarritasun magnetikoari buruzko nire teoriak zati funtsezko batean erraturik zegoela. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 112. orr.
Azkeneko zati garden horrek, korneak, eragiten du argi-izpien konbergentziaren parte gehiena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.
Ez dugu ahaztu behar autoek gero eta zati elektroniko gehiago dituztela. Berria - Gaiak 2004-07-01
Lehen zatian, Platonez ari da, haren bizitzaz, haren lehenengo elkarrizketez eta teoria politikoaz eta elkarrizketa metafisikoez. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.
1224ko irailaren bigarren zatian edo urriaren lehen egunetan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 40. orr.
Lehen zatiko azken minutuetan Baionak berriz ezarri zuen Paris zailtasunean. Berria - Kirola 2004-02-11
Gertakaria 1225. urteko bigarren zatikoa da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 359. orr.
Morganek agerian jarri zuen kromosoma homologoen arteko zati-trukeen bidez birkonbinatzen direla geneak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 51. orr.
Tw formaldatzeak [...] what will he eat "zer jango du" edo what has he been eating "zer jaten egon da" gisako zati-galderak ere azal ditzake. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 102. orr.
Koadroa zati bakoitzak bere espaziozko logika -eta askotan bere denborazko logika berezia ere bai- duen zati-collage bat bezala antolatzea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 219. orr.
Opil bana, haragi-zati bana eta mahaspasa-opil bana eman zizkien. Elizen arteko biblia 2 Sm 6,19
Hil aurretik anaiei azaldu zien maitasuna, bakoitzari, Kristok bezala, ogi zati bana emanez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 699. orr.
Sakelak pastel-zatiz beteak zituzten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 130. orr.
Mikroorganismoak aurkitu dituzte 115 milioi urteko anbar zati batean. Berria - Gaiak 2004-06-04
Asiatik eramandako banbu zatietan. Berria - Gaiak 2004-09-15
Han topatu genuen kandela zati bat piztu eta lauron erdian jarri genuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 347. orr.
Izara zati bat gerrian lotu eta Bilboraino joan zen oinez. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 299. orr.
Metraila-zati batzuk zituelako belaunean sartuta. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 104. orr.
Pergamino-zati handi bat zen, karratua eta oso higatua. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 157. orr.
Larru-zati haiek oin karratu batekoak ziren, orladunak eta diseinuz apainduak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 77. orr.
Haurra, gorputz-zati guztiak beren kokapen normalera itzulita, sendaturik gertatu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 873. orr.
Eskoriatzako Udalak Arlaban-Eskoriatza autobide zatiko azterketa eskatu du. Berria - Euskal Herria 2004-04-27
Etxebizitza eman zion Hadadi, bai eta janaria eta lur-zati bat ere. Elizen arteko biblia 1 Erg 11,18
Goi-ordoki mortuaren erdia zeharkatzen zuten horma zati hondatuak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 471. orr.
Doinu eta kanta-zatiak igarotzen zaizkio lasterka buruan. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 11. orr.
ADN zati horietariko bakoitzak kate polipeptidiko bat ekoizten du, eremu bati dagokiona: proteina-eredu bat, alegia. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.
Zuei dizuet emango Kanaan lurraldea hauxe da zuen ondare-zatia. Elizen arteko biblia 1 Kro 16,18
Irudikapen-lana, hain zuzen, diegesi bat, edo diegesi zati bat irudi bihurtzean datza. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 231. orr.
Esate baterako txokolate beltz zati bat eskaintzen zidanean, oroitzapen samurrak ekartzen baitzizkidan gogora. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 48. orr.
Gibelean, hamabi oin karratuko baratze landu bat, zur erre zatiz betea. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 147. orr.
Neskak orduan aloe egur zati bat atera zuen, eta ezpal bat kendurik, sutara bota zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 73. orr.
Terrazan eseri nintzen sagar-tarta zati bat jatera. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 173. orr.
· Bizidunak, elkarren irudikoak ginen, handikoiak eta burlariak halaber, ADN firindila bikoitz zatiz moldatuak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 126. orr.
Urte haren zati bateko kontsulen izenen arabera. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 109. orr.
Baina Jaungoikoaren eraginez zati baten ez dira hondatzen eta zati baten osasuna berreskuratzen dute hondatutakoek. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 201. orr.
Esan eitekean Rufino zati baterako kontsolauta geldituko zala. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 14. orr.
256 zati 365 egin dut; 0,701369 ematen du horrek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 428. orr.
2 zati 3 zati 5, zenbat da? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 309. orr.
Zenbakiak faktore lehenetan deskonposatzen eta zati 2, zati 3, etab. egiteko irizpideak ikasi. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 276. orr.
AB barra zati AC barra berdin A prima B prima barra zati A prima C prima barra. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.
Bat gehi bat zati bi gehi hiru ber bi zati bi gehi bost ber bi zati bi gehi zazpi ber bi zati bi gehi bederatzi ber bi... «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 400. orr.
Hizkuntzari dagokionez, joera bi nabari dira: osoz edo zatiz euskalkian oinarritu zena da bata, eta Leizarragaren bidea, bestea. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 27. orr.
Klaustroko bazter batean, ojiba luzexka batzuk, tapiatuak zatiz, gela misterios antzeko baten inguruan hedatzen dira. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 199. orr.
Liburu horiek izkiriatzen hasi eta jada zatiz bederen osaturik neuzkanean. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 32. orr.
Ekaitzak bi zati egin zuen masta, lemazaina buruan jo, eta buruko hezur guztiak kraskatu zizkion. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 88. orr.
-Bestela, bi zati egingo dut kandela, eta bat hemen utziko dizut, poxpoloekin. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 145. orr.
Bularra zati bi egingo diat, hik aitari gurutzea nola jarri hion, halaxe. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 373. orr.
Egun haren garrantzia argi azaldu zitzaidaan; nire bizitza bi zati egin zidaan, lurrikara batek erdibitutako lurralde baten antzera. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 168. orr.
Irribarrea bi zati egin eta bat-batean hasperen bihurtu zen, baina ez zuen dardararik egin edo begirik itxi. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 220. orr.
«Gerrak erdibitutako gizona» izan zen Artetxe, eta barrua bi zati egina izate horrexek eraman zuen «bakezko zubigintza eta bitartekotza paregabea eta emankorra» egitera. Berria - Kultura 2006-03-12
Beti aurrera egiten duen bizitzaren oldarrak zati-zati eginda utziko du eraikin hauskorra. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 271. orr.
Belak zati-zati egin ziren eta, itsasontziak, gobernatu ezinik, hondoa jo zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 194. orr.
Lau zigor-mota bidaliko dizkiet: gerra, hiltzeko; txakurrak, zati-zati egiteko; hegazti harrapariak eta basapiztiak, irentsi eta haiekikoa egiteko. Elizen arteko biblia Jr 15,3
Piztiaren batek zati-zati egin duela uste dut. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 125. orr.
Piztiaren batek zati-zati egin duela uste dut. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 125. orr.
Parisen, hiri katolikoa inon katolikorik bada, duela bortz egun, miliziakoek zati-zati eginen zuten, beren alabardekin, Kalbinoren alaba blasfemaria. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.
Barrutik zati-zati eginda eta pipiak janda sentituko edo balitz bezala. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 44. orr.
Pentsatzen dut ez didazula esango zergatik bidali nahi ninduzun etxera zati-zati eginda, ezta? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 151. orr.
arazoaren zati (8); argazki zati (8); arimaren zati (7); aurrekontuaren zati (9); azal zati (7); azken zati (7); bere zati (31); beste zati (51); beste zati bat (24); bi zati (112); bi zati berdinetan (9); bi zati ditu (13); bide zati (9); bidearen zati (24); bidearen zati bat (9); bigarren zati (64); bigarren zati osoa (9); bihotzaren zati (8); bizitzaren zati (15); bizitzaren zati bat (9); denboraren zati (9); diruaren zati (14); diruaren zati bat (9)
egiaren zati (10); egunaren zati (7); egunkari zati (12); ekoizpenaren zati bat (9); errealitatearen zati (11); errepide zati (9); euskal gizartearen zati (19); euskal herriaren zati (12); gizartearen zati (62); gizartearen zati bat (14); gizartearen zati baten (8); gizartearen zati garrantzitsu (7); gizartearen zati handi (12); gorputz zati (13); gorputzaren zati (7); gorputzeko zati (8); hainbat zati (11); haragi zati (12); herriaren zati (18); herritarren zati (14); herritarren zati handi (8); hesiaren zati (10); hiru zati berdinetan (7); hirugarren zati (8); historiaren zati (19); historiaren zati bat (9); honen zati bat (8); horren zati bat (29)
ikus zati honetako (7); izotz zati (8); lanaren zati (15); lanaren zati bat (9); lehen zati (65); lehen zati horretan (7); lehen zati osoan (10); lehenagoko zati (11); lehenagoko zati batean (11); lur zati (39); lur zati bat (12); lurralde zati (9); lurraldearen zati (8); mila zati (10); munduaren zati (12); musika zati (14); nortasunaren zati (7)
ogi zati (23); ogi zati bat (13); oihal zati (13); ondarearen zati (7); paper zati (31); paper zati bat (15); pastel zati (9); pergamino zati (10); produkzioaren zati (12); produkzioaren zati bat (7); prozesuaren zati (7); publikoaren zati (7); soldataren zati (10); soldataren zati bat (7)
zati bakarra (8); zati bakoitza (20); zati bakoitzak (18); zati bakoitzaren (11); zati bakoitzean (27); zati bana (13); zati bat baino (19); zati bat baizik (15); zati bat bakarrik (7); zati bat berreskuratu (7); zati bat da (38); zati bat eman (12); zati bat galdu (7); zati bat hartu (11); zati bat zen (11); zati berdinetan (24); zati bi (22); zati bitan (13)
zati egin (27); zati eginda (11); zati egingo (9); zati egiteko (7); zati egiten (9); zati garrantzitsu (27); zati garrantzitsu bat (18); zati garrantzitsua (10); zati gisa (16); zati guztiak (35); zati guztien (7); zati handi (274); zati handi bat (189); zati handi batean (20); zati handi batek (32); zati handi baten (13); zati handia (21); zati handiak (7); zati handiena (42)
zati izan (18); zati izango (10); zati jakin (7); zati nagusi (9); zati nagusia (14)
zati on (14); zati on bat (8); zati oso (22); zati osoa (16); zati osoan (17); zati txiki (64); zati txiki bat (36); zati txikia (11); zati txikiak (11)
zati zati (35); zati zati egin (10); zati zati eginda (8)
zenbait zati (7); zeru zati (8); zisjordaniako zati (10); zorraren zati (7)
arteko zatia (11); aurreneko zatia (9); azken zatia (28); bakoitzak bere zatia (7); bere zatia (22); beste zatia (12); bigarren zatia (193); bigarren zatia hasi (39); dagokion zatia (11); egunkari zatia (8); errepide zatia (9); hirugarren zatia (26); lehen zatia (198); lehen zatia amaitu (7); lehen zatia bukatu (7); lehenengo zatia (24); lur zatia (7); ondare zatia (13); paper zatia (11)
zatia amaitu (10); zatia amaitzear (7); zatia amaitzeko (12); zatia bukatu (8); zatia egiteko (7); zatia hasi (43); zatia izan (11)
bere zatiak (13); bi zatiak (22); bigarren zatiak (17); egunkari zatiak (7); gorpu zatiak (7); gorputz zatiak (8); izotz zatiak (7); lehen zatiak (13); ulpianoren zatiak (18)
aurreneko zatian (11); azken zatian (26); bigarren zatian (511); bigarren zatian ere (13); bigarren zatian zelairatu (7); gipuzkoako zatian (13); hirugarren zatian (21); lehen zatian (379); lehen zatian eginiko (7); lehenengo zatian (44); partidako bigarren zatian (7); partidaren bigarren zatian (11)
bigarren zatiaren (61); bigarren zatiaren hasieran (25); bigarren zatiaren hastapenean (8); lehen zatiaren (42); lehen zatiaren amaieran (12); zatiaren amaieran (16); zatiaren hasieran (29); zatiaren hastapenean (8)
bigarren zatiari (21); lehen zatiari (8)
bi zatien (10); zatien artean (9)
zatietako emaitzak (23)
bi zatietan (7)
bigarren zatiko (67); hirugarren zatiko (35); hirugarren zatiko obren (10); lehen zatiko (81); lehen zatiko azken (12); ubidearen hirugarren zatiko (18); zatiko obren (10)
bigarren zatira (9); bigarren zatira arte (7)
zatiren bat (37)
zatirik handiena (79); zatirik handienean (11)
bi zatitan (81); bi zatitan banatu (12); bi zatitan banatzen (9); hainbat zatitan (7); hiru zatitan (52); hiru zatitan banatu (11); lau zatitan (25); mila zatitan (27); zatitan banatu (34); zatitan banatu du (7); zatitan banatua (11); zatitan banatuko (9); zatitan banatuta (8); zatitan banatutako (7); zatitan banatzen (21); zatitan banatzen da (7); zatitan emana (8); zatitan hautsi (7)