Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zen aise esatekoa zer garaiera zuen edo nolako gorpuzkera, janzkera zarpatsu haren azpian. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 120. orr.
Zela zapata-zola zahar bat, zela emakume-soineko zarpatsu bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 175. orr.
Nekez aurkituko baituzu landare zarpazu, xalo eta ernagarriagorik. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.
Hura ez zen jadanik Becheveko miraria, langile zarpatsu bat zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 161. orr.
Ez nuen begitarte gazterik ikusten, ume zarpatsu batzuk izan ezik. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 164. orr.
Jende ihar zarpatsuz osatutako multzo bat bazen ere, ahots zoragarriak zituzten. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 215. orr.
Zarpatsu batzuk zeuden gorpuaren inguruan, haien artean txima-luze bat. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 281. orr.
Zarpatsuetako batek -lepoko postizo nahiko zikina zuena, jakatik kanpora irtenda, eta betaurrekoak-, Hurtadorengana ondoratuz, fazakeria barregarri batez esan zion: [...]. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 282. orr.
Zarpatsu jendaila hura guztia teilapean utzirik, etxetik kanpora atera zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 282. orr.
Mutiko txikiegiak zirela esan eta kontra egin nion, eta, hala, aurrera jarraitu genuen, zarpatsu-tropelak atzetik Troxa zaleak! Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 32. orr.
Neska zarpatsu talde baten atzetik oldartu zen, bere harri-jaurtigailua, kargatu gabe, keinatzen ziela. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 32. orr.