Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zaintzaile (orobat zaintzale g.er.) 1 iz zerbait edo norbait zaintzen duen pertsona. ik zaindari 3; jagole; zaintzailesa.

Cultus, latinez, axolatia, arduratia, arduraduna, arretatsua da; baita zaindaria, zaintzailea, artatzailea, begiralea, jagolea ere; eta apaindua, dotoretua, edertua ere bai.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.

Kustodioa (custos=zaintzaile) deitura ez da besteak bezain zehatza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 64. orr.

Soinu apalak, urruneko murmurioak, hurbiltzen edo urruntzen diren zaintzaileen boz eta urratsak, sarrailak, zerrapoak, ateak, gakoak...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 14. orr.

Zaintzaile asko daude eta umeak ondo zainduta daudela ikusten da.  Berria - Harian   2005-05-01

-Hiru jazarle, zaintzaile bat -esan zuen Harryk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 152. orr.

Baimen-orria eman aitari edo zaintzaileari, izenpetu dezan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 17. orr.

Biltegietara inguratu zen, zaintzaileak nor bere tokian ote zeuden ikustera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 193. orr.

Katez lotua eta zaintzailez inguratua zegoela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 443. orr.

Zaintzaile bat etorri zen eta isuna jarri nahi zidan, ezin zelako belardi gainean ibili.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 183. orr.

Gaueko txandarako zaintzaile bat behar zutela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 189. orr.

Zaintzaileak presoen gelak miatzen hasi zirenean hasi ziren borrokak.  Berria - Mundua   2006-03-28

Etsaiek, zaintzaleek, aldiz, dena egiten dute gure artean holako harremanik sor ez dadin, eta horretarako gaituzte maiz zeldaz aldatzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 101. orr.

Zaintzaileak zaintzeko kanpaina.  Berria - Euskal Herria   2006-02-18

Zaintzailea zapaltzaile bihurtua.  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Zaintzaileen buruak ezjakintasun-keinua egin zuen, besoak zabalduz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 15. orr.

2 (aipatzen denarena)

Nire auzokoaren zaintzaile al naiz, ba, ni?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 28. orr.

Atera ziren Holofernesen zaintzaileak eta barrura pasarazi zuten Judit.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 150. orr.

Zaintzaileak zutoinak zaintzen ditu; jotzaileek bludgerrak urrunarazten dituzte beren taldetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 153. orr.

Jainkoaren ohorearen begirale txit leiala eta arimen zaintzaile errukiorra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1022. orr.

Apaiz jauna eta Sanson Karrasko batxilerra uzten ditut nire testamentuaren zaintzaile.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 205. orr.

Euskaldun batzuk ziren dorre horren zaintzaileak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 34. orr.

Gazteluko zaintzailea dorrearen gailurrean lo zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 848. orr.

Treneko zaintzaileari emaniko eskupeko eder batek ziurtatu zien Oskarren txartela Pariserainokoa zela.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 79. orr.

Komunetako zaintzailea gizon zakar bat zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 89. orr.

Trafikoko zaintzaileen ordezkoak egiten dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 150. orr.

Kontzientziaren argi berezi, izen onaren zaintzaile eta zuzentasun ororen ikur.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 247. orr.

"Nolatan gero Hitler eta Stalin sarraskikide?", zioten ortodoxiaren zaintzaile eta jagoleek, egiaren komisario politikoek.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 74. orr.

Apaltasuna bertute guztien zaintzaile eta apaindura da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 367. orr.

Ene familiaren memoriaren lekuko eta zaintzaile nahi dut izan, gaur adin handian sartuak diren errepublikar galtzaileek Gerra Zibilean jasan dituzten traumen zaintzaile.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 152. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Bat-batean, bidera irten zitzaidan zaintzaile gorbatadun bat, esku batekin patiora itzultzeko keinua eginez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 71. orr.

Etxe barruan eta zaintzaile zintzoek inguraturik bazaude ere, ez pentsa gero seguru zaudenik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 207. orr.

Camberrak Atenasera «zaintzaile armatuak» bidaltzeko aukera aztertzen ari dela esan zuen.  Berria - Mundua   2004-05-06

Haren zaintzaile zorrotzak errita eman zionean, dotrina-gorputz baten bila zebilela argitu zion.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 95. orr.

Burlagai eta gaizki ikusia laboratoriotik kanpo, beraren bertuteengatik berengatik: zaintzaile limurgaitz gogorra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 209. orr.

Dena kontatuko dizut -esan zion azkenik zaintzaile errukarriak-.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 128. orr.

Beharrik sortzen dira eta publikoki agertzen, modu ezberdinetan, zaintzale gazte suharrak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 82. orr.

Ibai-bazter osoaren luzeran zut zuhaitzak, zaintzaile biluziak bailiran.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.

Zinpeko zaintzaile zolien baimen isilekoarekin.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 139. orr.

Handik atera ezinik egongo baitzen preso, zorioneko zaintzaile hark esku hartu izan ez balu ustekabean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 104. orr.

Emakumezko zaintzaile batek deklaratu zuen Dorothyren sakelan hogei dolar aurkitu zituela.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 143. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zelula horrek zaintzaile lana egiten duela diote zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-08-31

Erregea Jaunaren etxera joaten zen aldi bakoitzeko, zaintzaile-taldeak babeskiak hartu ohi zituen, eta gero berriro zaintzaile-gelara ekartzen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 14,28

Deitu egiten zidan zaintzaile txilibitu batekin.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 50. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zaldun bat oihuka, museo-zaintzaileen look minimalistari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.

Ate zaintzaileek bi ardo botila inguraturik zituzten ordurako-.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 111. orr.

Ez zuen inude edo haur-zaintzaile bati pagatzeko dirurik.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 38. orr.

Goizean zakur-zaintzaileak zakurtegira agertu zirenean zakurrik gehienak hilak ziren, odolustuak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 66. orr.

Ez pentsa gero, zakurtegi-zaintzaileek zakurrok ez dituztela maite.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 68. orr.

Carmen Fernandez Aparicio Reina Sofiako ondare zaintzaileak azaldu duenez, [...].  Berria - Kultura   2004-02-17

Trafiko-zaintzaileak erotuxeak zebiltzan bidegurutzeetan andana hura ikustean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 114. orr.

Segurtasun zaintzaile bat atxilotu dute Donostian, gazte bat jotzea leporatuta.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Azkenik, feminista erradikalek eta Vatikanoko moral zaintzaileek bat egin zuten taldearen kontrako gurutzada sonatuan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 33. orr.

Bideo-zaintzaileek, teknologiak, [...], mediek zaintzen eta zabaltzen diguten "normaltasunak" ikaratzen nau.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 153. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarteak izenondo balioa duela )

Akerbeltz jenio azienda-zaintzaileari buruz nekizkientxoak eta Apuleiok Urrezko astoan basa-arrosei buruz esaten dituenak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 259. orr.

7 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Badirudi sartu berri den kartzela zaintzaile promozio gazteak zuhurtasun handiz aplikatzen duela legea, jubilatu berrien gizatasun goxo haren aldean behintzat.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 75. orr.

8 (izenondo gisa)

Eroetxeko zuzendariek eta emakume zaintzaileek neska gaixoei arropa eta jana ebasten zizkieten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 21. orr.

Diosala egin bertako agure zaintzaileari, eta aretoaren luze-zabal gunea korritu zuen begiez.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 14. orr.

Gauez, baina, katu zaintzailearen miauek esnatu zuten.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 78. orr.

Baso-mutilek, soldaduen begirada zaintzailea agintari, Joanesen eta Aloizen eskuak askatu zituzten, eta don Leonardorenak lotu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 272. orr.

Itsasoetako kanibala zen, eta ez zuen behar begi zaintzailerik, bere ospe beldurgarriari esker lasai flotatzen zuen eta.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 173. orr.

Iruaingo gazte hura Tobiasi lagundu zion Rafael haren parekoa zen, aingeru zaintzailea, bihoztuna eta argia. ik zaindari 10.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 267. orr.

9 (adizlagun gisa)

Joan ziren bizikleta gordelekura, eta haienak baizik ez ziren geratzen han; gaztetxo logaletu bat zegoen zaintzaile.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 28. orr.

Zakur handi bat edo gehiago zaintzaile utziz.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 147. orr.

Aterik ate doaz beren ezpatekin, Jerusalengo harresien gainean zaintzaile jarriak izan dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1153. orr.

Aldi berean epaile, zuzendari eta ordena-zaintzaile jarduteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 380. orr.

Buhamiak lau tokitan ezarri zituzten, jandarmeak zaintzale, Baionan, Maulen eta Donibane Garazin.  Herria   2001-05-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus