Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Udazkena zahartzaroarekin parekatzen zuten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 369. orr.
Zaldiarengan zahartzaroak indarra eta kemena makaltzen dituenean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 357. orr.
Horra, zure lehengusu Isabelek semea izango du zahartzaroan. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 149. orr.
Orain, zahartzaroan sartu aitzin. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 115. orr.
Margolaritzan, zineman, literaturan, filosofian, zenbait obra funtsezko ezin izan da sortu zahartzaroan baizik. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 148. orr.
Gaztetan ere zahar itxura izanik zahartzaroan hain zaharrak ez diruditen pertsona klase horietakoa dela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 232. orr.
Jose zen Israelen kuttuna, zahartzaroko semea baitzuen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 103. orr.
Zahartzaroko gaitzak jota zegoela esaten hasi ziren, burua galtzen hasia. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 121. orr.
Pedro Juan ohartu zen ezin zuela hortik bizimodua egin, musikariek ez baitzuten zahartzaroko pentsiorik ere. Berria - Kultura 2004-07-09
Zahartzaroaren itsustasuna berari ere hurbiltzen ari zitzaiola pentsatu zuen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 28. orr.
Agure haiek zahartzaroaren errukarritasunari, zatartasunari, dohakabetasunari ihes egin eta gaztetasunaren dohainez gainezka izango balira bezala. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 61. orr.
Esperantzaren bat gordetzea dela zahartzaroari aurre egiteko modu bakarra. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 280. orr.
Zahartzarora iritsi baino lehenago zahartu naiz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 474. orr.
Besteak bezala ugaltzen, hazten eta murrizten da; besteak bezala zahartzarora heldu eta ezerezean amiltzen da, naturak abere espezie bakoitzari izendatzen dion epea amaitutakoan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 256. orr.
Zahartzaroa hondamendia da, ez dakarkizu deus onik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 24. orr.
Zahartzaroak baditu bere pribilejioak, eta horietako bat, garrantzitsuena akaso, ahanztura da. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 166. orr.
Gero arrazoimenak ikusiko du berak eragindako iraultzak ez duela itxarondako paradisurik ekarri, eta arima etsiaren hirugarren fase historikoa hasten da, zahartzaroa edo gainbehera. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 207. orr.
Alzheimerraren ondorioz ahaztu egin zituen suizidatzeko betidanik izan zituen asmoak, eta zahartzaroaren ondorioz hil zen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 56. orr.
Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Derrigorrezko Aseguruko pentsiodunak ere lege-proiektuaren barnean sartzea eskatu zuten Aralarrek. Berria - Ekonomia 2004-02-13
Zahartzaro ona eman ondoren hil zen, urtetan aurreratua, aberastasun eta ospez betea. Elizen arteko biblia 1 Kro 29,28
Zu, berriz, zahartzaro luzea izan ondoren, zeure arbasoekin bilduko zara bakean. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 44. orr.
Aldamenean daukazun gizonak, zure senarrak, zahartzaro dotorea izango du, ordenatua eta oparoa. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 15. orr.
Bihotza ustez zimel nuen, eta ez bainuen neure baitan irritsa baizik kausitzen, zahartzaro goiztiarraz arranguratzen nintzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.
Begietako kolorea zurbildu zitzaion, zahartzaro ihartuaren itxura zurizta emanez. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 39. orr.
zahartzaro luze (4)