Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hor aurkituko dugu lurjabe zabar arduragabea, etxekoandre goganbehartsua, gazte festazale txoriburua. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.
Heriotzaren mekanikak tanta izoztu bat isuri die bizkarrezurrean behera euskaldun zabarroi, eta zure soseguak ez die onik egin. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 167. orr.
Ez dut inoiz ikusi zuek baino jende zabarragorik! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 99. orr.
Mutil gehienak horrelako kasuetan zabarrak eta utziak izaten diren arren, Oriol txukun ibiltzen zela beti. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 183. orr.
Inoiz zabar eta esker txarreko izan baziren, zentzabidea eta penitentzia eskatzen zioten apalki aita santuari eta baita gogo onez onartzen ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 200. orr.
Epelak, alferrak edo zabarrak garelako geure gogojardunetan. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 189. orr.
Eriklea: ondo zaindu al duzue kanpotarra, horretan ama zabar samarra da eta? Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 153. orr.
-Lodiak zabarrak dira, koipetsuak edo. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 37. orr.
Gortetik etorritako ezker «dotorearen» kazetarientzat, ostera, Castro zabarregia da. Berria - Kultura 2004-09-19
Sartu alkandora gerrian, zabar hori! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 41. orr.
Laborategiko denek zabartzat daukate Jon. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 109. orr.
Alferkeriak lozorroa ekartzen du, zabarrak gosea pasa beharko. Elizen arteko biblia EsZ 19,15
Nagiaren sabaia erraz eroriko, zabarraren etxean itaizur franko. Elizen arteko biblia Koh 10,18
Zein atsegina zen hiritik kanpo egotea, are Dot's bezalako ostatu-zulo zabar eta ilun batean eserita egonik ere. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 185. orr.
Gela jendez bete, honda-honda egindako bazterreko mahai zabarrean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 137. orr.
Tea buztinezko ontzitxo zabarretan zerbitzatuko dizute. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 32. orr.
Liho zabarrez egindako oihala da. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 55. orr.
Irri zabar bat egin zuen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 45. orr.
Birao zabar bat bota zion bere buruari. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 237. orr.
Orduan ordezkari sindikalek eskaleen antza edukitzen zuten euren bizar zabar, trikota ilun eta praka zaharkituekin. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 16. orr.
Nork esango luke horien hizkera zabarra, zakarra eta baldarra dela? Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 217. orr.
Plagio zabarra izan zitekeen [...] hitzez hitzekoa, literatur lapurreta lotsagabe bat. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 163. orr.
Erliebezko irudi koloretsuz hornituak, errusiarron izaera zabarrari esker Torjok hiriak ugari salerosten dituen horietakoak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 200. orr.
Tomasi "Kondea" erraten genion erredakzioan, bertzeengandik urruntzen zuen dotorezia zabarraz hornitzen baitzuen bere burua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.
Ifrentzuan letra handi zabarrez idatzitakoa irakurri zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 303. orr.
Kaiku deitzen nuen nik, bere ibilera zabar-kankailuarengatik. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 45. orr.
Harresia eraitsi aurreko Putzu kale mehar-zabarra, oso oso bizia zen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 47. orr.
Riddleren erantzuna berehala iritsi zitzaion, idazkera gero eta zabarragoaz, zekien guztia esateko presaka ari balitz bezala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 203. orr.
Oihu pare batez amaitzea epaiketa apurtzeko modurik zabarrena da, nire irritzian. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 210. orr.
Bat-batean, kirioen dardar bizi batek bortizki inarrosi zizkion sentimendu guztiak, ordu arte alferraren nagitasun zabarrean murgildurik eduki baitzituen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 405. orr.
[Bertsolarien] hizkera ere, zabarra omen da, oso, eta erdarakadez josia. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 21. orr.
Aurkezpen hori zabar xamarra zen SPE-n, Fonologia Sortzailearen lehen formulazioan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 75. orr.
Lonbardiar gotzaina ezpal zabarrekoa zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 226. orr.
Vladimir gure herri mozkor ustel zabarra inarrosten. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 169. orr.
"Zer zara zu?" galdetu nahi izan zion, baina hori zabarregia iruditu zitzaion eta, horren ordez, zera galdetu zion-: Nor zara zu? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 17. orr.
Otoi, senideok: zentzarazi zabar dabiltzanak, eman adore bihozgabetuei, eutsi ahulei, izan eramanpen guztiekin. Elizen arteko biblia 1 Ts 5,14
Alfer zuriak ziren, zabal eta zabar etzanda egoten ziren beti. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 231. orr.
Saiakera guztietan berantetsi, gehiago itxaroteko pazientziarik ez, eta, azkenean, zabar apurtzen nuen eszena imajinatuaren lilura. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 38. orr.
Egiaz, ez dago zabarrago portatzerik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 63. orr.
Pantxo ero hori gero eta zabarrago zebilek. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.
Etxeparek jadanik "berceac" ditu eredu, eta geroztik auzoen ipurditik datorkigu euskalduna beti arrastaka, gero eta zabarrago eta jitoago. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 332. orr.
Barruan zurezko txirula bat zegoen, zabar landua. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 180. orr.
Zabar eta azkar esaten hasita, esango nuke hiru garela urte, mende eta milurte aldaketa bizitzeko ohorea izan dugun belaunaldiak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 40. orr.
Neskaren abaildura arindu ordez, Andreasen ateraldiaren zabarrak muzindu egin zuen Nora. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 135. orr.
mozkor ustel zabar (6); zabal eta zabar (4)
oso zabarra (3)