Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beren lurraldea zabaldu ahal izateko. Elizen arteko biblia Am 1,13
Zonalde mistoa zabaltzea eskatuko dugu. Berria - Euskal Herria 2004-11-18
Kokaguneak zabaltzeko planak Gazan bizi diren kolonoak lurraldetik ateratzeko ekimenarekin lotzen du Sharonek. Berria - Mundua 2004-08-10
EB ekialdera zabaltzeak eragin dizkien kalteak azpimarratu zituen. Berria - Euskal Herria 2004-06-06
Errepide hori hiru bidetik lau bidera zabaltzeko aukera. Berria - Euskal Herria 2006-02-24
Zeure ospea agertu duzu eta gure lurraldearen mugak zabaldu. Elizen arteko biblia Is 26,15
Euskal nazionalismo moderatuaren apustu garrantzitsua da bere esparru politikoa zabaltzeko. Berria - Euskal Herria 2004-11-18
Ipar Euskal Herrian abertzaleek ez dute bertze aukerarik beren eremua zabaldu nahi badute. Berria - Euskal Herria 2004-06-12
Trukeen eremua zabaltzeari esker haz daiteke ekonomiaren produktibitate globala. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.
Horri esker, antzinateko jakinduria matematikoa bereganatu zuten, eta hura gogotik zabaldu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 82. orr.
Kasu batean zein bestean, espazio politikoaren irazkortasunak eta pluraltasunak [...] zabaldu zuten merkataritza hiri beregainetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.
Amodio guztien gainetik dagoen egiazko maitasunaren hazia zabaltzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 206. orr.
Francisque Michel-ek xeheki aipatzen du hain xuxen Castellane prefetak 1802-an buhami guzien arrastatzeko zabaldu zuen manua. Herria 2001-06-28
Zuen artean ere izango dira sasimaisuak, doktrina kaltegarriak zabaltzen saiatuko direnak. Elizen arteko biblia 2 P 2,1
Eguerdia pasatxo zela, beste prentsa ohar bat zabaldu zuen: [...]. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 88. orr.
Kritikari askok (Eric Rohmer-ek, besteren artean) filma, beste gauza askoren artean, "bere filmaketaren dokumental bat" ere badelako ideia zabaldu zuten. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 161. orr.
Eguberri kari, esperantza eta bakezko mezuak zabaltzen ohi dira, mundu hunek bide hobeago bat har dezan. Herria 2004-12-23
Solidarioek zinpekoa "bortizki jo" zutela zabaldu zuen. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 54. orr.
Oraintxe bertan kalumnia bat zabaldu du bere aurka, ezin dela berarekin ezer ikasi. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 107. orr.
Ur barera jaurtitako harria bezala erori zen esaldi hura, uhin isilak zabalduz sala guztira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 253. orr.
Ogi egin berrian gurina zabaldu eta ahoan sartu zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 14. orr.
Taket hark ene uzkian berriz ere bero handia zabaldu zuen eta beroa nire erraietan hedatu zen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 51. orr.
François Mitterand: France 2 gatean zabaltzen dituzte emankizun luze baten bortz zatiak. Herria 2001-05-10
Une horretatik aurrera, gero eta handiagoa da lanaren banaketa, eta merkataritza-eremua zabaldu ahala zabaltzen da banaketa ere. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.
Goitik ikusita, gerrialdea zabaldu egin zitzaiola iruditu zitzaidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 205. orr.
Kooperatiba horien adarrak mundu guzira zabaltzen dira. Herria 2003-06-05
Kapitalismoaren sorrerarekin batera, Mendebaldea mundu osora eta etengabe zabaldu zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.
Europar mundu-ekonomiaren nolakotasun kapitalistatik dator haren bokazio unibertsala, bestela esanda, munduko espazio osora zabaltzeko joera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.
Denok aztoratu ginen Longarte libro utzi behar zutelako berria zabaldu zenean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 128. orr.
Zola 1902ko irailaren 29an hil zenean, haren heriotza hilketa izan zelako susmoa zabaldu zen berehala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 7. orr.
Hotsa zabaldu zen saindua zela eta goi-argia bi hizkuntzatan etortzen zitzaiola aldi berean, arabieraz eta ingelesez! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 32. orr.
Berbaroa zabaldu zen liburutegian, irriren bat entzun zen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 256. orr.
Guareschik asmatutako pertsonaien izena herrialde askotara zabaldu eta mundu osoaren literatur ondarean sartu ziren. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 9. orr.
Mugimendu heretikoak ere oso zabalduak zeuden Italiako erdi eta iparraldean, kataroena batik bat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.
Ereinotzaren usain mela zabaldu zen airean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 69. orr.
Errautsa su hartzen hasi zenean, kea zabaldu zen sukaldean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 108. orr.
Azak egosten ari ziren nonbait, pernilarekin batera, hori esaten zion gelan zabaldua zen lurrinak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.
Horregatik eraman genituen funtzionario guztiak irteera ondora; sutea zabaldu eta alde egin behar izanez gero, arriskurik egon ez zedin. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 225. orr.
Gainean, erretako adreilu-puskekin egindako nukleoa zabalduko da, karea nahastuz hirutik bateko proportzioan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.
Tresna hori oso zabalduta eta boladan egon zen XIX. mendearen erditik aurrera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.
Hildakoaren homosexualtasunaz zabaldutako zurrumurru zahar bat etorri zitzaidan gogora. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 25. orr.
Gizonak eskua zabaldu, eta hatzekin zenbatzeari ekin zion. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 12. orr.
Ukabileko hatz bat edo bi zabalduz gero, okerrago oraindik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 160. orr.
Hegalak lasai zabaltzen ahal dituzu, begiak errazago zorroztu zure azpian dagoen ihizia harrapatzeko. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 9. orr.
Papera hartu eta zabaldu egin zuen, arraioak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 271. orr.
Oholtzaren erdiraino joan, urka-bilurrei bizkar emanda jarri, eta agiri bat zabaldu zuen hartara ohitutako baten keinu irmoez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.
Erdian te arrasto bat zeukan oihal zuri bat zabaldu zuen mahai gainean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 31. orr.
Aldareko errautsak garbitu eta purpura gorrizko oihala zabalduko dute gainean. Elizen arteko biblia Zen 4,13
Bazter uhin-hauslean eskegitako jantziak hezatu egiten dira; eguzkitan zabaldurik, ordea, lehortu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 49. orr.
-Zabaldu mantal hori, erdibana egingo dugu -esan nion neskari. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 38. orr.
Merkataritzak jarduera guztiak hartzen ditu pixkana, eta mugak gaindituz zabaltzen ditu bere sareak, harik eta planetaren mailako merkatu bakarra osatzen duen arte. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.
Nork zabaldu ote du mapa zaharkitu hau lurrean, etxearen atarian, bisitarien lokatzak eta hautsak jasotzeko? Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 19. orr.
Martinek besoak zabaldu zituen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 141. orr.
Berotuko niela otordu ganoratsua, zabalduko nizkiela bi ohe. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.
Lehortzeko zabalduta zuen alkandora batean hauts izpi bat aurkitzen bazuen, bizilagunei leporatzen zien errua. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 36. orr.
Pankarta handi bat zabaldu zuen han goian. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 54. orr.
Haren ondoren Taibeleren sabela itxi egin zen, eta ezerk ezin izan zuen hura gehiago zabaldu. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 17. orr.
Leihoa zabalduko bazenu sikiera... Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 22. orr.
Atea zabaltzen zidaten zaintzaleetarik kanpo, ez nuen nehor ikusten. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 56. orr.
Ate bat zabaltzen han urrun, berriz hesten, beste ate bat zabaltzen, berriz hesten. Herria 2005-02-24
Ostiko batez bere kutxa zabaldu, makila magikoa atera eta osaba Vernoni begira jarri zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 30. orr.
Berehala nabaritu dut gure bizilekuko giro gozoa, frigorifikoa zabaldu eta orea ikusi dudanean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 24. orr.
Ni naiz, bada, liburua zabaldu duen lehena. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 120. orr.
Ordu hartan, kioskoa zabaldu gabe izaten zuen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 61. orr.
Gutuna zabaldu baino lehen jakin nahi zuen nor zen igorlea. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 226. orr.
Motxilak zabaldu genituen, otartekoak, arrautza gogorrak eta haragi orea elkarren artean banatu, eta txandaka edan genuen termoetatik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 162. orr.
Ondoan nuenak nire eskola-zorroa zabaldu zuen, eta entziklopedia ateratzen hasi zen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 23. orr.
Gas iturria zabaldu zuen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 134. orr.
Begiak zabaldu zituen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 120. orr.
Hermionek ahoa zabaldu zuen, beharbada Roni esan nahi ziolako zehazki nola erabili Deabruen Madarikazioa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 143. orr.
Haren ezpain gerezi kolorekoak zabaldu egin ziren harriduraren harriduraz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 20. orr.
Dusselek bere dentista kontsulta zabaldu du. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 86. orr.
"Ikasle hegalarien" ehiza zabaldu zen herrian. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 52. orr.
Jendea semaforoa zabaldu zain gelditzen da, presatua doa espaloietan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 194. orr.
Neurri batean, V. Biltzarrean zabaldutako lau fronteen estrategia jartzen zuten zalantzan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 194. orr.
Europarren helburu nagusia, lehen garaian, urrearen eta boliaren bidea zabaltzea zen, eta esklaboen bidea zabaltzea XVI. mendearen bukaeratik aurrera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.
Asmo txarrarekin zabaldutako bidea balitz? Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 258. orr.
Ontzia burdin sare batez estalia zegoen zuhurtzia handiz; estalkia zabaldu zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 175. orr.
Hori zen iritzirik zabalduena, baina horrekin batera baziren, nork kontatzen zuen arabera, aldaketa nabarmenak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 81. orr.
Egungo iritzi zabalduenaren arabera interesak daude, beti ez bada gehienetan, ideien aurretik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 64. orr.
Ile-adats solteak ziren, haragizko bandera zabalduak, kareaz garbituak izan balira bezalaxe zuritasunean are zuriagoak ziruditenak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 22. orr.
Esku zabalduan ipini zion erreboiloa, paper lodi horizko orri batean bildurik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 178. orr.
Mahaia inguratu eta kajoi zabaldura joan nintzen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 67. orr.
Ate zabalduan neska beltz baten aurpegia begiz jo, eta bidean aurrera joan zen etxe atzeraino. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 199. orr.
Gero, mahaikideei mintzatu zitzaien, beso zabalduez hitzei lagunduz. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 107. orr.
Haize korrontea sartzen zen ate handi zabaldutik eta freskura pixka bat zekarkion ardo usainezko giro bero hertsi hari. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.
Luze-zabal ezazu gorputz puska hori zoru gainean eta zenbatu hemeretzi maila. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 168. orr.
agentziak zabaldu (10); agentziek atzo zabaldu (11); agentziek zabaldu (30); agentziek zabaldu zutenez (18); agindua zabaldu (11); ahoa zabaldu (104); ahoa zabaldu orduko (8); ahoa zabaldu zuen (36); ahorik zabaldu (20); aipatuz zabaldu (11); apur bat zabaldu (18); are gehiago zabaldu (10); argia zabaldu (11); armairua zabaldu (12); asko zabaldu (41); asko zabaldu da (11); ate bat zabaldu (23); atea kolpean zabaldu (8); atea zabaldu (357); atea zabaldu zen (29); atea zabaldu zuen (47); ateak zabaldu (86); ateak zabaldu ziren (8); aterik zabaldu (10); atzeko atea zabaldu (8); atzo zabaldu (95); atzo zabaldu zuenez (26); aukera zabaldu (15); aurrean zabaldu (9); azkar zabaldu (16)
barrena zabaldu (10); begiak zabaldu (147); begiak zabaldu orduko (8); begiak zabaldu zituen (29); beldurra zabaldu (15); berehala zabaldu (27); berehala zabaldu zen (19); berri agentziek zabaldu (27); berri bat zabaldu (14); berri zabaldu (21); berria zabaldu (45); berria zabaldu zen (9); berriak zabaldu (16); berriro zabaldu (23); berriz zabaldu (10); besoak zabaldu (92); besoak zabaldu zituen (50); bezala zabaldu (17); bidea zabaldu (52); bideak zabaldu (10); bihotza zabaldu (14); bolo bolo zabaldu (9)
dei bat zabaldu (13); deia zabaldu (40); deia zabaldu zuen (8); deialdia zabaldu (11); denda zabaldu (8)
eguna zabaldu (15); egunkaria zabaldu (14); egunkariak atzo zabaldu (9); egunkariak zabaldu (9); epea zabaldu (10); erabat zabaldu (15); erakusketa zabaldu (48); erakusketa zabaldu dute (22); eremua zabaldu (8); eskua zabaldu (14); eskuak zabaldu (12); espedientea zabaldu (23); etxeko atea zabaldu (11); ezpainak zabaldu (10); eztabaida zabaldu (9)
gateak zabaldu (14); gateak zabaldu du (9); gehiago zabaldu (42); gelako atea zabaldu (11); gunea zabaldu (8); gutxi zabaldu (8); hamar herrialdetara zabaldu (8); hankak zabaldu (12); hegoak zabaldu (13); herrialdetara zabaldu (16); herrialdetara zabaldu da (10); herrian zabaldu (12); hil zela zabaldu (9); hotsa zabaldu (17); hotsa zabaldu zen (11)
informazioa zabaldu (14); irudiak zabaldu (11); iturriak aipatuz zabaldu (9); izua zabaldu (8)
kezka zabaldu (11); kolpean zabaldu (15); kolpean zabaldu zen (11); kutxa zabaldu (15)
lasaitasun mezua zabaldu (17); laster zabaldu (16); laster zabaldu zen (11); lau haizeetara zabaldu (13); lau haizetara zabaldu (13); leiho bat zabaldu (9); leihoa zabaldu (41); leihoa zabaldu eta (11); leihoa zabaldu zuen (12); leihoak zabaldu (14); liburua zabaldu (32)
mahai gainean zabaldu (10); mezua zabaldu (47); mezua zabaldu nahi (18); mundu osora zabaldu (15); mundura zabaldu (8); museoa zabaldu (9)
nazioartera zabaldu (9); nola zabaldu (15)
ondo zabaldu (8); osoan zabaldu (32); osora zabaldu (64)
pankarta zabaldu (12); pare zabaldu (10); parez pare zabaldu (10); pixka bat zabaldu (11); poltsa zabaldu (8)
txostena zabaldu (8)
zabaldu ahal (28); zabaldu ahal izateko (11); zabaldu ahala (18); zabaldu arte (13); zabaldu aurretik (23); zabaldu baino lehen (16); zabaldu beharra (14); zabaldu berri (33); zabaldu bezain laster (13)
zabaldu ondoren (30); zabaldu orduko (38); zabaldu ostean (8)
zabaldu zen atea (9); zabaldu zen atzo (17); zabaldu zituen atzo (11); zabaldu zituen begiak (12); zabaldu zuen atea (10); zabaldu zuen atzo (45); zabaldu zuten atzo (42)
zehar zabaldu (12); zurrumurru bat zabaldu (8); zurrumurrua zabaldu (33); zurrumurrua zabaldu da (9); zurrumurrua zabaldu zen (12); zurrumurruak zabaldu (10)
aski zabaldua (9); dei bat zabaldua (12); oso zabaldua (56); oso zabaldua dago (25); zabaldua da (42); zabaldua dago (32); zabaldua izan (24); zabaldua izanen (22); zabaldua izanen da (16); zabaldua zegoen (16); zabaldua zen (30)
iraken zabalduak (12)
ahoa zabalduko (8); atea zabalduko (15); ateak zabalduko (15); berriak zabalduko (14); bidea zabalduko (10); epea zabalduko (9); erakusketa zabalduko (14); euskal irratiek zabalduko (8); gaur zabalduko (16); gehiago zabalduko (12); irratiek zabalduko (8); noiz zabalduko (16); osora zabalduko (18); zabalduko ditu ateak (9)
oso zabaldurik (10)
atzo zabalduriko (15)
gainean zabalduta (8); iraken zabalduta (8); oso zabalduta (32); oso zabalduta dago (9
zabalduta dago (19); zabalduta dagoela (8); zabalduta dagoen (19); zabalduta daude (8); zabalduta dauden (14); zabalduta zegoen (17)
atzo zabaldutako (37); bidez zabaldutako (11); inguruan zabaldutako (8)
zabaldutako agiri (14); zabaldutako agirian (9); zabaldutako bidea (8); zabaldutako bideo (15); zabaldutako bideo batean (10); zabaldutako datuen arabera (17); zabaldutako mezu (8); zabaldutako oharrean (8)
begiak zabalduz (8); besoak zabalduz (15); zabalduz doa (10); zabalduz joan (17)
atea zabaltzea (8); ateak zabaltzea (11); bidea zabaltzea (9); gaitza zabaltzea (11); gehiago zabaltzea (11); guztietara zabaltzea (9); informazioa zabaltzea (13); osora zabaltzea (12)
zabaltzea erabaki (29); zabaltzea eragozteko (16); zabaltzea espero (9); zabaltzea lortu (11); zabaltzea proposatu (10)
atea zabaltzeko (21); ateak zabaltzeko (18); berri bat zabaltzeko (9); berriak zabaltzeko (10); bidea zabaltzeko (13); gehiago zabaltzeko (8); informazioa zabaltzeko (14); mezua zabaltzeko (17); mundura zabaltzeko (10); prozesu bat zabaltzeko (8)
zabaltzeko agindu (16); zabaltzeko arriskua (11); zabaltzeko asmoa (28); zabaltzeko asmoz (13); zabaltzeko aukera (40); zabaltzeko bide (8); zabaltzeko eskatu (31); zabaltzeko prest (10)
ahoa zabaltzen (19); asko zabaltzen (14); ate bat zabaltzen (13); atea zabaltzen (75); ateak zabaltzen (51); aukera zabaltzen (17); aukerak zabaltzen (10); bakarrik zabaltzen (9); begiak zabaltzen (21); berri zabaltzen (11); berria zabaltzen (10); berriak zabaltzen (13); berriz zabaltzen (8); besoak zabaltzen (8); bidea zabaltzen (25); bidez zabaltzen (30); bidez zabaltzen da (8); bitartez zabaltzen (10); bizkor zabaltzen (18); bizkor zabaltzen ari (13); dei bat zabaltzen (8)
gainean zabaltzen (10); gaitza zabaltzen (8); guztietara zabaltzen (9); herrian zabaltzen (9)
informazioa zabaltzen (11); leihoa zabaltzen (8); liburua zabaltzen (9); mezua zabaltzen (12)
zabaltzen ahalegindu (8); zabaltzen ari (264); zabaltzen ari da (59); zabaltzen da (146); zabaltzen du (102); zabaltzen hasi (60); zabaltzen hasia (8); zabaltzen jarraitzen (15); zabaltzen jarraitzen du (12); zabaltzen joan (11); zabaltzen saiatu (8); zabaltzen zen (88); zabaltzen zuen (84)
zehar zabaltzen (12)
atea zabaltzera (19); zabaltzera joan (14); zabaltzera joan zen (8)