Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hedatu (ETCn 33.172 agerraldi), heda, hedatzen 1 du ad zabaldu.

-Luxe? -galdegin zuen orduan, eri zuzena gure aldera hedatuta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 198. orr.

Heda ezazu zeure mantua zeure mirabearen gainean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 106. orr.

Sentipen gozakaitz batek estuturik, zoko batean ezkutatu, larruzko bigungarria gainean ipini, eta errezelak hedatu zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 318. orr.

Eguerditan bezala, mahai gainean garbi-oihala hedatu eta baxera gainean emaiten dut idortzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 54. orr.

Oihala hedatu zuen Jessicak eta ikusi ahal izan zen Kaliforniaren kolorezko karta.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 303. orr.

Margoak hartu, eta oihalean hedatzea besterik ez duzu potreta egiteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 43. orr.

Gaitzeko sarea badu hedatua.  Herria   2003-02-20

Zuhaitz lerden bilakatzen da, adarrak hedatuz, hostoei forma eta berdetasuna emanez, fruituak umotuz eta eratuz eta, azkenik, atal guztiei antolaketa egokia eskainiz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 292. orr.

-Stalin kamaradak Atlantikoraino hedatuko dik laster armada gorria, eta berdin haizatuko ditik bele katolikoak eta arrano faxistak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 66. orr.

Iluntzean errekan hedatzen zituzten eta goizean goizik berriz biltzen, gordeka, ahalaz nehork ere ikusi gabe.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 29. orr.

Ibai zuloan orbelak estaltzen du zorua eta ustel usain hezea hedatzen du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 50. orr.

Mendeak ez du ahaztuko nola hedatu zuten Estatu Batuek bere "Pax Romana" indarraren indarraz munduan zehar.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 115. orr.

Jainkoaren hitza hedatuko duten gazte jakintsuak ere behar ditugula.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 109. orr.

Mundu guzian hedatzen dute berek pairatzen duten paranoia.  Herria   2004-01-08

1945etik haste Tolosako irratiak hedatzen zituen aste oroz orkestra horren piezak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 178. orr.

Bertso-saioetako grabazioak hedatzen dituzten astean behingo programak dira, bilduma komentatuak eskaintzen dituztenak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 45. orr.

Irratian ziotenaren arabera, klonatze teknika jendeetara hedatuko zuten denbora labur barne.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 18. orr.

• 2 da ad

Kromosoma hedatzean ikusten da ADNaren egitura, bi hari elkarren inguruan bilduak bezalako zerbaiten antza duena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 92. orr.

Izaera aldakorrekoa zarela aurkitzen baduzu, zeure buruaz haratago heda zaitez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 204. orr.

Unibertso berdin infinitua hedatzen baita norabide guztietarantz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.

Pertsiarren inperioa Indo ibairaino hedatzen zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 37. orr.

Salomonen agintea Eufrates ibaitik filistearren lurralderaino eta Egiptoko mugetaraino hedatzen zen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,1

Portugesak Goa inguruetako lurraldeetara hedatu ziren soilki.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 14. orr.

Estalpeaz haratago hedatzen zen paisaiara begira gelditu zen, eraikitzen ari ziren kirol zelairantz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 160. orr.

Metalezko ortzadar azidoa hedatzen zen Lutxana bien arteko ur astunetan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 75. orr.

Badirudi ezen gorputz osoa dela arimaren egoitza, eta garuna [...] egoitza horren gelarik inportantena, nondik giharretarat eta organoetarat hedatzen baitira sareak osatzen dituzten hodi tipi batzuk -nerbioak-.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 33. orr.

Zuhaitzak zerumugaraino hedatzen ziren eta hango hodei apalekin nahasten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 442. orr.

Itzalak hedatzen diren Mordor Lurraldean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 5. orr.

Atenasen barrena hedatua zen izurria.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 198. orr.

Min zoli batek sorbalda eta besoa hartu zizkion eta burura hedatu zitzaion, zorabiatu arte.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 199. orr.

Gero, isilunea hedatu zen, ikusle zeuden gizon-emakumeen harridurarekin batera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 144. orr.

Nahiago ditu bizi-bizirik dirautenak zaharkituak baino; gehiago erabiltzen direnak eta zabalago hedatuak daudenak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 159. orr.

Arras laster hedatu ziren berriak eta, Londresen, Berlinen, Erroman, Parisen eta Ameriketan jakin zen makur izigarri hura.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 146. orr.

Berehalaxe kolpe zeken baten durundia hedatu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 153. orr.

Ilunabarrean deiadarra hedatu zen gudu-zelaian: "Nor bere hirira!  Berria - Ekonomia   2004-09-17

Horrela baitira gure zalantzak adimenaren azken bazterreraino hedatzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 19. orr.

Judizio analitikoen bitartez gure ezagutza ez dela batere hedatzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 287. orr.

Ideiak hedatzen diren heinean, are sinpleagoak bilakatzen dira, denborarekin ezaguera publikoaren parte bilakatzen diren arte.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 46. orr.

XIX. mendearen amaieran hedatu eta indartu zen joera hau.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 110. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Aitak baserri aberats eta hedatuenaren ondorengo izendatu zuen Andde, nekazari eskolako BTS diploma erdietsi bezain laster.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 112. orr.

Jauntasun osoaren pisua gutxitu zuten; inperio hedatuegietan mugak ezarri zituzten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 267. orr.

Ikuspegi hedatua da hau, globalizazioari buruzko hausnarketan ere ikusi genuenez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 296. orr.

Pentsa genezake Chaucer-ek onetsiko zukeela termino honen erabilera hedatua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 217. orr.

AEBetan bizi diren milioi eta erdi kubatarren artean dirua bidaltzeko biderik hedatuena eskudirua delako.  Berria - Mundua   2004-12-15

Hizkuntzako osagairik hedatuenak, euskaldun denok edo gehienok ezagutzen ditugunak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 238. orr.

Sintesi hau berriro agregazioa eta koalizioarenean bana daiteke, lehena, handitasun hedatuei doakiela, bigarrena, handitasun intentsiboei.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 291. orr.

Espazioaren errealitate propioa onartzen duen heinean bertako zerizan hedatuen izatea ukatzen duen idealismoa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 189. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus