Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lizarragako tunela igaro eta Lizarrako zabaldi aldera jaisten hasi ziren. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.
Beti basoak, basotxoak, ibaiak ibaien itxurako, zabaldiak zabaldien itxurako, dena da berdin eta monotono. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 267. orr.
Gaztelako zabaldian, aldiz, euria eskasten doa udazkenera artekoan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 141. orr.
Dagoeneko ageri ziren zabaldiak arroz-soroekin eta laranja-arbolekin, barraka zuriak estalki beltzarekin, palmondoren bat edo beste martxaren abiadan igarotzen zen, zerua ukituz bezala. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 138. orr.
Erebo -infernua, Zelai Eliseoen azpian zegoen zabaldia eta hango ibaia-. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 205. orr.
Gizon zaurituez eta hilez josia zegoen mendi gaineko zabaldi handia. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 219. orr.
Espainia aldean, zabaldi garai horretan batik bat, ur eskasia eta ur-egarria anitzetan aipaturiko kontua bilakatzen da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 189. orr.
Geure inguru hauetan [...] barrualdeko zabaldian eta Nafar aldean eta Erriberan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 264. orr.
Meskiten arteko zabaldia zeharkaturik, Divan Yolu kaletik jarraitu dut gorantz, Bazar Nagusiaren parera ailegatu arte. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 177. orr.
Handik gutxira San Francisco plazako zabaldian agertu zen Andres, orube handi baten aurrean. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 138. orr.
Berezkoa baldin badu mugimendu hori, hots, berez duen energiari esker sortzen, kontserbatzen eta espazioko zabaldi amaigabeetan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 100. orr.
Eta banator oroimenaren zabaldi eta jauregi handietara, bertan baitaude ezin konta ahala errainuren gordailuak, zentzumenek ekarriak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 243. orr.