Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zabalgune (106 agerraldi, 28 liburu eta 28 artikulutan; orobat zabalune 17 agerraldi, 11 liburu eta artikulu 1ean; Euskaltzaindiaren Hiztegian zabalgune erabiltzea gomendatzen da) 1 iz hiri batean, alderdi zaharretik at etxe berriak eraikitzen diren gunea.

Garai hartan, zabaltzen ari zen hiria, zabalgune berriak eraikitzen ari ziren, eta horrek modernitate kutsu nabariagoa eman zion.  Askoren artean   «Rataplan» - 56. orr.

Bigarrenik, hiri eta herrien zabalguneetan eraiki direnak daude, industriarako erabiltzen ziren orubeak baliatuta.  Berria - Ekonomia   2004-12-23

Mortonek New York-eko zabalgunerako proiektua sinatu du.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.

Amarako zabalgunearen obrak hasten dira.  Askoren artean   «Rataplan» - 107. orr.

Bilboko hirigintzaren zabalgune garaian sortua.  Berria - Kultura   2004-01-14

2 (Z larriarekin)

Kokapena, berriz, alde zuen, Zabalgunean bai, baina Alde Zaharreko nire bizitegi berrira auto-minik gabe ailegatzeko maneran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Alde Zaharreko eta Zabalguneko hainbat karrika itxita egongo dira.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

200 metro karratu, Zabalgunearen erdi-erdian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 132. orr.

Arriagaren partitura, marrazki eta objektu pertsonalen erakusketa (Zabalguneko eraikinean, abenduaren 1etik 29ra).  Berria - Harian   2006-01-28

Zabalguneko Merkatarien Elkarteko presidenteak.  Berria - Harian   2005-10-26

Denda-mutil hasi zen Zabalguneko merkatu-plazako postu batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.

Kaleak ez ziren jadanik irregularrak eta Vedado auzoan aurkitu nintzen, angelu zuzenen tankeran baitzegoen antolatua, Bartzelonako Zabalgunea bezalaxe.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 129. orr.

Donostiako Zabalguneko kafetegi bateko komuneko atean rotuladorez idatzia.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 62. orr.

Teknologia berrien bidezko proiektuen erakusketa (Zabalguneko azokan), eta Teknologia Berrien Nazioarteko Biltzarra (Euskaldunan).  Berria - Kultura   2004-04-13

-Eta Zabalgune zaharreko txaleten aldean ibiltzen zen emakume erdi eroari egin hiona?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.

Bigarren Zabalguneko auzokideak kontuan izan ditu, halaber.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

3 zabaldia.

Barrualdean musikarien aterpea zegoen, eta haren aurrean zabalgune handi bat, maiz futbolean egiteko eta bizikletan ibiltzeko baliatzen genuena.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 130. orr.

Oihanera eraman zituen gero, eta zabalgune batera heldu zirelarik, zalditik jaitsi, gazteak lurrean belaunikarazi, eta ezpata atera zuen zorrotik.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 154. orr.

Hondakinak besterik ez ditut ikusten, lauzaz eginiko bidea eta zabalgune bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 147. orr.

Mendian gora lau bat kilometro egin ondoren, zelaiz eta pinudiz inguratutako zabalgune batera helduko zarete.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 21. orr.

Baso hartan, belarrak estalitako zabalgune bat zegoen eta hantxe gelditu ginen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 26. orr.

Santik, berrehun metro aldapan behera gidatu ondoren, bide bazterreko zabalgune batean gelditu du kamioneta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 148. orr.

Israelgo Armadak alerta gorena ezarri eta bost mila polizia bidali ditu Meskiten Zabalgunera.  Berria - Mundua   2004-11-13

4 zerbait zabaltzen den gunea.

Ilargia bera, berriz, zeruan eta errekaren zabalgune hartan aldi berean ikus genezakeen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

meskiten zabalgunean (4)

zabalguneko azoka (3); zabalguneko azokan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus