Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
xurgagailu (ETCn 146 agerraldi; orobat aspiradora ETCn 76 agerraldi, aspiragailu ETCn 131 agerraldi, eta aspiradore g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian xurgagailu agertzen da) 1 iz xurgatzen duen gailua. ik aspiragailu; aspiradora.
Lantegiko armairura abiatu, xurgagailu bat atera handik, konektatu, eta orria desagertua zen bazterreraino hedatu zuen kablea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 90. orr.
Binns irakaslea bere oharrak hartu eta irakurtzen hasi zen ahots motel monotonoarekin, xurgagailu zahar bat balitz bezala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 128. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Langile batzuk hilobien inguruetako orbela biltzen ari ziren haize-xurgagailu batekin eta arduraduna non zegoen galdetu nien. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 191. orr.