Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aspiradora (ETCn 76 agerraldi; orobat aspiragailu ETCn 131 agerraldi, xurgagailu ETCn 146 agerraldi, eta aspiradore g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian xurgagailu agertzen da) iz hautsa eta kidekoak xurgatzeko erabiltzen den garbiketa tresna. ik aspiragailu; xurgagailu.
Gero, belauniko jarrita, kirtentxoa samur antzean oratu, eta aspiradora pasatzen hasi zaio grazia ederrean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 24. orr.
Umetan aspiradoraren atzetik ibiltzen nintzen, motorraren zarata epelaren atzetik. Damianek promes egin dio, bera arduratuko dela Leonen familia etorri baino lehen aspiradorea etxe osoan pasatzeaz. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 121. orr.
Aulki gogor batean jarri nintzen, ogitartekoa hortz arteratzean, nahigabe zeharrez lurrera erortzera uzten nituen mami "zikin" purruskak aspiradorez biltzen zituela Jessicak, zainetan irudiz, dei baten aiduru arauz? Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 146. orr.