Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xixtako (orobat xistako) 1 iz ziztakoa.

Ni halako xixtako batek inarrosi ninduen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 154. orr.

Izan ere, pentsatzen duela uste duenean, xistako bati (pentsamentu leitu bati) erantzun baizik ez baitu egiten; eta atzenean bestegandiko xistakoen erantzule huts bihurtzen da; bere indar guzia aurrez norbaitek pentsatutakoari baietz edo ezetz hutsak esaten agortuz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 328. orr.

2 (pilotan) ik xixtatu 2.

Mugicaren zaflakoak, berdin airetik zabalera, edo xixtakoak ere, eta Etchegoinen lan izigarria eta borondatea, xokoetara barreatuz eta bera helduz.  Herria   2001-07-12

Gonzalezen xixtakoekin, eta Pascualek gogor iraunez, tantoz tanto berdindu dituzte eta... irabazi.  Herria   2005-01-20

Frantxix beti bezain deliberatua baina desbardin aire batekin ere bere xixtakoetan.  Herria   2001-11-01

Biziki deliberatuan da Frantxix, defentsan bezala bere airezko xixtako heietan.  Herria   2003-07-24

Ezcurra-k du defentsa bezenbat xixtako egin eta tanto gehiena bukatu ere, airetik ala perekatuz, Dermitek funski lagunduz.  Herria   2004-01-01

3 xixtakoan istantean.

Ateko zaintzaileak gaztigatu eta xixtakoan han nuen neure aurrean Iñaki Lopez de Uralde teniente adiskidea.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 106. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus