Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egun batez, errege aulkian bere handikiez inguratua zegoela, merkatari batek neskatila ezin xarmantago bat eraman zion. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 68. orr.
Ene aitzinean, neska gazte bat iduriz xarmanta, bizkar erditarainoko ile luze batzuekin. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 59. orr.
-Alaba xarmanta eta prestua duzu zinez. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 75. orr.
Badira ere emankizun berriak, hala nola TF1 gatean "Le Bleu de l'océan" Miarritzeko auzapezaren ilobarekin, emazte xarmanta, egia erran. Herria 2003-07-24
-Dama gazte xarmanta, euskalduna ote zara? Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 31. orr.
Tira, hoa, eta ekar ezak hona ustezko printzesa xarmant hori. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 124. orr.
Berrogei urteen bueltan, andre txiki beltzaran honek, aurrezturik zuenarekin, gizon gazte xarmant bat, Lecointe lantegiko doitzaile, oparitu zion bere buruari. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 40. orr.
Ausartu da halako batean bere begiko ilehori xarmantari dantzan egiteko eskatzera. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 58. orr.
Ene lagun xarmanta, ez ezazu zeure burua engaina: ongintza harrokeriaren bizioa da, arimaren benetako bertutea bainoago. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 105. orr.
Zer gizon xarmanta, ausarta eta bihotz handikoa... Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 30. orr.
Artista xarmantei izar esaten diete. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 240. orr.
Adio, Cécile xarmanta: hona zure etxera abiatzeko orena. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 108. orr.
Bertako jendea xarmanta da, emakumeak sutsuak, gizonak lagun onak eta, txortan ondo egiten dutenean, oso-oso ondo egiten dute. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 139. orr.
Konkorduna baino itsusiagorik ez dinat egundo ikusi, baina neska hura baino xarmantagorik ere ez... Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 41. orr.
Hau jende xarmanta! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 47. orr.
Harrigarriro xarmanta zen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 109. orr.
Haren burua xarmanta zen zinez, molde eslabiarrekoa bete-betean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 74. orr.
Nolako plazera ematen didan ipurdi xarmant honek. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 166. orr.
Zure behako xarmantek nire arima beheititua bizkortuko lukete. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 384. orr.
Haren begirakune xarmant eta sarkorraren aurrean ezin apalago sentitzen zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 68. orr.
"Minutu bat, mesedez", irribarre xarmantaz erantzun zion. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 90. orr.
Orotara bidaia xarmanta de Carolis jaunari esker egin duguna. Herria 2005-07-07
Geure eskuinean dugun 'Roche Percée'aren ondoko Gamarraitzeko bideska xarmant hori ere, garai berekoa da. Txillardegi «Putzu», 1999 - 320. orr.
Haren sabelak bihurgune xarmanta erakusten zuen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.
Bere aita Dominique artzainaren historia kontatzen digu, estilo xarmant batean. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 78. orr.
Eszena xarmanta irudikatzen digu Lizardik, eta halakoxea izango zen egiaz. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 142. orr.
Goi mailako pop xarmanta. Berria - Kultura 2004-10-09
Zerbait apain eta xarmant egin zitekeen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 349. orr.
Kolore gorria izaten zen nagusi, tonu bortitzek, urdinek, horiek, moreek, kolore gogor xarmantek ebakita. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.
Xarmanteko loa egin nuen lehen gau hartan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.
Bi mutilak eder eta galant, jakintsu eta xarmant hazi ziren. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 151. orr.
Otsailaren 19an larunbatarekin xarmanteko jende aldea elgarretaratu gira edo erran behar nuke xarmanteko euskaldun andana elgarretaratu girela, zeren eta abantxu denak euskaldunak baiginen, gure usaia xaharrez goxatzeko elgartuak. Herria 2005-03-10
Berriz ere gure ezker paretako plaza ginuen jatetxe bilakatua, xarmanteko herritar taldea elgarretaratu gira adin guzietakoetarik. Herria 2005-11-03
Lurrean pausatu dudan bizkarzakua xarmanteko burukita gisa baliatuko dudala, belar xixtaduna etzanzakuaz estalirik, jatera noa, gero nagiki luzatzekotan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 168. orr.
Marydok bere xarmanteko bozaz bestalde talendu haundia agertzen baitu kantu idazten. Herria 2003-02-27
Xarmanteko loa egin nuen lehen gau hartan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.
Xarmanteko ikusgarria, biziki alegera da eta denbora berean bi mezu zabaltzen ditu: ura dugula ontasun bat paregabea, guziz baliosa, urik gabe ez baita bizirik, eta uraren pare ondare gaitza dugula ere euskara, gure mintzaira maitea! Herria 2005-04-21
Eusebio xarmanteko tenorean heldu zen, sabela karruskaka hasia baitzitzaion. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 65. orr.
Xarmanteko kalostrapea bazaukan komentuak. Herria 2003-04-24
andere xarmant (9); andere xarmant bat (7); bikote xarmant (3); dama gazte xarmant (3); emakume xarmant (3); gazte xarmant (10); gazte xarmant bat (5); gazte xarmant horiek (3); neska xarmant (8); neska xarmant bat (5)
adiskide xarmanta (7); andere xarmanta (5); neska xarmanta (5)
neska xarmantak (5)