Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xamur 1 izond adkor samurra, biguna; amultsua. ik samur.

Bat-batean elkarren besoetan ginen, ni hura musukatzen, bera musuen ordainak ematen, eta ezpain epel eta xamurrak zeuzkan.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 42. orr.

Zer gertatu ote zitzaion larru horren gozo, horren lurrintsu hari, magal xamur hari, beso maitagarri haiei?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 63. orr.

Arianeren irribarrea xamurra zen, Arianeren hitzek ukitu egiten zioten larrua Goiori.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 195. orr.

Eskarmentugabea izaki, uste nuen maitale bat jestu xamur bat eginaz lasaitu eta adiskidetzea bazegoela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 164. orr.

Senarraren faltaz eztarriko alarau luze baina xamur batekin kexatzen zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 247. orr.

Armairuan gau-soinekoa esekitzen zuen bitartean, senarrari buruz, une hartan langelan baitzen, bere uso-urruma xamur eztarriko hori egiten zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 249. orr.

Eugenirenari zirri xamurrak egingo dizkiot.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 96. orr.

Ameskeria xamurretan edo ankerretan abandonatzen zuen bere burua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.

Asmo xamur bat ere erne zitzaion barrenean: andre gaztearekin Cannesera bidaiatzea.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 67. orr.

Sasoiko jendearen galerak xamurrago bihurtzen ditu bihotzak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 158. orr.

Estatu Batuetako hizkeretan adeitsuena eta xamurrena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 101. orr.

Horra armada hori, halako jas eta muntakoa, printze delikatu eta xamur bat duela buruzagi.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 239. orr.

Arratsaldeko eguzki xamurrak teilatuak laztantzen zituen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 84. orr.

Baina argazki xamurren alboan, beste erretratu batek erakarriko zaitu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 427. orr.

Maitasun poema ederrak, xamurrak idazteko gai zela erakutsi zigun Linazasorok.  Berria - Kultura   2004-09-11

Kontua ez da erostetan, hasperenetan, begiradetan, gutun xamurretan itotzea; kontua larrua jotzea da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 196. orr.

Haurrak adin xamurrenean daudenean iragartzen dute zaletasun hori, eta ez dute sekula aldatzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 252. orr.

Beti behar zen tokian presente zegoen pertsona zen, sekula bizkarra ematen ez zuena, eta tinkoa bezain xamurra.  Berria - Harian   2005-10-05

2 (adizlagun gisa) ik xamurki.

Inbidia sentitu nuen haiek hain goxo, hain xalo, hain xamur ikusita.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 147. orr.

Haien alboan Mantxuriako emakume eredu miragarriak zebiltzan, apain-apain orraztuak, lore artifizialak jarriaz, urrezko orratzekin josirik, eta pinpilinpauxak xamur tartekatuaz ile beltzen artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.

Zorrotz eta aldiberean xamur tratatzen ditu langileriaren mugak, gabeziak, borrokak eta, zergatik ukatu, patriarkadoaren zantzu ideologikoak emakumeen kontra erabiliak.  Berria - Kultura   2004-09-08

Makurtu egin da, sorbaldetatik heldu eta zutitu egin nau ezpainetan laztantzeko, ezti eta xamur.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.

Euskaraz xamur aritzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 68. orr.

Eta hala uste dinat hasi nintzela beste era batera begiratzen, hola, ez zekinat, xamurrago edo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 74. orr.

3 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa)

Eta testuaren xamurrak bihotzean zimiko egingo dio irakurleari.  Berria - Kultura   2004-05-18

4 erraz murtxikatzen dena; tresna ebakitzaile batek erraz zulatzen edo ebakitzen duena.

Nire haragia ez baita gaztetan nuena bezain goxo eta xamurra.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 187. orr.

Ogi berria, opil bat bezain xamurra.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 78. orr.

Alpapa, adibidez, letxuga bezain xamurra da.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 40. orr.

5 erraza. (ezezko esaldietan)

Gasteizko taldeak ez du lan xamurra izango sailkapeneko lidergoa babesten, Fontajau pabiloian ACB Ligako beste oilar baten aurka ariko baita.  Berria - Kirola   2006-02-05

Izan ere, errepideak, elurra, lana eta kamioiak uztartzea ez da lan xamurra; ezinezkoa, ia-ia.  Berria - Harian   2005-01-27

Lizasok ondo daki ez dela kanporaketa xamurra izango.  Berria - Kirola   2006-01-04

Hurrengo sei jardunaldiak ez baitira batere xamurrak izango.  Berria - Kirola   2006-02-22

Lan istripuak ez dira eten, eta enpresaburuen, sindikatuen eta Jaurlaritzaren arteko giroa ez da xamurra.  Berria - Ekonomia   2006-03-31

6 xamur-xamur izond

Agur, gure aberri egarriaren azken edantoki gazia; gure oinaze ameskorren ohe hotza; gure gomutasun xamur-xamurren negartokia.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 52. orr.

Bazkatzeko Bow Wow Tenderloin (solomo xamur-xamurra) (19$) edo Chow Hound Chicken (oilaskoa) (18$).  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 21. orr.

Uda hasiera guztietan, haragi fresko eta xamur-xamurra, fakultateetako eskortetatik ekarri berria, Edu otso likitsaren zainpean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.

7 (adizlagun gisa)

Zakurrei xamur-xamur hitz egin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 43. orr.

Orain infernua ikusi duzu, esan zidan xamur-xamur, eta bi eskuez eutsi zion nire aurpegiari maitasuna egiteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 125. orr.

Eta bizi izan nintzen bitartean, sekula ez nioan utzi egia zela uste izateari; neure beso artean sentitu bainuen, xamur-xamur, ahoz eta begiz eta eskuz betea.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

xamur xamur (4)

bezain xamurra (4); lan xamurra (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus