Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

uzkurtu, uzkur(tu), uzkurtzen (orobat uxkurtu g.er.) 1 du/da ad tamaina txikiagoko bihurtu; laburrago bihurtu; makurtu. ik kuzkurtu.

Suak, berriz, brontzea likidotzen eta urrea urtzen du eta larrua eta okela, ostera, txikitzen eta uzkurtzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 447. orr.

Murrizten da, txikiagotzean uzkurtu egiten da, orain amaierak bat egiten du hasierarekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 79. orr.

Batzuetan, ordea, [...] errezeloren bat sortzen zitzaion, harra bezala luzatuz eta uzkurtuz ideia kontsolagarri haren bila mehatxari zetorrena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 43. orr.

Tigre zauritu baten antzera uzkurtu nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 192. orr.

Hotz handiarekin, berriz, arropaz estalitako gorputz-ataletako kapilarrak uzkurtu egiten dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 179. orr.

Kapela uzkurtu egin zen, esku ikusezin bat gogor estutzen ari balitzaio bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 267. orr.

Ellie uzkurtuta zegoen, kokotsa belaunen kontra estututa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 74. orr.

Ostera gure kanpadendara itzuli gara, eta nor bere tapakipean uzkurtu, eta Jainkoari eskerrak eman dizkiogu gu izan ez garelako.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 126. orr.

Hirurogeita hamar urte inguruko emakumezko bat ikusten zuen eserlekuan uzkurtuta, lehen hegaldiaren beldurra ezkutatu ezinik, errezoan, ahapeka.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 9. orr.

Nire kontra uzkurtu, eta "bost minutu gehiago, arren" esan zidan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 187. orr.

Hantxe, zahartzaroak uzkurtuta ikusi zuenean, udareondo batean azpian negar egin zuen Ulisesek.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 181. orr.

Hotzak uzkurtuta, Llumek bere burua besarkatzen du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 138. orr.

Urdaitegian sartzen zen, egun hotzetan, zimur-zimur egina, izozteak uzkurturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 204. orr.

Espaloi-ertzean eserita, mutil gazte bat uzkurtuta zegoen farol baten ondoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 34. orr.

Jansonek, bazter batean uzkurturik, [...] ez zuen ezer erantzun.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 100. orr.

Big Joe etzanda zegoen, karelaren babespean uzkurtuta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 85. orr.

Bizkarrak uzkurtu genituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.

Haien paretik pasatzean, bizkarra pixka bat uzkurtu baitzuen, jendearen muturrean barrez lehertzeko gogoari eusten dionaren keinuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 145. orr.

Lisak josteari ekin zion, sorbaldak uzkurturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 131. orr.

Sorbaldak uzkurtu zituen; berdin zitzaion, nonbait, lehen ala bigarren otordua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 103. orr.

Mutikoak bere bizkar tikiak uzkurtu zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 163. orr.

Hiru aldiz uzkurtu eta harrotu nuen eskuin eskuko eri zuzena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 354. orr.

Haren ukabila amorru biziko keinu batean uzkurtu zen, hatz-kozkorrak zuri-zuri nabarmentzen zitzaizkiola.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 83. orr.

Mikel Strogoffen aurpegiera uzkurtu egin zen bat-batean, eta deiadar bat ihesi joan zitzaion.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 196. orr.

Kopeta uzkurturik zuen, gogoeta iduri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 332. orr.

Zintzurra uzkurtu egin zitzaion. "Kale gorrira botako nau".  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 208. orr.

Jimmyren sabela uzkurtu egin zen, igogailua brau jaisteaz batera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.

Bekokia lurrerantz uzkurtuta lotu zitzaion Joselu hizketari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 111. orr.

Gaur, mehe eta akitua dirudiela, liburuaren aurrean uzkurturik dago eserita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 44. orr.

Biluzik zegoela uzkurturik eztul eginarazi zioten, ikusteko ea aluan zerbait gordeta zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

2 (gihar eta kidekoez mintzatuz)

Ekintza mekaniko soil baten bidez egiten dute muskuluek beren lana: zuntzak uzkurtuz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.

Eskua beheratzerakoan, trizepsa uzkurtu egiten da (ukondoari luzatzea eraginez), eta bizepsa, erlaxatu egiten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 64. orr.

Egia da, bai, bihotz-muskuluak o ngi betetzen duela bere egitekoa: uzkurtu eta odola arterietara ateratzen duela eta erlaxatu eta berriro odolez betetzen dela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Giharrak uzkurtzen direnean, egitura horiek guztiak ere uzkurtzen dira aldi berean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 185. orr.

Gihar horiek zein diren ohartzeko, eser edo etzan zaitez eta ipurdiko zuloa inguratzen duten giharrak indarrez uzkur itzazu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 185. orr.

Horri erantzunez, maskuria uzkurtzeko agindua ematen du garunak, gernua isur dadin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.

3 irud/hed

Urteko hazkuntza ekonomikoa %2,7koa izan da, 2002. urtean ekonomia %0,4 uzkurtu ondoren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 192. orr.

Barraskiloak bezala, uzkurtu egiten naiz gertakarien aurrean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 189. orr.

4 uzkurtasuna sentitu.

Baina osaba ez zen kikildu ez uzkurtu; aitzitik, berri hark eman ziòn kolera eta errabia bere ideien alde jartzen zuela, ontzi bat arno eskuan, erran zuen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 301. orr.

Ez naiz uzkurtzen, lotsagabe eskaintzen dizkizuet nireak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 257. orr.

Zanpez eraso nauen haizeak eta ere eremu honek sortarazi goibeltasunak uzkurtu naute, kasik izitu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 108. orr.

Munduko txapelketak ez ditu batere uzkurtzen, bereziki hemendik urrun iragaiten direlarik probak.  Herria   2003-09-25

Uzkurturik zirudien, adinak oharkabean koldartuta. Nahiago astazakil likitsarengandik urrun, haren begiratu hutsak uzkurtzen baikintuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 133. orr.

Bihotza uzkurtu zitzaidan, eskumuturretako zainetan arantza modukoak nabaritu nituen eta, egia, atzera egiterik ukan banu, nik, koldar halakoak, atzera egingo nukeen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 402. orr.

Bere kinka larrian ere, Idiakezek erraten zuena benetan gertatu ahal izateak bihotza uzkurtu zion Agerreri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 151. orr.

-Zer erran nahi duzu, aita? -galdetu nion, arima susmo izugarri batek uzkurtuta.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 46. orr.

5 (era bururuta izenondo gisa)

Eberen gorputz uzkurtua alferrik saiatzen da izarapean beroa topatzen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 54. orr.

Kolperen bat saihesteko eta begi uzkurtuak begi ikaragarriaren begirada arakatzailetik babesteko bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 263. orr.

Haurraren aurpegi uzkurtu dardartiari begiratu eta izutzen hasi zen Chandler Txiki.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 123. orr.

Begitartea inoiz baino ilunagoa zeukan, eta amorru ito batek osoki hartua zuela adierazten zuten haren hazpegi uzkurtuek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 295. orr.

Esku batez nire potro uzkurtuak laztantzeko mesedea egin zidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 126. orr.

Neure hezur-gihar uzkurtuei nagiak atera beharrean nengoen eta banuen, horretarako, bizitasun ezohiko baten akuilua gogoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.

Bafada trinko geldietan zabaltzen zen kirats hura, zirimola uzkurtuetan, estoldek jariatzen duten hatsa iduri.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 529. orr.

6 (era bururuta izen gisa)

Baina, halako uzkurtu bat zuen bekainen gaineko giharretan, eta behatzaile zorrotz batek hari erreparatu eta berehala igarriko zion barrengo harra ito nahian zebilela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 92. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus