Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

uzkur 1 adlag/pred atsegina ez den egoera batean halako nagitasuna edo atzera egiteko gogoa agertzen duela. ik herabe.

Nik uzkur baina abegikor ikusi nuen, bere onean edo tentuan nolanahi ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 13. orr.

Etorri bezala, iheskor, uzkur eta itzalgaizka ikusi nuen, bere poltsa beltz zimurra magalean estutuz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 14. orr.

Topatu genuen hurrengoan uzkur sumatu genuen, artega, baina gurekin geratu zen poteoan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 96. orr.

Mendekoa gobernuaren nahia betetzeko uzkur agertzen denean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 65. orr.

Badirudi sinatzaileen erabakitasunak orain arte uzkur jokatu duten hainbat estatuak mugitzera bultzatu dituela.  Berria - Gaiak   2004-12-08

Ni neu hura guztia sinesteko uzkur nengoen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 85. orr.

Norbaitek tapakia kendu eta agerian utzi zuenean esnatu zen beltza, bazter guztietara uzkur begira.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 153. orr.

'Jainko bihozbera eta errukiorra' zarela zu, 'haserrerako uzkur eta barkatzeko prestu'.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 166. orr.

-Inoren bila zabiltza? -galdetu zidaten uzkur.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 69. orr.

-Ez dakit ba nik -erantzun dit uzkur-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 307. orr.

Josteko makinaren ondoan gelditu naiz, uzkur.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 174. orr.

Stanek, uzkur, egunkaria utzi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 38. orr.

Berau, herabea berez eta nortasunez, jendetzaren erdian ibiltzeko uzkur.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 219. orr.

Lotsaturik banengo bezala portatu naiz, apal, uzkur, etsi plantako.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 187. orr.

Itzal bat ikusten duk asfaltoa alderik alde gurutzatzen, uzkur.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 153. orr.

Ni isil-isila nagokio begira, uzkur, goibel, lotsaturik.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 55. orr.

Gazteek ez diotela entzungo eta erantzungo beldurrez uzkur, izuti.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 128. orr.

Batzu bero, besteak uzkur.  Herria   2002-11-07

Jarrera kili-kolo, arnasa goratua, gihar guztiak uzkur, besoak dardaraka.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 410. orr.

Neba-arrebak uzkur ziren hasierako garai haietako borroka handietan alabaordea erdeinatu ere egin zuen gizon batengana laguntza eske jotzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 84. orr.

Badakit zonbaitzuk beldur-eta... uzkur direla horrekin.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 111. orr.

Garai hartako jendea ez zela batere uzkur harat eta hunat ibiltzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 72. orr.

Ideietan ausarta eta ekintzetan uzkurra.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 101. orr.

Zeren beldur zarete, uzkurrok?  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 161. orr.

«Bakartia eta uzkur samarra» dela dio bere buruaz, baina goxoa da hizketan.  Berria - Kultura   2004-09-05

2 (beste adizlagun batekin)

Ez da gai, ez du gogorik ere, eta arrunt uzkur bilakatzen da, uzkur, herabe edo agresibo, bestea ezin suportatuz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 119. orr.

Jendea uzkur da, biziki uzkur, lotsa bezala.  Herria   2003-03-13

Alde diren asko biziki uzkur, kontra diren asko mila duda-mudetan.  Herria   2003-06-26

Ezkerraldean, sozialixtak jarraikitzen zaizkio segur Jospin-i bainan komunixtak eta "berdeak" frango uzkur daude.  Herria   2001-10-18

-Egun on -esan nien uzkur samar-.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 152. orr.

Piak ile leun luze-luzeetatik pasatu zuen esku bat, uzkur samar.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 180. orr.

-Aitak azalduko dizu -erantzun zidan uzkur antzean, hitz haiek esateaz lotsatuko balitz bezala-.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 102. orr.

Utziozu, lotsati eta uzkur-antzean, zure eskua hurbil dezan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 35. orr.

3 irud/hed

Matraileko giharrak uzkur zituen, ezin artikulaturik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 164. orr.

Florentek artistaren hizketa beroa entzuten zuen, sabela uzkur.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.

Ehun lodiz egindako txapel beltz bat bekainen gainera beheratzen zitzaion uzkur.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 19. orr.

Erreformei buruz hainbat jarrera zuhur eta uzkur daude.  Berria - Mundua   2006-03-11

Moskuren jarrera, aski uzkur.  Berria - Mundua   2004-05-26

4 uzkurtuta.

Barruan, batzuk besteen kontra estu-estu, hankak uzkur, usoek beren lumajearen pikardatze zuri-beltza hedatzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 383. orr.

5 (izenondo gisa)

Gazte uzkur eta izu bat zen, kazetariei elkarrizketarik ematen ez diena.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 73. orr.

Iruditzen zait amonak ahultzat zuela aita, iniziatibarik gabetzat, aita uzkurra baitzen [...] eta ez baitzuen erabakimenik erakusten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 161. orr.

Agure uzkur hark, txopan eserita, keinuka agintzen zuen eta hamar ordutan hamar hitz baino gehiago ez zuen esaten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.

Baziren, hala ere, ikaskide uzkur eta aberatsak, ni komunista sutsu bat nintzela entzutean mespretxu hitzak esaten zizkidatenak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 108. orr.

Barka iezaiozu, oso mutil uzkurra da.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 175. orr.

Normalean baino hiru segundo gehiago erabilita, begi uzkur bi sartu ziren gelan.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 16. orr.

Gorputz-atal ihar, uzkur eta hautsiei osasun betea eman zien, kartzelatuak askatu zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 905. orr.

Del Vallek marmar uzkur batez erantzun zion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 207. orr.

Jainkoaren eginkizuna giro uzkur batean gauzatu ahal izateko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 135. orr.

Aitaren izaera uzkurra Hitlerren kontra agertzen zuen jarrerarekin lotzen nuen zuzenean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 55. orr.

Neskaren aldartea dezente aldatu zen egun haietan, baina sekula ez bere ohiko irribarre uzkur hartatik harago.     «Bizia lo», 2003 - 141. orr.

Ez dut izan, ezta ere, gizonak erakartzen dituen edertasun mota hori; errespetua sorrarazten nuen haiengan eta halako nagitasun uzkurra.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 17. orr.

6 (izen gisa)

Partida ederra zen, gaztea ere bere uzkurrean ez lotsakor, Larrecheak pilota batzu eskuinerat berexten eta Oçafrain iraunkor.  Herria   2004-10-21

7 (hitz elkartuetan)

Haste hartan uzkur aire batean parioak 7taraino eta hor ados.  Herria   2003-12-11

· Otso gose sabel-uzkur bat bainintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.

8 uzkur-uzkur egin

Hankak ero, airea atzaparkatu du katuak bere herioan, uzkur-uzkur egin, gelditu, eta isildu egin da.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 106. orr.

Uzkur-uzkur eginda dago oheko beste muturrean, geldi-geldi.     «Bizia lo», 2003 - 48. orr.

Gidaria eserita zegoen, uzkur-uzkur eginda, kapela begietaraino sarturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 540. orr.

Gu, berriz, lasto artean lau hankan eta uzkur-uzkur eginda, zaldien apoetatik hurbilegi gure segurtasunerako, baina hartaz arduratzeko ere makalegi.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus