Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zakurren usna. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 19. orr.
Usna berezia ote zuten berririk sekretuenen arrastoei jarraitzeko? Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 30. orr.
Ikastolako zuzendaria -nire ikasle garaiko berbera, usna oneko azeria-, ekartzen ninduen gaiaz jabetzean, gor eta ia mutu bihurtu zen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 84. orr.
-Irri eginen didazu, baina usna oneko gizona naiz, eta Urbiainen sartu naizenetik heriotza bertzerik ez dut usaindu. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 414. orr.
Idia alderrai dabil, norabidea eta usna galduta. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 215. orr.
Honela, idiak tigrearen usna hartu du, eta begiak jaso ditu. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 216. orr.
Jakite hori, beraz, arte bat da: ernetasuna, ohartasuna, usna. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.
Txakurrak sarritan, behin lorratz ziurra hartutakoan, piztia menditar baten atsedenlekua, hostotzan ezkutatua, usnaz aurkitzen duen bezala, halaxe ahalko duzu, gauza hauetan, bata bestetik zeuk ikusi eta gordeleku ilun guztietan sartu eta handik egia atera. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 55. orr.
Usnatu eta gustatu usnaz eta gustuz jainkotasunaren samurtasun eta gozotasun mugagabea. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 91. orr.
Inpresio-sekuentzien bidez antolatzen dituzte itsuek beren munduak (ukituzko, entzunezko, usnazko munduak, alegia) eta ez dira gauza, ikusmena dugunok bezala, aldi bereko ikusmenezko pertzepziorako, ikusmenezko eszena bat-batekoak eratzeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 133. orr.
Amorru biziz astindu zuen zuzia airean, eta usna hotsak marmar bilakatu ziren; baina piztiek, arnasestuka, ez zuten sakabanatu nahi. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 57. orr.
Usaindu egin zuen Abdulek ogia, eta ogiak, bizilagunaren begiradatik zurrupatu ondoren bereganatua zuen mesfidantza bere usna-ildoetara botatzen zuela iruditu zitzaion. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 95. orr.
Lenin lepo atzean usna eta usna aritu zitzaion, neskak ukondoarekin muturrean eman zion arte. «Bizia lo», 2003 - 140. orr.
Nire atzetik abiatu zen txakurtxoa, urduri; usna eta usna zihoan ene atzetik. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 47. orr.
Laster hartu du [txakurrak] aterperako bidea, usna hemen, usna han. «Bizia lo», 2003 - 150. orr.
Montrol ere hor nonbait dabilela usnan, eta ezezagunekin ez fidatzeko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 181. orr.
Usnan dabil txakurra lurrean. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 111. orr.
Teoria modu guztiak emanez etorri zen gainerakoen kontuetan usnan aritzen den pertsona klase hori, baina teoria bat bera ere ez zen sendoa. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 217. orr.
Lagunak sarritan hurbiltzen ginen inguru haietara, garagardo batzuk erosi eta, uda bazen, lakuan igeri egitera, negu sasoian, berriz, arrantzara, baina beti usnan, nor noiz gurutzatuko bere gustuko neskarekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 81. orr.
Ilunpeen bihotzean ehiztari, harrapakinaren usnan, hautatu, bereizi, esetsi..., senak agindutako estrategia antzina-antzinakoa jartzen zen martxan. «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.
· Airearen usna-usnan, bide malkar batean gora bostehun bat metro egin eta gero, iritsi da kearen jatorrira. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 130. orr.
Usna luzean begiak / begira gogor bilakatu zaizkion / zakurraren begiak. Pako Aristi «Note book», 2005 - 94. orr.
Leihorantz doa, jabea bailitzan, usna egiten du... eztulka hasten da, usinka eta berriro eztulka. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 142. orr.
Hil honen amaierarako aurkitu ezean, berorrek dio, galeriarako zurubian gora doalarik, usna egingo. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 164. orr.
Etxearen ondoan zakurtegiak zeuden: bertan brakoak, usna-zakurrak zeuden. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.
Metalen eskualdea mozkorgarri da: usnazakur fina nola, ehizaz beteriko oihan batean sartzean, lorratzik lorratz hasten baita jauzika, goitik beherainoko dardaraz eta aztoratu bezalakaturik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 130. orr.