Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erakusleihoen aurrean ibiltzen ziren pixka batean usnaka, eta barrenean sartzen ziren azkenean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 133. orr.
Comalako karrika bakartiak ibili zituen, zaborretan usnaka zebiltzan txakurrak uxatuz bere urratsekin. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 97. orr.
Usnaka dabil haren arrastoaren atzetik; zelatan, noiz igaroko zain. Elizen arteko biblia Si 14,22
Burua tentetu eta usnaka aritu zen, luze, bere sudurtzuloak ongi irekiz. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 78. orr.
Han nengoen ni, gazte aleman sasoiko bat, goitik behera bustita, bihotzaren taupa bizia entzuten nuela eta munduaren ipurdian usnaka. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 189. orr.
Arrats batez, lurrean zabalik nintzela, manta mutur bat buruaren gainetik, bat-batean zakur baten muturra senditu nuen usnaka ene estalgiarenpean. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 59. orr.
Berak aitortzen duen bezala, hitzaren atzean usnaka ari den ehiza-zakurra da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 17. orr.
Hantxe zegoen zaldia, loturik, burua zerura goraturik, gaueko haizeari usnaka. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 73. orr.
Basastoak ere geldi daude mendian, txakalak bezala aireari usnaka. Elizen arteko biblia Jr 14,6
Guretariko batek mahai erdira trabesa botata, sudurra uzkurtzen zuen, usnaka iduri: "honek bikote triste bat ere ez dik". Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 223. orr.
Erakusleihoen aurrean ibiltzen ziren pixka batean usnaka, eta barrenean sartzen ziren azkenean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 133. orr.
usnaka ari (3)