Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

doministiku (46 agerraldi, 22 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 423 agerraldi) 1 iz sudurretik eta ahotik biriketako airea nahi ezik eta indarrez jaurtitzea. ik usin.

Deitu nion, eta hitz totel batzuk eta doministiku bat entzun nituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 106. orr.

Inguruan bozkariozko hotsak, plisti-plasta, zintz egite eta doministikuak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 102. orr.

Zorionez, Snapek doministiku egin zuen Ronek biraoa bota zuen ia une berean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 218. orr.

Hiesa ez da kutsatzen eztularen edo doministikuen bidez, ezta edalontzi eta jangailuen bidez ere.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 120. orr.

Esalege horrek, doministikua berez zori onaren edo gaitzaren adierazle izan zitekeela erakusten digu.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 28. orr.

2 doministiku egin

Patioan, neguan, txistua botatzen zuen eta doministiku egiten zuen lasai-lasai.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 48. orr.

Doministiku egin nuenetako batean, Dartaietek bere musuzapia pasatu zidan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 91. orr.

Askotan ikusia nago gure ama, belar izpi batekin sudur zuloak apropos zirikatzen, doministiku egin eta burutik behitiko kargamenak uxatu nahian.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 30. orr.

Michel de Montaigne argiari ere leitua diot [...] doministiku egitea, funtsean, zentzuak garbitzea edo izpiritua purifikatzea baizik ez dela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 29. orr.

· Doministiku saio-luzeak egiten edo belarrietan tapoiak jartzen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 8. orr.

3 doministiku eragin

Katuak ez dodaz gogoko, doministiku eginarazten deuste.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

doministiku egin (6); doministiku egiten (3); doministikuen bidez (3); eta doministiku (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus