Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bera, Andrés, metroan urrutiratzen ari da. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 105. orr.
Hölderlin bizitzatik urrutiratu omen zen bezala urrutiratu nintzen irakaslearen jardunetik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 112. orr.
Isaak urrutiratu egin zen leku hartatik eta, Gerarko ibarrean oihal-etxola kokatuz, bertan jarri zen bizitzen. Elizen arteko biblia Has 26,17
Atera ziren benjamindarrak israeldarrei aurre egiteko eta urrutiratu egin ziren beren hiritik. Elizen arteko biblia Epa 20,31
Ximurra sartu bezain agudo urrutiratu zitzaigun, bertze bezero batengana. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 139. orr.
Haien itzalak uzkurturik eta hormarekin bat eginda urrutiratu ziren. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 13. orr.
Tranbia urrutiratzen ari zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 50. orr.
Motorra urrutiratu ahala, isiltasuna egin zen berriro. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 27. orr.
-Bai -erantzun nion, harengandik urrutiratuz. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 147. orr.
Urrutiratzeko keinua egiten du, nahiz berehalakoan keinua zuzendu. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 211. orr.
Baina bi kultura horiek gero eta gehiago urrutiratzen badira elkarrengandik [...] bien arteko amildegia sakondu egingo da, bi kodeen arteko inkomunikazio erabatekoa eragiteraino. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 68. orr.
Orduan konturatu baita ijitoak joka ari diren doinuak Haydn duela sorburu, eta urrutiratzen ari dela iturri horretatik, ibai luze eta sakon batetik zehar itsasoraino. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 175. orr.
Zitara-jotzailea, joan-etorrian zebilen, doinua ia galtzen zen arte urrutiratuz eta gero berriro itzuliz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 575. orr.
Taldetik urrutiratu da, hiriko usain eta koloreak bere kasa ezagutzeko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 171. orr.
Edozein politika burges-nazionalistatatik urrutiratuta, langile-klasearen interesen defentsan jarri nahi ditu indar guztiak. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 126. orr.
40ko hamarkadaren hasieran zigor bitxi bat ezarri zioten: Galarretatik gutxienez 10 kilometrora urrutiratzea. Berria - Kultura 2004-02-01
Antza denez, hilkutxa bere lekutik atera eta kilometro erdi bat urrutiratu ondoren, estalkia ireki eta poliziaren gorpua pala eta pikotxarekin kolpatu zuten, txikitu arte. Berria - Mundua 2004-04-20
Estuak omen ziren kontu horietan komentuan, eta, konturatu zirenean, urrutiratu egin zuten galaia handik. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 67. orr.
Irain gogorra egin didazu zugandik urrutiratu nauzunean. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 20. orr.
Puy eta Atxurra presoak Euskal Herritik gehiago urrutiratu dituztela salatu du Askatasunak. Berria - Euskal Herria 2004-01-27
Egia da neuk urrutiratu nituela nazio artera eta herrialdeetan sakabanatu. Elizen arteko biblia Ez 11,16
Urrutiratu bidegabekeria zeure etxetik, itzuli Ahaltsuagana. Elizen arteko biblia Jb 22,23
Errebote modukoa sortzen da, ahoskordak urrutiratzen dituen indar beraz elkartzen baitira, aire bultzadaren ondorioak iraun bitartean. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.
Boladaka sentitzen den haizetxoa gai izan dela bezperako lainoak urrutiratzeko. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 46. orr.
Buruan zerabiltzan pentsamenduek urrutiratuta bezala zeukaten haren gogoa. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 55. orr.
Itzul zaitezte niregana, seme urrutiratuok, eta neuk sendatuko dizuet zeuen fedegabekeria. Arteak -eta, artearen baitan, literaturak- asko du adibide horien baitako ikuspuntu urrutiratutik, talaia beste toki batean kokatzetik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 930. orr.
Etxeko otsein guztiek eraikuntza urrutiratu batean zuten lotarako lekua. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 397. orr.
· Gustura egoten baitzen leku bakarti eta jendeagandik urrutiratuetan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1065. orr.
gehiago urrutiratu (6); pixka bat urrutiratu (3)