Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urrundu egin nintzen, ez nuen gelditu nahi izan trenbidetik hurre zegoen autobusaren geltokian. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 29. orr.
Lauak karrika aldera urrundu ziren. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 109. orr.
Dena amaiturik, Lancelot basora urrundu zen, eta noraezean ibili zen denbora luzez. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 126. orr.
Munduko haizeak orduan mendebaldetik jotzen zuen, ekialderantz urruntzen ziren hodei trinkoak altxatuz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 246. orr.
Errekaraino urrundu nintzen, eta han tente geratu. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 79. orr.
Zutitu, eta Marisarengana urrundu nintzen; hark zotinka besarkatu ninduen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 81. orr.
Samindura keinu bat egin zuen, eta eliz atariaren ertz baterantz urrundu zen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 45. orr.
Elizari urrunduak zaizkio fededunak zirenak ere. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 96. orr.
Emaztea urrundu zaio, haurra ere, hori baita bihotzean daukan zauria. Herria 2002-12-26
Filistearrak borrokan ari zaizkit, eta Jainkoa urrundu egin zait. Elizen arteko biblia 1 Sm 28,15
Neska isil-isila urrundu zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 275. orr.
Ez ginuen sinetsi nahi bainan sinetsi behar 57 urtetan urrundu zaukula Artekoeiherako Jean Pierre Lacroix, barkatzen ez duen eritasun batek eremanik. Herria 2005-07-14
Izan ere, ongi guztiek, bikaintasunean ongi Gorenera hurbiltzen direnak eta sinpletasunean urruntzen zaizkionak, denek dute jatorria Ongi gorenean. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 271. orr.
Ez zait bertze irtenbiderik gelditzen, non ez baita harengandik erdiestea otoi arren urrun dakidan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 125. orr.
Astindukada bat ate birakarian, bi aldiz, pote bat erortzen da, pausoak urruntzen dira. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 268. orr.
Gero, itsasontzia urrundu egin zen. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 122. orr.
Urrundu zen motorraren asotsa. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 144. orr.
Tiro hotsak bakandu egin ziren, eta urrundu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 249. orr.
Auto baten motor-hotsa urrundu zen, makakorroka. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 146. orr.
Ama-semeen pausoak lehen solairuan urrundu zirenean. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 34. orr.
Giza marmaria urrundu arte egon nintzen hor, azpian nuen hilobiko maizterren zerrenda irakurtzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 398. orr.
Kostazaina noreste aldetik urrundu zen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 134. orr.
Tartetxo bat egin genuen elkarrekin, eta aldarte onean urrundu nintzen kale hartatik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 151. orr.
Harry zegoen lekutik urruntzen ari ziren, beste aldeko ertzera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 331. orr.
Taldearengandik pixka bat urrundu eta ezkutua gora altxatu zuen eguzkia islatzeko moduan. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 46. orr.
Besteengandik urrundu egin nintzen; bakarti bihurtu. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 98. orr.
-Urrun zaitez niregandik! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 522. orr.
Urrundu ene begien bistatik! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 336. orr.
Batzuetan, nahi nikek, zera, nola esan, neure buruarengandik urrundu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 23. orr.
Etsaiak elkarren beldur dira, eta urrundu egiten dira elkarrengandik. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 179. orr.
Jainkoari xaloki entzutetik eta haren hitzari obeditzetik urrunduz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.
Ziburuko barratik milia erdi aitzina urrunduak zeuden bafore biak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 69. orr.
Jaitsiera postuetatik urruntzeko premia handia dute. Berria - Kirola 2004-10-14
Ez naiz bizitza osoan urrundu jaioterritik. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 102. orr.
Noraren gogoa guztiz urrundua zegoen, ordea, Van Eystar senar-emazteen kezka, neke eta trenpuetatik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 184. orr.
Zeharo urrundua zen koordenatu negatiboetatik! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 349. orr.
Barrez urrundu ziren kontu-liburuak besapean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 111. orr.
Gwain negarrez urrundu zen. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 117. orr.
-Inch Allah! -erantzun diot, irribarretsu, eta irribarretsu urrundu da bera ere. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 113. orr.
Aski urrundu ondoan baizik ez zuten, elkarri begiratuz, hasperen handia bota. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 47. orr.
Sugea heriosuhar urrundu da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 175. orr.
Bapore baten B-an ikusi nuen neure burua, uhinez uhin aurreratuz, kostaldetik bizi-bizi urrunduz. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 113. orr.
Zalu-zalua urrundu nintzen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 143. orr.
Marro balantzaka urrundu zen, ahotik irribarre ergela une batez ere galdu gabe. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 104. orr.
Kulunka eta hegaka urrundu zen lurrazpiko ate barruan desagertu arte. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 50. orr.
Hansek karrika zeharkatu eta, euripean, lasterka urrundu zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 89. orr.
Arin baino arinago urrundu zen belardian barrena. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 108. orr.
Mutikoa korrika batean urrundu zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 208. orr.
Belaun-joko bizian urrundu ginen pendizean gora. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 148. orr.
Jiratu, eta urrats bizkorrez urrundu zen Giulietta. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 304. orr.
Del Valle urrats luzeka urrundu zen karrikan behera. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 87. orr.
Mutur okerrez urrunduta. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.
Halako batean, pauso bat urrundu, eta "¿Sabe?" galdetu zidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 384. orr.
Fawkesi eta Kapela Sailkatzaileari isekaz begiratu eta pauso batzuk urrundu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 265. orr.
Pauso batzuk urrundu, eta bueltatu egin zen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 86. orr.
Hara itzultzen ziren beti, paseoz paseo inguratzen zuten hiri hartara, handik ehun pausora urrundu ezinean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.
Kanpora atera eta ehun bat metro urrundu zen etxetik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 167. orr.
Gaztelaniara pasatuko direla mikrofonoetatik bost edo sei metro urrundu bezain azkar. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 122. orr.
Sabethek garrasi egin zuenean, gutxienez berrogeita hamar metro nintzen urrundua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 238. orr.
Kontinenteak urtero lauzpabost zentimetro urruntzen dira elkarrengandik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 281. orr.
Hilaren 21ean, SpaceShipOne espaziontzia Lur planetatik 100 kilometro urrunduko da. Berria - Gaiak 2004-06-04
Jabeak atera dituen laido eta biraoek urrundu dute handik. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 13. orr.
Nire ideien isuriak urrundu egin naute nire gaitik. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 74. orr.
Nazkak urruntzen zaitu. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 11. orr.
Ahalegin horiek ez ote zaituzte lehendakariaren emazteagana hurbildu, zeure ergelkeriek urrundua zintuztelarik? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 220. orr.
Zeugandik urrundu behar nauzu! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 294. orr.
Ileari, sudurrari, ahoari begi eman zien, argazkia urrundu zuen, hurbildu zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 303. orr.
Geriatrak keinu bat egin du airean, kiratsa urrundu nahi denean bezala. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 64. orr.
Urrundu niregandik zeure zigorra, zure kolpeez akiturik bainago. Elizen arteko biblia Sal 39,11
Orain, Jaunarekin ituna egiteko asmoa dut, bere haserrea guregandik urrun dezan. Elizen arteko biblia 2 Kro 29,10
Egun izugarri hartako amesgaiztoaren irudiak apur bat lausotzeko eta urruntzeko ahalmena izan zuten. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 131. orr.
Otoizka ari zitzaion Jainkoari, urrun ziezaiola ordu hura, ahal bazen. Elizen arteko biblia Mk 14,35
Halako batean, ez batak ez besteak begirada urrundu ez zutelarik, [...]. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 91. orr.
Herioaren oroitzapenak bekatutik urrunduko gaituela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 42. orr.
Krutxagak gaizki urrundu zuen Karpinen erdiraketa bat. Berria - Kirola 2004-11-14
Besotik heldu eta sarreratik urrundu nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 328. orr.
Beldur nintzen adierazpen horrekin nigandik urrunduko ote nuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 68. orr.
Bi gizon haiek Florentengandik urrundu nahi zituen, nonbait, eta beldurtzen saiatzen zen horretarako. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 349. orr.
Iduritu zait ikaste abstraktuek naturatik urrundu nautela. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 67. orr.
Lurraldeetatik urrun aldentzen gaitu, ama eta lagunetatik urruntzen gaitu. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 213. orr.
Begiak urrundu nituen ministroarengandik eta haren andrearengandik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 214. orr.
Izututa begiratu zion Roni, atzean baitzeukan, eta bere aulkia urrundu zuen harengandik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 87. orr.
Hala urruntzen nauzu zugandik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 136. orr.
Aita santua [...], ez urrundu niregandik zeure laguntza. Elizen arteko biblia EsZ 30,8
Tragoxka bat edan, eta kikara ezpainetatik urrundu gabe adi begiratu zion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 108. orr.
Haatik, iduri hura begibistatik urrundu nuen arren, ez zen neure buruan eta neure memorian ezabatu. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 626. orr.
Haatik, iduri hura begibistatik urrundu nuen arren, ez zen neure buruan eta neure memorian ezabatu. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 626. orr.
Gizarteak egunerokotik urrundu egin du heriotza. Berria - Gaiak 2004-06-09
Ekimen alternatiboak babesten dituen oro automatikoki bere burua SPDtik urrunduko du. Berria - Mundua 2004-04-04
Sortu gaituen Jaungoikoaren agindupetik bere burua urrundu eta espiritu gaiztoen zerbitzura jartzen dena zintzoa ote da, agian? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 378. orr.
Behin-behinekotasunak urruntzen gaitu Europako Batasuneko (EB) 15 herrialde garatuenetatik. Berria - Ekonomia 2004-05-26
Gazteak ez gehiago baserri urrunduetan plantatu nahi, bizia gogorregi dela, ez direla bere familiaz behar den bezala arduratzen ahal. Herria 2004-06-24
Bertzela bi medikuntza litazke, bat hiritarrentzat eta eskualde fagoratuentzat eta bertzea leku urrundu eta ahantzientzat. Herria 2004-06-24
Ez herriak ez ditu ahanzten bere seme-alaba urrunduenak ere. Herria 2004-06-17
Denbora batez segurik, gisa hortan urrundueri mendekatu zela Eliza, Aita Sainduak eskatu diote barkamena. Herria 2001-05-10
Ia hilabete oso batez, goganbeharturik egon nintzen nire alaba haserretu eta urrunduari igorri nion gutunagatik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 271. orr.
apur bat urrundu (12); are gehiago urrundu (8); aski urrundu (5); asko urrundu (5); askorik urrundu (3); atetik urrundu (6); atetik urrundu eta (3); baloia urrundu (3); barrena urrundu (4); begiratu eta urrundu (3); bereizi eta urrundu (3); bidean urrundu zen (3); bidetik urrundu (5); bistatik urrundu (4); bizian urrundu (4)
elizatik urrundu (3); elkarrengandik urrundu (7); erabat urrundu (3); euskal herritik urrundu (8); frontisetik urrundu (3); gaizki urrundu (3); gehiago urrundu (22); gehiago urrundu dituzte (7); gehien urrundu (3); guregandik urrundu (3); haiengandik urrundu (3); handik urrundu (12); handik urrundu zen (3); harengandik urrundu (6); hartatik urrundu (4); herritik urrundu (14)
jaitsiera postuetatik urrundu (4); jauna urrundu (3); kilometro urrundu (10); kilometro urrundu zen (4); laster urrundu (3); metro urrundu (4); milia urrundu (3); niregandik urrundu (6); niregandik urrundu eta (3)
ondo urrundu (3); ondotik urrundu (4); pauso batzuk urrundu (3); pixka bat urrundu (11); poliki urrundu (4); postuetatik urrundu (6); sobera urrundu (9); sobera urrundu gabe (3); sobera urrundu nahi (3); ttipi ttapa urrundu (3)
urrundu asmoz (3); urrundu aurretik (3); urrundu bezain laster (3); urrundu da (23); urrundu du (3); urrundu eta hurbildu (3); urrundu gabe (25); urrundu niregandik (5); urrundu ondoren (3); urrundu ordez (4); urrundu orduko (6); urrundu zen (122); urrundu zen handik (3); urrundu zuen (28)
urrundua zen (7)
herritik urrunduak (3); urrunduak izan (4); urrunduak ziren (7)
gehiago urrunduko (3); kilometro urrunduko (3); kilometro urrunduko da (3); urrunduko da (4); urrunduko du (3)
elkarrengandik urrunduz (3); urrunduz joan (10); urrunduz joan zen (3)
herritik urruntzea (3); jainkoagandik urruntzea (4); urruntzea lortu (6)
baloia urruntzeko (3); bikotekide ohiarengandik urruntzeko (3); emaztearengandik urruntzeko (3); etxetik urruntzeko (3); gehien urruntzeko (4); handik urruntzeko (6); harengandik urruntzeko (5); hartatik urruntzeko (3); horien urruntzeko (3); jaitsiera postuetatik urruntzeko (3); kostaldetik urruntzeko (5); ontzia kostaldetik urruntzeko (5); postuetatik urruntzeko (7)
urruntzeko agindua (28); urruntzeko agindua ezarri (3); urruntzeko agindua hausteagatik (7); urruntzeko agindua izan (3); urruntzeko agindua zuen (3); urruntzeko aukera (4); urruntzeko aukeran (3); urruntzeko eskatu (4); urruntzeko hartutako erabakia (3); urruntzeko keinua (3); urruntzeko premia (4)
aldera urruntzen (3); asko urruntzen (5); baloia urruntzen (5); elkarrengandik urruntzen (5); erabat urruntzen (4); errealitatetik urruntzen (5); etxetik urruntzen (3); gaiztakeriatik urruntzen (3); gehiago urruntzen (11); gehiegi urruntzen (3); gehien urruntzen (4); gugandik urruntzen (4); handik urruntzen (3); harengandik urruntzen (3); nigandik urruntzen (5); niregandik urruntzen (3); nola urruntzen (9); nola urruntzen zen (4)
urruntzen ahalegindu (4); urruntzen ari (65); urruntzen da (25); urruntzen du (6); urruntzen entzun (3); urruntzen hasi (16); urruntzen hasia (3); urruntzen ikusi (16); urruntzen joan (3); urruntzen saiatu (8); urruntzen saiatu zen (3); urruntzen sentitu (3); urruntzen zen bitartean (5); zugandik urruntzen (3)