Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Osaba gizon urduria zen, eta, iduri egite hartan, batzuetan, igarri egiten zitzaion urduritasuna. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 221. orr.
Andres bezalako gizon urduri eta kezkatsu batentzat deprimigarria izan behar zuen ikuskari hark. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.
Neska urduri eta neurotikoek ohi dituzten isilaldi gogoetaz bete horiek izaten zituen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 105. orr.
Harryk Quirrell maisua ere ikusi zuen, Pertz Jarioduneko gazte urduria. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 112. orr.
Ez nintzen Baionako trena hartu zuen mutiko urduri hura, nesken beldur zena. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 298. orr.
Zuzendariak, maisu urduriak ez bezala, bere lasaitasun zuri eta zitalarekin nahasi nahi ninduen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 155. orr.
Ez bakerik ez lorik ezagutzen ez zuten gaixo urdurien berriketa monotono ulergaitza entzuten zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 217. orr.
Tabernariaren alaba, bularretan bi uso urduri gordeta dituzun neska. Sigi-saga zebilkidan Sara, tximeleta urduri bat bezala. Bere begi urduriak alde guztietarantz bihurtu zituen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 22. orr.
Hitz haiek aditu ondoren so egin nion Pedrori eta irri urduri bat egiten sumatu nuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 352. orr.
Norbaitek, atzetik etorririk, sastakaia sartu zion bihotz urdurian, eta hilik utzi zuen lurrean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 137. orr.
Odolaren ibili urduriak masailak dardararazten zizkion. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 127. orr.
Gaztaroko irakurketa urduriak. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 140. orr.
Hirurek baiezko urduri bat egin zioten elkarri. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 118. orr.
Oihu urduri batzuk zetozen urrunetik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 445. orr.
Maizak entzun zezakeen beste aldekoaren arnasketa urduriaren zurrumurrua. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 89. orr.
Keinu urduri batez, aitak sorbalda estutu zidan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 272. orr.
Hermioneren hankak halako tik urduri bat egin zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 166. orr.
Sergioren poztasun urduriaz ohartu zen Sara. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 59. orr.
Ni, berriz, loak ez baina ezinegon urduri batek hartu ninduen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 58. orr.
Geldiezintasun urduri baten jabe zen, beti zeukan zerbait egiteko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 59. orr.
Ezinegon urdurizko dardara batek astindua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.
Osaba Joanikot urduria zen, eta laket nuen haren urduritasuna. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 144. orr.
Urduria izan naiz beti, ikaragarri urduria, eta halakoxea naiz orain ere. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 87. orr.
Gelako isiltasun goibelean bi bihotzen taupadak entzuten ziren: batenak sarriak, lasterrak, urduriak; bestearenak sendoak, geldiak, izugarri bakanak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 168. orr.
Kumetxoa urduria, ezinegona eta ederra izango da, bere amaren alboan jolasten diren umetxo guztien modukoa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 360. orr.
Bada gizon bat, bisitetatik ezagutzen dudana, gaztea oraindik, baina artritikoa, urduria. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 291. orr.
Meheegia eta urduriegia iritzi nion tipo luze ilehori hari. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 29. orr.
Alazneren aurpegiarekin egin zuen topo: zurbila, urduria, nahasia. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 28. orr.
Hain urduria zen, mintzaidea ere urduritzea lortzen zuen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 127. orr.
Apala zuen begiratua, urduria ibilera. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 24. orr.
Eder du, bere urdurian, ibilera. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 24. orr.
Urdurientzat eta gogaikarrientzat txokeko terapiak daude erietxeko zuritasun garratzean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 66. orr.
Urduri plantak egin, ea horrela. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 90. orr.
Urduri, estu eta larri, hartutako mezuen karpeta zabaltzen du. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 98. orr.
Urduri eta kezkaturik, soldadua azalpenak ematen hasi zen: [...]. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 98. orr.
Urduri eta ikarati, eta lurrean geratuko ote zen beldurrez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 134. orr.
Guztiak joan baitziren, ohi ez bezala, isilik, urduri eta ekurugaitz, barren-kezka batek erraiak janen balizkie bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 129. orr.
Behia urduri eta artega doa pasabide estu batetik aurrera. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 152. orr.
Hegazkera astuneko albatroak ere inguratuko dira, kezkaturik eta urduri. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 199. orr.
Emakumea besokoa lotzen hasi zen, baldar eta urduri. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 76. orr.
Harry, urduri eta lur jota, bere lumazko ohean etzan zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 38. orr.
Kokospekoa igurtzi zuen, urduri. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 221. orr.
Guztiok isilik geunden, urduri. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 243. orr.
Ez nuela urduri egoteko motiborik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 209. orr.
Urduri bizi nintzen bolada hartan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 9. orr.
Alai eta urduri joan dira; muturrez eta zapuzturik itzuli dira. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 146. orr.
Harryk eta Ronek urduri begiratu zioten elkarri. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 50. orr.
Gau hartan urduri oheratu nintzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 220. orr.
-Polizia? -urduri galdetu zuen, irakurtzeko asmorik azaldu gabe, halere. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 170. orr.
-E... kaixo -esan zion Harryk urduri. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 17. orr.
-Ba..., bahoa? -esaten dio Danik, urduri. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 37. orr.
Azken zigarroa piztu eta erretzen hasi zen urduri. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 86. orr.
-Pentsatzekoa da -urduri mugitu zen besaulkian Maiza-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 16. orr.
Isiltasunak urduri jartzen zuen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 153. orr.
Ez nuen urduri jartzeko motiborik ikusten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 131. orr.
Gero eta urduriago ari zen jartzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 255. orr.
Hiru bekadunak begiradaz lokal hartako bazter guztiak arakatzen hasi ziren, gero eta urduriago. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 95. orr.
Urduri irakurtzen jarraitu du. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 134. orr.
Italiako mahastizainak urduri. Berria - Harian 2005-09-11
A.D. jarrera?, amak, urduri. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 124. orr.
Bitartean burtsak urduri eta mugimenduarekin: 1.968 milioi euroren salerosketa izan zen Ibex-35en. Berria - Ekonomia 2004-01-29
Urduri, ezinegon batek erotua bezala. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 199. orr.
-Nor zen? -oihu egin zidan amak ohetik, ahotsa urduri. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 12. orr.
Laguntza iraultzailearen eske inguratzen gara geure anaiengana, pozak urduri. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 150. orr.
Sedanori deitu, eta oso urduri nengoela esan nion. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 199. orr.
Urduri nengoen oso; dardaraka. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 354. orr.
Urduri oso, aitortu beharko. Txillardegi «Putzu», 1999 - 311. orr.
Halako berriak entzunik, erregea harri eta zur gelditu zen, oso-oso urduri. Elizen arteko biblia 1 M 6,8
Gizajo hura benetan urduri zegoen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 33. orr.
Broma tonua baliatuko zitzaidalakoan egin nuen galdera, baina nahiko urduri. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 32. orr.
-Ea... nahiko urduri nagok, eta ez diat urduriago jarri nahi. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 132. orr.
Ezin zen igarri lasai zegoen ala izugarri urduri. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.
Urduri samar bideratu zen apartamentuen aitzinaldean zegoen lorategi zabaletik barrena. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 99. orr.
Urduri antzean jaiki zen Justo Badiola larunbat hartan. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 237. orr.
Beti ohar doituak egiten ohi zituen notarioa hain urduri ikustean atsegin hartuz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 43. orr.
Gorroto dut hau esatea, baina, egia, pixka bat urduri nago. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 21. orr.
Beste batean harekin ohean nengoela, aurreko aldiarena Fernandori kontatu niola esan nion garrantzirik eman gabe, eta urduri-urduri jarri zen, ez zuen asmatu tutik esaten. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 114. orr.
Oihanaren txandan, urduri-urduri jarri nintzen, eta harro pentsatu nuen Malenek kantatzeko zuen joera sendaezin horrekin ikaragarri ondo abestuko zuela. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 23. orr.
Arratsalde osoan jai umore bitxi batez ibili ziren Faediseneko neskak, urduri-urduri. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 205. orr.
Urduriaren urduriz, agente alemanak konpartimentuaren ateko bere zaindari postua utzi eta maletaren gainera makurtu zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 83. orr.
Urduriaren urduriz, agente alemanak konpartimentuaren ateko bere zaindari postua utzi eta maletaren gainera makurtu zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 83. orr.
Potoloa, berriz, urduriaren urduriz izerditurik, ausartu da halako batean bere begiko ilehori xarmantari dantzan egiteko eskatzera. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 58. orr.
ama urduri (5); apur bat urduri (4); barre urduri (4); beti urduri (4); bezain urduri (11); denak urduri (4)
erabat urduri (4); erreus eta urduri (4); ez dago urduri (5); ez nago urduri (6); hain urduri (32); horren urduri (4)
irri urduri (6); irri urduri bat (4); jendea urduri (6); keinu urduri (6); nahiko urduri (6); ni urduri (8)
oso urduri (125); oso urduri dago (9); oso urduri jarri (14); oso urduri jartzen (12); oso urduri nago (8); oso urduri nengoen (8); oso urduri zegoen (13); oso urduri zeuden (4); pixka bat urduri (9)
urduri antzean (15); urduri aritu (14); urduri aritu ziren (5); urduri atera (5); urduri baino urduriago (7); urduri begiratu (11); urduri begiratu zioten (8); urduri begiratzen (6); urduri dabil (6); urduri dago (37); urduri dagoela (8); urduri daude (23); urduri daudela (7)
urduri egon (14); urduri egon zen (4); urduri egongo (10); urduri egongo naiz (4); urduri egotea (8); urduri egoteko (11); urduri egoteko arrazoirik (4); urduri egoten (6); urduri ematen (4); urduri geunden (6); urduri hasi (13)
urduri ikusten (4); urduri jar (6); urduri jarri (102); urduri jarri behar (5); urduri jarri gabe (5); urduri jarri zen (17); urduri jarriko (6); urduri jartzea (6); urduri jartzeko (9); urduri jartzen (143); urduri jartzen ari (9); urduri jartzen dira (6); urduri jartzen hasi (13); urduri jartzen hasia (5); urduri jartzen naiz (4); urduri jartzen nau (11); urduri kantxaratu (8); urduri mugitu (4); urduri mugitzen (4); urduri nago (27); urduri nengoelako (4); urduri nengoen (34)
urduri samar (48); urduri sentitzen (4); urduri xamar (4); urduri zebilen (7); urduri zegoela (8); urduri zegoelako (4); urduri zegoen (56); urduri zen (4); urduri zeuden (18); urduri zirudien (7)
barre urduria (7); irribarre urduria (5)
are urduriago (18); are urduriago jarri (5); askoz urduriago (5); baino urduriago (31); ezin urduriago (8); gero eta urduriago (35); inoiz baino urduriago (4); ohi baino urduriago (5); urduri baino urduriago (7); urduriago jarri (9); urduriago jartzen (11); urduriago nengoen (6); urduriago zegoen (6)
keinu urduriak (5)