Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Artega nago. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 166. orr.
Behia urduri eta artega doa pasabide estu batetik aurrera; odolaren usaina aditu du, nonbait. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 152. orr.
Zer egin ez dakitela dabiltza, estu eta artega. Berria - Kultura 2006-01-13
Artega hurbildu zen mahaira eta kartak ematen ari zen gizonari so egin zion. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 77. orr.
Artega hartuko duzu zerra zorrotza esku artean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 267. orr.
Edonor artega jartzeko moduko heriotzez idatzi zuen Bergerrek Fusilamentu pelotoia olerkian, eta haren lerro batzuk errezitatu zituen. Berria - Kultura 2004-05-08
Artega sumatzen zitzaion ordurako epaileari, eta akaso urduritasun horren eraginez adierazi zuen sumarioaren inguruan zer pentsatzen duen: "Diligentzia hauek oso-oso gaizki daude", aitortu zuen. Berria - Harian 2006-01-10
Buxi doktorea beldurrak zegoen eta artega sentitzen zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 289. orr.
Raymond alaiegi zegoen artega egoteko. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 269. orr.
Goio artega itzuli zen ohera. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 78. orr.
Egunero, Hamidak ezinegonez eta artega itxaroten zuen gizonaren etorrera. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 207. orr.
Une horretan aldameneko gaixo poloniarra ohetik artega altxatu eta errieta egin digu: [...]. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 236. orr.
Loaldi llabur bat besterik egin gabe baina izerdi patsetan itzartzen zen Herbert, lehen baino askozaz artega eta urduriago. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 49. orr.
-Esaten zuten gerra ez zela sekula amaituko -aitzakiatu zion, artega-. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 271. orr.
Hildakoaren ohekoen artean Maisuaren gauzak bilatu nituen, artega. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 273. orr.
'Egia esango dizut!' esan zuen artega. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 389. orr.
Artega, ahurraz bekokia ukitu eta telefonora joan zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 114. orr.
Lanari utzi eta, artega, idazmahaian atzamarrak kriskitinka erabili zituen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 97. orr.
Eta bestea, haur-kotxetxoari begira, artega, zer gehiago esan ez zekiela. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 42. orr.
Aurreko gelan, Jimmy harat-honat zebilen, artega. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 412. orr.
Branek eskuak miazkatzen zizkien artega, hura azkeneko aldia zela nabarituz. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 205. orr.
Pippin mugitu egin zen, artega. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 15. orr.
Ez zuten deus esan, noizean behin begiratu besterik ez hankak bihurrituta eserita zegoen hari, kopetilun eta artega. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 162. orr.
'Ni pregoilaria baino ez naiz eta!' zioen artega. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 26. orr.
Gizona oso artega zegoela ikusi zuen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 164. orr.
Oso artega zegoen txakurra, jauzika eta saltoka ari zen etengabe. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 70. orr.
Zuk, berriz, oso artega dirudizu. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 125. orr.
Haritz lasaiago zegoen baina artega oraindik. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 47. orr.
Ni handik gutxira atzetik joan natzaio, benetako detektibeak baino askoz artega eta traketsago. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 34. orr.
Bai, artega egon naiz, biziki artega. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 34. orr.
Haize bafada bat bezalaxe sartu zen, aulki batean eseri, emozio bortitz batek arnasa estuturik, eta gero, hango guztiak nahiko artega iruditu zitzaizkionean, lehertu zen: [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 73. orr.
Goizean zehar, jendea zinez artega eta bere onetik aterea ikusi dut, opor hasiera honetan oraindik ere urtean zeharreko egonezina kendu ezinik balute bezala. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 62. orr.
Artega samar nengoen, atzerapena nabaria baitzen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 186. orr.
Hilabete bat lehenagotik-edo nagusiak artega samar zirudien. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 189. orr.
Burua artega zerabilen alde batera eta bestera. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 164. orr.
Animaliak artega mugitu dira gernu usaineko ilunpe epelean, zerbait kezkagarria sumatuko balute bezala. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 146. orr.
-Berriro ezkontzeko benetako asmoa baldin badu -gaineratu zuen abokatuak, artega antzean-, zerbait egin beharko dugu haren dirua zekenen esku gera ez dadin... Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 310. orr.
Norbaitek barazkiak batera eta bestera bereiziz gero, han ikusten zituen, elkarren ondoan, beren hosto ohatzean etzanda, begia erne, sasi artean aurkituriko txoriak bezain artega. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 239. orr.
Isilune artega. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 100. orr.
Bai, pornografia iritsia zen gure esku artega eta herabeetara. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 117. orr.
Zergatik duzu halako itxura artega? Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 282. orr.
Badu halako trebetasun zalu eta artega bat keinuetan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.
Horrela taxutu zuen gogoan: amodioaren eta heriotzaren gaineko ganbera-obra baten moduan, emakume gazte pasionatu batekin eta pasioa galdu duen gizon zaharrago batekin: musika zail eta artega batek lagundutako ekintza baten moduan, ingelesez kantatua baina irudizko italiera bateranzko joera etengabearekin. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 235. orr.
Nasatik, artega batean joan zen etxeraino arineketan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 353. orr.
Artega batean egongo zara, Bobbik ekarritako salda beroak epelduko dizu barrua, haizearen zirimolak entzunda, kanpoko gau luzean behelainoa eta elur itsugarria sentitzen dituzun artean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 365. orr.
Artega-artega zeuden elkarri begira, batak besteari hasteko eskatzen bezala. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 109. orr.
artega dago (3); artega jartzen (4); artega nago (5); artega nengoen (3); artega samar (6); artega zegoen (9); emakumea artega (3); oso artega (4)