Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Apaldua, umiliatua, baztertua sentitzen zen, beti negar eta auhenka. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 316. orr.
Biluzik sentitu nintzen, biluzik edo okerrago: gabeturik, apaldurik, umiliaturik. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 100. orr.
Umiliatua sentitu zen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 150. orr.
Hein horretaraino behar ote nintzen bada umiliatu? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 324. orr.
Nire ongilea neure erruz umiliatua ikustea izan zen, ordea, jasanezinena. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 41. orr.
Burumakur, hutsaren hurrengo, ezin umiliatuago. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 27. orr.
Egia erran, ni baino ehun aldiz presuna gaiztoagoa zara, eta umiliaturik nengoke baldin neure burua ederretsiko banu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 54. orr.
Larunbatean 6/0 ko emaitzarekin bururatu dute partida, Villard-ko ekipoa umiliaturik ezarriz. Herria 2002-10-24
Adamsen ustez, IRA umiliatzea zen DUPek lortu nahi zuena. Berria - Mundua 2004-12-09
Gorroto zuen, umiliatu egiten zuelako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 21. orr.
Ausardia horrek biziki mintzen zuen Karlos, eta gustura asko umiliatuko zuen betiko, pozik jakinaraziko zion bera baino gutxiago zela. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 76. orr.
Adorea banuela erakusteko, judu bat umiliatu behar nuen eta horixe zen, hain justu ere, aurrean neukan hura. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 84. orr.
Neure burua umiliaturik eta haien omena horren maila gailenera goraturik. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 165. orr.
Otomandar gorenaren izena umiliatu dut. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 98. orr.
Zinez nauka umiliaturik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 373. orr.
Irakasle umiliatuak ez zuen nigana hurbiltzeko ahaleginik egiten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 64. orr.
Heroi umiliatua baina anonimoa izango nintzen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 182. orr.
-Lagun umiliatuetarik, inor ez duk itzuliko -esaten du-. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 108. orr.
Alaitasunaren edozein zantzu zapuztu egiten zuen gizarte umiliatu hark. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 22. orr.
Oroitzapen umiliatu batek soilik gorde zitzakeen. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 50. orr.
Kartagoarren harropuzkeria umiliatuari buruzko excursus dotore bati ekiteko. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 98. orr.
Indarkeria, itsuskeria, jendeen zapalkuntza, arraza baten goraipatzea, ttipien eta umiliatuen baztertzea. Herria 2004-09-30
Musika aretoak mukuru beterik daude begiak itxirik, aurpegi zurbilak antena-jasotzaile bilakatzen saiatzen diren umiliatuez, irainduez. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 278. orr.