Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Honek, berriz, aitona-amonei ez die ulertzen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 6. orr.
Ez diat ulertzen mutil hau! Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 353. orr.
Egia esan, ez dizut ulertzen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 81. orr.
-Ez nauzu ulertu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 38. orr.
Uler iezadazu ongi. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 150. orr.
Gauzei usain egin eta usaina hartu beharrean gauzak ulertzera (eta izendatzera, bataiatzera... dena alfer samarrik) tematzen dena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.
Asko zor diogu, esan zidan, eta nik ulertu nuen dirua zor geniola. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 40. orr.
Denok ulertu genion adierazi nahi zuena. Pako Aristi «Note book», 2005 - 72. orr.
Uler ezazu behingoz. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 109. orr.
Ez zuen Juanen portaera ulertzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 271. orr.
Bere izaera berezia ulertzeko, egitate ordena berri bat sartu behar da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 42. orr.
Frantsesek edo alemaniarrek sekula ez dituzte atzemango ez ulertuko xehetasun eta desberdintasun horiek guztiak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 78. orr.
Ez dut ulertu galdera. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 37. orr.
Ez nion izena ulertu: motorren burrunbadak uzten ez, banan-banan probatzen ari baitziren gasaldi osoan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 7. orr.
Nik den-dena ulertu nuen eskutitzak irakurri nituenean, eta ordutik aitari modu oso bestelakoan begiratzen diot. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 87. orr.
Adela ahozabalik geratu zen, ulertuko ez balu bezala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 86. orr.
Ulertzen, Herrenko? Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.
Hasteko, zera utzi nahi dizut argi eta garbi, ez naizela profesionala, ulertzen? Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 97. orr.
Zer arraio ulertu behar du horrek! Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 166. orr.
Niri neuri, aitzakia hutsa iruditzen zait euskara giputza ulertzeko zailtasuna. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 55. orr.
Azkenaldi honetan garunaren funtzionamendua ulertzeko egin diren ia aurrerapen guztiek iradokitzen dutenez, [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 57. orr.
Ulertzen ez nik zergatik ekin zion barreari bat-batean emakume beltzak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 14. orr.
Perpausaren zentzua argia da ulertu nahi duenarentzat. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 67. orr.
Gertatzen dena ulertzeko, beste behin ere, Maimonen esoterismora jo beharra dago. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 14. orr.
Ulertuko duk noski isil-isilik egongo naizela kontu horri buruz, lotsa onez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 13. orr.
Ez da ulertzen oinetakoen zientzia zer den, zientzia zer den ulertzen ez denean. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 90. orr.
-Ez baduk ulertu nahi ez alkate eta ez hire abeltalde horretako buru bezala, ulertu behintzat seme baten aita haizelako. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 222. orr.
Frantziskok inor gutxik bezala ulertu zuen eta bizipen bihurtu Ebanjelioaren muina. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.
Ume hark ez zuen deus ulertu; ezin konprenitu noski, nolatan arin zezakeen ilunak trenaren lasterra. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 41. orr.
Hori ez zegoen ulertzerik, ez zegoen jaterik inolako moduz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.
-Ez diat deus ulertu, bota nion. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 53. orr.
Honi, ordea, ez zaio tutik ulertzen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 79. orr.
Gero Bibliako istorio horrekin topo egin nuen, eta ez nuen fitsik ulertzen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 65. orr.
Ezerez alemanez, ulertu bakarrik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1128. orr.
Metafora gisa uler bedi. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 13. orr.
Sentimenen irudia, ahalik eta bizkorren atxikia, tresna gisa ulertua. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 32. orr.
Dena ulertzeko modukoa da. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 82. orr.
Berehala ulertu zuen, Joanesek, gerlako preso zela. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 10. orr.
Azkenean ulertu dut zer gertatu zaidan. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 14. orr.
Hamar urte eman zituen Dursleytarrekin, inoiz ulertu gabe zergatik eragiten zituen gauza arraroak nahi gabe ere. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 11. orr.
-Gaur ulertu diat erroarena ondo -egiten dio Gabinek Hausterri-. «Kuskue tanden», 2004 - 215. orr.
Ongi ulertu beharra dago, zeren garrantzi handikoa baita, [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.
Nik, ordea, oso ongi ulertzen ditut nirea eta zurea. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 44. orr.
Ez dakit ondo ulertu diodan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 173. orr.
Ez nuen ondo ulertzen Angelen zalaparta, ez nekien nortaz ari zitzaidan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 112. orr.
Hau ederki uler daiteke nire oinarri-esakuneen arabera. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 86. orr.
Hiru dimentsio horiek aise uler daitezke intuizioz, oinarritzat gure gorputza eta gorputzak espazioan duen kokaera harturik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.
Guatemala aldera omen zihoan, berehalaxe aditzera eman zidanez, negoziotara, oker ulertu ez banion. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 8. orr.
Ez iezadazu gaizki ulertu. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 57. orr.
Guztiaren gainetik, ordea, gure karitate gaizki ulertua bere helburuaren kontra bihurtzen zen. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 180. orr.
ik beherago 4. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Bilbon polemika sortu da, Unamuno-k bere burua gaizki ulertua sentitu du. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 128. orr.
Baina une bat geroago, garbi ulertu zuen kontua. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 69. orr.
Erlatibizatuz, hala hobeto ulertzen baita -bestela, azken batean, nekez uler daitekeen zifra bat besterik ez da-, [...]. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 227. orr.
Nire adinetik esaten diat hori, nahiz eta hiretik nekez ulertuko duan. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 92. orr.
Erraz ulertzen da: Husarren 4.eko kapitain baten emaztearen maiteminez ari den herritarra zara. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 94. orr.
Bazirudien ez zuela guztiz ulertzen gertatzen ari zenaren esanahia. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 33. orr.
Ongi baino hobeki ulertu zuen eutsi egin behar ziola ama besoetan hartzeko grina biziari. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 292. orr.
Ez da horrela ulertu behar, beste honetara baizik: [...]. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 175. orr.
Bastosi bihotza erdiratu zitzaion, bertatik ulertu baitzuen: motorretariko bat orduantxe hondatua zen, noski. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.
Brastakoan ulertu nuen: iniziatiba hartu behar nuen eta adorerako irudimena erakutsi, hori zen froga. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 82. orr.
Hainbeste interpretazio eta ulertu-beharren erdian, filologoa hitz gordinaren maiteminean etzaten da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.
Hark: "zeer? zer iruditzen?", eta zuk, ulertu-plantak eginez ezinbestean: [...]. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 174. orr.
· Sorbaldak harrotu zituen, ez-ulertu plantak eginez bezala. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 167. orr.
Berehala sartu da Esther gaizki ulertua argitzera. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 129. orr.
Gaizki-ulertu bat izango zen tartean, kartzela oso hotz batera eraman baininduen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 89. orr.
Beldur dio gaizki ulertuen mekanismoa aktibatu izanari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 22. orr.
Istripu baten edo gaizki-ulertu baten antzeko zerbait. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 205. orr.
Albert Camusek Gaizkiulertua izeneko antzerkian. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 73. orr.
Beharbada, aipatu egin beharko genuke, gaizkiulerturik ez gertatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-04-29
Hala behintzat ez zen gaizkiulerturik egongo. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 241. orr.
Agiriak aurrerantzean sor litezkeen gaizkiulertuak saihestuko ditu. Berria - Kirola 2004-04-24
Gaizkiulertu guztiak uxatuta, autora itzuli ginen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 333. orr.
Bien arteko gaizkiulertua bulego kontuek eragin zutela gogoratu zuen. Berria - Kirola 2004-11-17
Lehen planoan ageri den liskarraren atzetik, elkarrekiko jakin-nahi bera eta gaizki-ulertu berberak daude, elkar aditzeko desira erreal bat ezkutaturik. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 142. orr.
Ez zegoen gure arteko engainurik ez gaizkiulerturik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 272. orr.
Gaizki ulertuen beldur ginen, ez genuen hamasei urteko jendeak berezkoa duen xalotasun eta naturaltasuna erakusten gure iritzietan eta kritiketan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 75. orr.
Hura guztia gaizkiulertu erraldoi eta ikaragarria zela. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 107. orr.
Hain luze joak ziren gure itzalak, gure aditu ezinak, gure ulertu ezina. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 31. orr.
Baina baita harridura ere, ulertu ezina, dolua, subjektu horren hondamena ikusirik. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 101. orr.
Pare bat segundo iraun du Martinen begiradako ulertu ezinak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 131. orr.
Ahaztu, mesedez, izan ditugun ulertuezinak, asteburu batez behintzat. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 15. orr.
Ulertu ezina sortzen da orduan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 90. orr.
Zenbateko ulertu ezina, zer nolako inkomunikazioa elkarren ondoan egonda. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 25. orr.
Olaizolak ingurumena, lesbianismoa eta gurasoen eta seme-alaben arteko ulertu ezinak jorratu ditu. Berria - Kultura 2006-01-08
Mendebaldeko kulturaren gaixotasuna irizten zion Snowk bien arteko ulertu ezinari. Berria - Gaiak 2004-06-17
Ulertu ezinezko nerbio gorabeherak izaten ditu. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 206. orr.
Behin eta berriro ikusi zuen ametsetan gizon zuri handi bat, antzinako modura jantzia, hatzaz bekokian jo eta ulertu ezinezko hitzak esaten zizkiona. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 40. orr.
Paper bat erakusten dit; ulertu ezinezko froga mordo bat zirriborratu du han. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 37. orr.
Eta miragarriro, ulertu ezinezko moduan, sugea plasta! erori zen lurrera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 165. orr.
Zeren, paperean argia izanik ere, guztiz ulertu ezinezkoa bihurtzen baitzen, eta baita zentzugabea ere, osinaren trumoi haren pean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 64. orr.
Ekainaren 12an, ostiralean, goizeko seietarako esnatuta nengoen dagoeneko, eta ulertzekoa da, urtebetetzea nuen-eta. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 13. orr.
Cervantes militar ohi bat zen: ulertzekoa da haren erabakia. Alde batetik ulertzekoa duk haren jokaera, zeren betidanik jakin izan baitik hi Euskaltzaindikoa hintzela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 41. orr.
Euskaltzaleen zalapartak ulertzekoak dira. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 105. orr.
Uste dut ulertzekoa dela bere alargun gazteaz aparte, Margak [...] Marcel Martinengan zuten konfiantza zertan oinarri zitekeen jakiteko nuen beharra. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 257. orr.
Ulertzekoa zen zorigaitzeko aita hark kezka txarrak eta nahigabe saminak edukitzea. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 424. orr.
Harrituta zeunden, eta ulertzekoa izan liteke, lehenengo aldia baitzen zure bila ezertara jotzen nuena. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 36. orr.
Ulertzekoa den bezala, Iturrinori ezagutzen diogun bertso-sorta bakar paregabeaz hasi ginen hizketan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 160. orr.
1900-1950 liburuaren egileak dioenez, guztiz ulertzekoa da maisuak ikaslearengan eragin hori izatea. Askoren artean «Rataplan» - 87. orr.
· Ulertzeko da, bere bizitza eredutzat daukan jendea izatea oraindik, eta bere azainak kontatzeko kemen puska harroa izatea ere. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 205. orr.
azkenean ulertu (10); bakarrik ulertu (8); bat batean ulertu (9); behar bezala ulertu (10); benetan ulertu (6); berehala ulertu (68); berehala ulertu zuen (29); berehalakoan ulertu (9); beti ulertu (6); den dena ulertu (6); dena ulertu (37); dena ulertu nuen (7)
ederki ulertu (10); elkar ulertu (30); erabat ulertu (8); esanahia ulertu (6); ezer ulertu ez (6); ezer ulertu gabe (14); ezin da ulertu (35); ezin nuen ulertu (15); ezin ulertu (41); ezin ulertu nuen (6); gaizki ulertu (67); gaizki ulertu bat (8); garbi ulertu (7); gizarteak ulertu (7); guztiz ulertu (8); hala ulertu (21); halaxe ulertu (12); hitzak ulertu (10); hobeto ulertu (25); honela ulertu (6); horrela ulertu (19)
laster ulertu (14); nola ulertu (61); nola ulertu behar (30)
oker ulertu (10); ondo ulertu (110); ondo ulertu zuen (10); ongi ulertu (89); ongi ulertu zuen (8); orain ulertu (8); oraindik ulertu (7); orduan ulertu (68); orduan ulertu nuen (34); orduantxe ulertu (13); oso ondo ulertu (17); oso ongi ulertu (10); segituan ulertu (8); testuinguruan ulertu (9); testuinguruan ulertu behar (8); txarto ulertu (7)
ulertu ez arren (17); ulertu ezin (34); ulertu ezina (11); ulertu ezinezko (11); ulertu ezinik (49); ulertu gabe (83); ulertu nahian (26); zer ulertu (19); zera ulertu (7); zerbait ulertu (12); zergatia ulertu (6)
ez ulertua (10); ezin ulertua (12); gaizki ulertua (28)
ezin ulertuak (11); gaizki ulertuak (28)
aise ulertuko (10); berehala ulertuko (9); erraz ulertuko (8); errazago ulertuko (9); gaizki ulertuko (8); hobeki ulertuko (7); hobeto ulertuko (23); inoiz ulertuko ez (6); nekez ulertuko (12); ondo ulertuko (6); ongi ulertuko (10); orduan ulertuko (6); sekula ulertuko (10)
ezin ulerturik (9); gaizki ulerturik (7)
ezin ulertuz (12); ulertuz gero (17)
ezin ulertuzko (11)
elkar ulertze (20); gaizki ulertze (18); ulertze aldera (20); ulertze bat (9)
elkar ulertzea (43); gaizki ulertzea (10); ongi ulertzea (6); ulertzea nahi (7); ulertzea zergatik (9); zaila da ulertzea (8)
ez ulertzeak (8); gaizki ulertzeak (9)
elkar ulertzearen (19)
behar bezala ulertzeko (6); egoera ulertzeko (13); elkar ulertzeko (58); erraz ulertzeko (7); ezer ulertzeko (9); futbola ulertzeko (6); gauzak ulertzeko (12); guztia ulertzeko (7); hobeki ulertzeko (14); hobeto ulertzeko (32); lana ulertzeko (8); mundua ulertzeko (22); musika ulertzeko (10); ondo ulertzeko (11); ongi ulertzeko (13); politika ulertzeko (7)
ulertzeko ahaleginak (6); ulertzeko aukera (9); ulertzeko beste modu (7); ulertzeko bidea (6); ulertzeko era (17); ulertzeko eran (8); ulertzeko ezinbesteko (6); ulertzeko gai (46); ulertzeko gai izan (6); ulertzeko gauza (34); ulertzeko gauza denak (14); ulertzeko gauza ez (9); ulertzeko giltza (9); ulertzeko gisan (6); ulertzeko modu (42); ulertzeko modu ezberdinak (6); ulertzeko modua (17); ulertzeko moduan (47); ulertzeko moduari (8); ulertzeko moduko (11); ulertzeko modukoa (10); ulertzeko modurik (7); ulertzeko orduan (7)
erraz ulertzekoa (8); ulertzekoa da (96); ulertzekoa denez (7); ulertzekoa ere bada (10); ulertzekoa zen (16)
ulertzekoak dira (6)
aise ulertzen (9); bakarrik ulertzen (16); batere ulertzen ez (6); behar bezala ulertzen (10); berez ulertzen (7); dena ulertzen (31)
ederki ulertzen (10); egoera ulertzen (7); elkar ulertzen (34); erabat ulertzen (9); erraz ulertzen (29); erraz ulertzen da (11); errazago ulertzen (9); esanahia ulertzen (8); euskara ulertzen (11); gaizki ulertzen (8); garbi ulertzen (9); gauzak ulertzen (10); gutxi ulertzen (9); gutxiago ulertzen (13); gutxik ulertzen (7); guztia ulertzen (7); guztiak ulertzen (11); hala ulertzen (7); hizkuntza ulertzen (15); hobeki ulertzen (13); hobeto ulertzen (51); hobeto ulertzen da (7); honela ulertzen (8); horrela ulertzen (11); horrela ulertzen da (7); hura ulertzen (8)
inork ulertzen ez (13); jarrera ulertzen (6); nekez ulertzen (20); nola ulertzen (31); nola ulertzen duen (6)
ondo ulertzen (92); ongi ulertzen (70); orain ulertzen (69); orain ulertzen dut (34); orain ulertzen zuen (6); oraindik ulertzen (7); oso ondo ulertzen (38); oso ongi ulertzen (23)
ulertzen den bezainbatean (9); ulertzen dizut (26); ulertzen erraza (9); ulertzen lagundu (9); ulertzen lagunduko (12); ulertzen laguntzen (15); ulertzen saiatu (14); ulertzen saiatzea (6); ulertzen saiatzen (13); ulertzen zaila (7); zerbait ulertzen (14)
ulertzera iritsi (7); zerbait ulertzera (6)