Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txamar urdina, galtza gorriak, eta uhal dotoreak aurrealdetik gurutzaturik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 115. orr.
Gamelu-ilezko jantzia zuen soineko eta larruzko uhala gerriko. - 0. orr.
Larruz jantzia zegoen eta gerria larruzko uhalez lotua zeraman. Elizen arteko biblia 2 Erg 1,8
Soinuaren uhaletan sartu nituen besoak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 300. orr.
Kaboa bere ekipoko aire-bonbonaren uhalak doitzen ari zen ordurako. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 135. orr.
Lepoa zuzen eusteko plastikozko trastearen uhalari zulo bat gehiago estutuz. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 90. orr.
Lekaioak [...] kalesaren atzealdeko uhalari helduta, gidariari oihukatu zion: "Aurrera!". Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 261. orr.
Hagaren erdiko partean, gainera, kargalarien uhalak lotzen diren lekuan, iltzeak sartzen dira, uhala ez dadin alde batera edo bestera labaindu. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4790. orr.
Txakurrak, muturreko uhala ipinia zuen arren, nigar egiten zuen eta intziri. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 435. orr.
Zakurrak bazituen lepoko uhalean argitasun batzuk. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 131. orr.
Hegazkinak bizkarra eman zion Ozeano Bareari, eta jendeak gerriko uhala askatu zuen erosoago egoteko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 116. orr.
Hainbesterekin uhalei heldu eta tiraka hasi zen, astoak ez zuen harekin joan nahi. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 68. orr.
Selifanek uhalei eragin zien, beste gidariak gauza bera egin zuen, zaldiak pixka bat atzeratu ziren, eta berriro nahaspilatu hedeak zapaltzean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 137. orr.
Zaldiak, hesoletan loturik baina uhal guztiak jantzita beti, prest zeuden lehen agindua eman orduko lauoinka abiatzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 203. orr.
Zaldiari aho-burdina jarri, zelako zingila tenkatu, estribuen uhalak aztertu, eta emeki-emeki hasi zitzaion tiraka bridatik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 234. orr.
Zaldiak uhaletatik heldurik geneuzkan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 222. orr.
Zaldia uhaletik herrestan eramanez, alertzezko baso txiki batera iritsi zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 228. orr.
Eraman nahi bazaitu, eramango zaitu, eta bestela, ez dago mokadu, brida, usta edo uhalik menperatuko duenik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 33. orr.
Larruzko uhalez bildutako gauzaki metaliko bat zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 41. orr.
Bi txinpantze eta bi tximino txiki trebatu zituzten uhal birakari batean korrika egiteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 261. orr.
Miraria iruditzen zait maletek nirekin batera jauzia egitea, Ariadnaren haririk gabe iristea aireportuetako terminal, arropa zaharren kanposantu eta uhal garraiatzaileetan zehar, heldu behar duten lekuraino. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 12. orr.
Uhal garraiatzaile batenaren jiteko prozesua da, funtsean, heste meharrean egiten den janari-digestioa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.
Zaldi eder bat agertzen da, uhal-hedeen dizdizarekin ilunpea argitzen duena. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 111. orr.
Iristeko ordua badatorrela ohartzen zara, azafataren ahotsak jaitsiera hasi dela eta segurtasun-uhalak lotzeko esaten duenean. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 19. orr.
Karabinak aldean eta kartutxo-uhalak soinean zetozen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 130. orr.
Erlojurik gabeko erloju-uhalak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 84. orr.
Zakur uhal bat eskuan hartuta. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 155. orr.
Ahmetek zaldiaren aho-uhalei heldu zien. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 22. orr.
Dibanaren aurreko mahai dotorearen gainean galtza-uhal zikinak ageri ziren. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 390. orr.
Sable kakotua, jataganaren antzekoa, harri biziz jositako galtzarbe-uhal liluragarri batetik zintzilik, bitxi preziatuzko zorro dirdaitsu baten barruan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 270. orr.
Beste gelatik beste gestapo bat sartu zen, galtzarbe-uhala zeraman gestapo bat. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 80. orr.
Gida-uhalari eraginez, harantz zuzendu zuen Rozinante. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 25. orr.
Brida-uhal laxoagoz. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 51. orr.
Izutia zen mandoa eta asaldatu egin zen gida-uhaletik heldutakoan. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 61. orr.
Hain alai, hain gartsu, hain pozez beterik bere burua zaldun armaturik ikusita, zela-uhaletatik lehertzen zitzaion bere poza. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 25. orr.
Datil-antzeko oskiak oinetan, eta mairu-alfanjea bular-zeharkako ezpata-uhalean. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 82. orr.
Praktikan, politika neoliberalaren transmisio uhal baino ez dira, zerbitzu publikoa suntsitzen laguntzen dutenak eta zerbitzu sozialen pribatizatzea sustatzen dutenak. Edo, gizakien eta beste ugaztun batzuen kasuan bezala, [enbrioia] uretan gorde (kolpeak xurgatzeko modurik onena) amaren gorputzaren barruan, amaren zirkulazioari konektaturiko garraio-uhal likidoaren bidez elikatzen dela. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 301. orr.
Gauzen barruan zeuden gauzak eta munduen barruan zeuden mundu txikiagoak bereganatzea, lotzen zituzten soka eta kordelen jabe egitea, gauzen eta munduen uhalak bere esku hartzea. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 12. orr.
Bere eskuetan zeuzkan progresoaren uhalak! Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 36. orr.
galtzarbe uhal (3)
gerriko uhala (3); larruzko uhala (6); segurtasun uhala (10); uhala askatu (7); uhala lotu (3)
uhalei heldu (3)
segurtasun uhalekin (5); segurtasun uhalekin lotu (3)
larruzko uhalez (3); uhalez lotua (4)