Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oihal beltz handian bilduta eta hedeekin lotuta. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 50. orr.
Bi lekaio, hedeak eta botoiak zilar huts, beren sillatik jaiki ziren. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 50. orr.
Azaldu ziren Falangekoak, botek eta hedeek distira beltz. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 149. orr.
Hedeetako urreak eta zilarrak txinparten moduko distira egiten zuten. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 76. orr.
Puska batekoa banintz bezala biratzen naiz eta, hedeak estutzeko edo itxi nahi ez duten itxiturei tira egiteko makurtzen baldin banaiz, juntura guztiak hasten zaizkit oihuka. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 35. orr.
Abereek ere, bakoitzak karga berdina eramaten dute, uztarria ondo lotua dagoenean uztar-hedeak erdian hartuz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4810. orr.
Pistola eroatearren erabilitako narruzko hedeak antzematen zitzaizkion besape-sorbaldetan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 77. orr.
Fusilaren hedea aske zeukaan bizkarretik zintzilik. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 48. orr.
Bi zakur amorratuak hedeetatik eutsiz. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 154. orr.
Naturak hedeak lasaitu bezain laster, gizakiak gaiztoa den guztirako isuria duenez, bekatu-mugan aurkituko litzateke. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 114. orr.
Zaldien lepokoak zarrastaturik zeuden eta hedeak sokazkoak ziren. zaldi eder bat agertzen da, uhal-hedeen dizdizarekin ilunpea argitzen duena. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.
Gizonak hedeak tinkatzen, zelak gainbegiratzen eta animaliak laztantzen ari ziren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 88. orr.
Hedeei eragin, eta garrasika hasi zitzaion troikari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 67. orr.
Kotxezain berritsuaren eskuek zabarki eusten zieten hedeei. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 93. orr.
Laster seneratu ziren, konturaturik gehiegi lasaitu zituztela irudimenaren hedeak eta errealitatea bestelakoa zela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 300. orr.
Jaso egiten dut, zaldia bezala, hedeetatik gogor tira eginez. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 137. orr.