Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txutxu-mutxu (orobat txutxumutxu) 1 iz ahopeka hitz egitea. ik xuxu-muxu; xuxurla.

Zer ote dira txutxu-mutxu horiek guztiak?  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 73. orr.

Jendeak sexua hainbeste kakarekin lotuko ez balu -zitalkeria, zeloak, hisiak, ziurtasun-eza, txutxu-mutxuak, errezeloak, "ego" harrotuak, kaka eta kaka gehiago-, [...].  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 126. orr.

Handituz zihoan hiria izanagatik, txikiegia zen artean txutxu-mutxuak ziztu bizian ez barreiatzeko lau haizeetara.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 46. orr.

Ezin etxetik atera txutxu-mutxuak piztu gabe, etxekoak ere ezin kalera jaitsi atzetik zurrumurruren bat entzuteko beldurrik gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 59. orr.

Nesken txutxu-mutxuak eta berbaroa apurka-apurka amatatu arte itxaron dute, gero, isilka-misilka, beren planari ekiteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 71. orr.

Poker jokalarien arteko txutxu-mutxuak eten dira.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 259. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Dubarry andereak astean hiru aldiz irakurtzen zizkion erregeari hark idazten eta apaintzen zituen txutxu-mutxu pribatuak, zeinetan Parisko izen txarreko lekuetan gertatzen zen guztia kontatzen zen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.

Prest egoten zen halere jendearen txutxu-mutxu hutsalenak ere entzuteko.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 164. orr.

Txutxu-mutxu bizkor eta zoro batean hasi dira eta orduan egin dut aurkikuntza harrigarria.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 85. orr.

Paolak konfiantzan esana ziolako, sofan, txutxu-mutxu gordeetan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 83. orr.

Azkenerako aski da ixxx bat ahoskatzea txutxu-mutxu berankorren bat isilarazteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 123. orr.

Ilforden ere esamesak eta ezkutuko txutxu-mutxuak erraz zabaltzen ziren, aho-mihietan ibilitakoak enteratu aurretik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 165. orr.

3 irud/hed

Orduantxe entzun nuen, lehenengoz, Koronelari eta Otsemeri buruzko txutxu-mutxua.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 54. orr.

Nahiago dik dudarik gabe zuen hiru alaba txiki horiekin geratu [...] tertuliako txutxu-mutxu gupidagabeak entzutea baino.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 100. orr.

Aspaldion tratu txarren gaineko salaketak ikuskizun eta txutxu-mutxu bihurtu dituzte telebistetako hainbat programetan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

4 (adizlagun gisa)

Txutxu-mutxu eta marmar ibili dira pixka batean, zer galdetuko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txutxu mutxu (13); txutxu mutxuak (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus