Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barruan daukadan ron bizigarriari neskaren ukitu leunak azaleratu dizkidan sentipen kilikagarriak gaineratzen zaizkio, eta horri hizketarako duen jakinduriak eta patxadak sortutako txundimena. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 36. orr.
Margolariek dagerrotipoaren aurkikuntzaren aurrean izan zituzten erreakzioek -txundimenetik higuinerainokoak-, [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 243. orr.
-Amontilladoa! -oihu egin zuen nire lagunak, bere txundimenetik atera ezinda. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 124. orr.
Emango zuen neskak urtebete-edo han lanean, eta halako batean dendatik desagertu zen, haren miresleen txundimenerako. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 131. orr.
Gure herria egurrez, harriz eta zotal lurrez egindako etxola multzo bat besterik ez zen, eta, denon begien txundimenera ageri den itsasadar zabal bera ere, ez zen halamoduzko ertz-mugetan ur zabalera arrunt samarra zeukan ibaia baino. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 13. orr.
Txundimen handiena eragiten zuten nesken artean bazen ilehori bat, oso polita, ikusgarria oso. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.
Martinek eta Bautistak halako txundimen komiko batez begiratzen zioten elkarri. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 189. orr.
Hemen bat-batean isildu nintzen berriz ere, eta txundimen gogorreko sentipen batez oraingoan, zeren dudarik batere gabe une horretan bertan entzun bainuen [...] garrasi edo kirrinka hots guztiz ezohikoa, apala, itxuraz urrunekoa, baina lakarra eta luzea. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 52. orr.