Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errazegi gutxiesten da gazteen suhartasuna, "gaurko gazte txoro hauek" esanda. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 181. orr.
Ume txoro haiek lan asko ematen zioten. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 109. orr.
Zeren emakumea, errespetu guztiarekin, txoroa baita afera hauetan, eta horrelako gauza putzak aintzat hartzera txit emana. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.
Agure zahar kamustuak edo berdin gazte txoro argituegiak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.
"Atso txoroa", pentsatzen zuen, "hobe zeure gauzetan sartuko bazina!". Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 132. orr.
Ameslari txoro bat duk mutil hori. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 182. orr.
Burugabe txoro bat. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 34. orr.
Hitzontzi txoro berritsua. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 157. orr.
Zentzugabea munduratzen duenak izango du atsekaberik, txoroaren aitak pozbiderik ez. Elizen arteko biblia EsZ 17,21
-Ez zaitez txoroa izan, osaba Nat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 216. orr.
Gehienbat gizatxarrak diren gobernariek eta gehienbat txoroak diren soldaduek eraginak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 144. orr.
Txoroen hizketa amorragarri gertatzen da. Elizen arteko biblia Si 27,13
Milioi bat txororen jakintza, ergelak adierazia. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 277. orr.
Azkenerako "Lisa txoro ergela" zela ere hasi ziren esaten ahopeka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 84. orr.
Badaki txoro zahar hori ez dela haserretuko, irri eginen duela. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 121. orr.
Txoro zikina! Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 12. orr.
Txoro ostia bat, Bilboko kaleek txakolindegiz josita jarraitzen dutela pentsatzen duten horietakoa. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 115. orr.
Txoro samarra izatea leporatzen zioten. Berria - Kirola 2004-12-24
Biziaren iturriak, beraz, baliteke serioak ez izatea [...]; baliteke txoroak izatea ere, txoroak eta zoroak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.
Oraingo moda txoro bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 80. orr.
Buruan josita dauzkagun uste txoro eta topiko hutsalak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 144. orr.
Galdera txoroari erantzun halakoxea tokatzen omen zaio. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 358. orr.
Nork esan ote dit neri inkesta txoro bat aintzakotzat hartzeko? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 91. orr.
Gure eskematxoak libratzen gaitu poesia txoroaren tentaziotik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 110. orr.
-Biografiak, denak izaten dira txoroak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 138. orr.
Harropuxkeria txoro batek jotzen ditu. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 330. orr.
Ergelkeria txoroak esaten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.
Gure barre txoro eta imintzio nabarmenak. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 212. orr.
Estatistikak baino, informazio txoroa besterik ez da. Berria - Kirola 2004-01-02
Geure arteko kontutxo txoroak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 87. orr.
Hitz txoro batzuk besterik ez. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 40. orr.
Ideia txoro hori erakargarria iruditu zait, guztiz tentagarria. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 51. orr.
Kulparik gabe, beldur txororik gabe. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 173. orr.
Napumoceno jaunak hasieratik eman zion ezetza hipotesi txoro hari. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 24. orr.
Telebisio espainoleko kultur leihaketa txoro horien gisara. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 21. orr.
Aldaketa-saio hura ez zela, inondik ere, denborapasa xalo txoro bat. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 138. orr.
Oka zorabio txoro batek baino gauza garrantzitsuagoren batek eragin ziola. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 32. orr.
Zuhurrak jakinduria biltzen du, mihi txorokoak berehalako hondamendia ekartzen. Elizen arteko biblia EsZ 10,14
Otsaileko eguzki txoroak ondotxo baitaki koskak egiten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 71. orr.
Izan liteke txoro-ametsa, edo soilik ausardia. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 69. orr.
Ez dakit nik guztiz egokia ote denetz jarri dioten txoro-fama. Txillardegi «Putzu», 1999 - 315. orr.
Erbiek beti izan dute alai eta txoro ospea. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 144. orr.
Batzuetan eskuindar mozorrotuak besterik ez dira; beste batzuetan [...] arrazistak edo xenofoboak; bestetan, txoro-jendea. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 115. orr.
Artean txoro barreka ari nintzen, zalditik jaitsi ninduenean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 14. orr.
Beti neska-talde handia duelako inguruan, txoro barreka. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 13. orr.
Jendetzako dama guztiek barre egin zuten, txoro algaraka. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 96. orr.
Errealitatea adina fantasia ere; seriotasuna bezainbat txoro-haizea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 276. orr.
Denek uste dute bakar-bakarrak direla, berdingabeak, eta bere txoro-haizeak beste inor ez duela jotzen, bera baizik ez. Orduan zer litzateke morboa?: legea hauste hutsaren laineza eta txoro-haizea? Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 145. orr.
Paulok, berriz, aieneka segitzen zuen petrilean, eta halatan, Josuk tonu isekatsua hautatu zuen, Fernando eta Orrondoren txoro-haizea baretzeko asmoz. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 49. orr.
Ez baneuzka hirurogei urte eginda, hitza ematen diat, harekin ezkonduko nindukek txoro-txoro. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 79. orr.
Neskazaharrak honela bota zuen txoro-txoro, sorbaldak goratzen zituela: [...]. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 326. orr.
Ez duzu horrela txoro-txoro iheska hasi beharrik. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 69. orr.
Mundu guztia borrokan txoro-txoro Kixote eta Dultzinea izan nahian. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 171. orr.
· Beti txoro-txoroan hitz eginik ere -gauzen berri jakiteko gogoa ezkutatzeko, beharbada-, ez zuen sekula ere bere burua agerian uzten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 31. orr.
Nire nebak txoro-txoro egina nindukan, sorgindua nengoen, haren fanatiko porrokatua nintzen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.
Eta su-festak piztu zizkidan bihotzean, txoro-txoro eginda bainengoen benetan. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 165. orr.
burutazio txoro (3); gazte txoro (5)
txoro ametsa (3); txoro barreka (4); txoro bat izan (3); txoro eginda (3); txoro haizea (3); txoro txoro (11); txoro txoro eginda (3); txoro zahar (10); txoro zahar bat (6)
txoroa da (4)
gazte txoroak (4)