Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere bizikleta gaineko dotoreziak txora-txora utzi gintuen denak. Berria - Kirola 2004-07-02
Walter-en musikak edota dena delako zerak txora-txora egiten naute. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 25. orr.
-Txora-txora egiten nau zu Water Boy kanta abesten entzuteak -esan zuen emakumeak-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 27. orr.
Txora-txora eginda daukak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 103. orr.
Benetan diotsut, txora-txora eginda nauka gizaseme horrek. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.
Ni txora-txora eginda joan naiz, egun oso-osoan gereziaren hezurrarekin hortzen teklatuan musika eginez. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 25. orr.
Ni aho zabalik, txora-txora eginda uzten ninduten. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 12. orr.
Txora-txora eginda zagok nirekin. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 75. orr.
Txora-txora eginda ibili ziren denak haren atzetik. «Bizia lo», 2003 - 44. orr.
Ez zen harritzekoa emakume guztiak txora-txora eta lili-lili eginda uztea haren agerpen hutsak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 9. orr.
Gizon harekin txora-txora eginik egon behar zuen, bestela ez baitzuen Abasekin ezkontzeko asmoa bertan behera utziko eta desohorea hautatuko. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 303. orr.
Ederra baitzen norbait zuregatik txora-txora egina dagoela jakitea. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 135. orr.