Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Trago luze bat jo diot konbinatuari; gozoa dago, baina txispatzen ari naizela sentitzen dut: gauzak irreal bilakatzen hasten diren puntu horretan, hemen zer egiten dugun galdetzeko kemenak iraungitzen diren oren horretan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 335. orr.
Txispatu ginen batean mozkor-mozkor eginda amaitu genuen azken afarian. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 64. orr.
Han txispatu egin naiz -eta gara-, eta alkoholak ez ezik, Ruben aski irribarretsuaren begirakune umelak ere on egin dit. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 128. orr.
Gaur ere txispatuta zegoela ematen zinan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 138. orr.
Janera baino gehiago edanera emana zen eta txispaturik zihoan. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 64. orr.