Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kableak sutan jausi ziren lurrera, txinparten artean. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 73. orr.
Soldatze lanetan sorturiko txinpartek sutea eragin zuten. Milaka txinpart ihesi zihoazen steam-boataren tximiniatik. Berria - Mundua 2004-09-09
Suziria ziztuka eta txinpartak botatzen hasi zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 159. orr.
Txinparta batzuk irten ziren haren makila magikoaren muturretik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 291. orr.
Zaldiak arnasestuka zebiltzan [...] apo ferratuez harri koskorrak jo eta jo, txinpartak atereaz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.
Noiz edo noiz txinpartak gau oso-osoan isurtzen ziren iluntasunera, uholde ikaragarri bat balira bezala. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 63. orr.
Ihes-tutuari txinpartak zerizkion, gau beltzean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 298. orr.
Sua garretan isiotzen denean [...] gutxienez badarama bere gorputzean zertatik sua jaurti eta argia eragin eta zertatik txinpartak iraitzi eta hautsa urrun zabaldu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 135. orr.
Gortuta geratu ginen, txinpartek itsututa eta pisu sutsuak apurtuta. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 118. orr.
Ahapeka behar hartan, ilintien, txinparten eta sutzarren artean, besterik ere entzun genuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 129. orr.
Malkoak txinparta bihurtzen dira. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 128. orr.
Ustekabean harrapaturik, Morgulgo hordak sakabanatu egin ziren, txinpartak haizean bezala. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 111. orr.
Txinpartari haize emanez gero, su hartzen du; listua botaz gero, itzali egiten. Elizen arteko biblia Si 28,12
Txinpartez zipriztindutako ke iluna. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.
Txinpartezko kaleidoskopio bat ematen zuen, ezin konta ahala konbinazio eskaintzen zituena dantzarien higitze bakoitzarekin. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 320. orr.
Txinparta-botaka. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 184. orr.
Orduan ere distira irteten da eta sua txinpart argietan zabaltzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 403. orr.
Gure aurrealde osoan zehar fusil-tiroen txinparta distiratsuak nonahi, metrailadoreak sugarrak tuka. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 145. orr.
Barreiatu egiten zuen, txinpart biziz osatutako azao zabal baten antzera. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 44. orr.
Pipa sumendi gorri txiki bat zen, zupada bakoitzean txinpart indargeak sortzen zituena. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 266. orr.
Labe piztutik ateratzen diren txinparta kontaezinen antzera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1040. orr.
Makila buru gainetik altxatu zuen, inguru hautseztatu hartan bizkor beheratu eta muturretik gorri eta urre-koloreko txinparta-saila bota zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 80. orr.
Txinpart sorta handiak ihesi zihoazen guztiz sutan zeuden etxe haietatik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 407. orr.
Tximisten txinpart-euria noizbehinka, beti bezala, eta erlantz gorria motor-oskolean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.
Zenbait gauez, hauspoaz sua bizitzen zuenean, aroztegi barrena eta ingurua txinparta-hodei batek inguratzen zituen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 63. orr.
Txinparta-pare bat atera zitzaion muturretik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 212. orr.
Itzaltzear dagoen ikatz-txinparta bezala. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 52. orr.
Eztarri-zulotik zuziak irteten zaizkio, su-txinpartek ihes egiten. Elizen arteko biblia Jb 41,11
Hots batek beste bat baitaragi, behin bat sorturik, askotan bidertuz, su txinparta hainbat izpitan zabaldu ohi denez. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 265. orr.
Adelak begietara zuzendu zizkidan bereak, arbeltz-txinparta haiekin, ni barrutik urtzeraino. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 28. orr.
Hasiera-hasieratik nabaritu nuen Olasagasti gatzik eta txinpartarik gabe ari zela lanean, nekatuta balego bezala ari zela. Berria - Kirola 2006-04-11
Gorrotoak txinpartak barreiatu zituen, eta txinpartek sua piztu. Astilleroren aferak txinparta piztu zuen joan zen urteko irailaren azken egunetan. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 294. orr.
Begietan txinpartak zenituen piztuak, eta mihia aldi berean arin eta baldar. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 27. orr.
Pianoaren eta txakurraren arteko loturarena azaldu nion, xanpainaren txinpartak lagundurik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 65. orr.
Halako txinparta bat eduki behar zuen hari esaten zenionak, halako zer kilikagarri bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.
Liburu honetarako lehenengo txinparta piztu zitzaidanetik hartu nuen hura gogoan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 61. orr.
Gizon indartsua lastoa izango da, eta haren egintzak txinparta. Elizen arteko biblia Is 1,31
Gure arnasa kea besterik ez da, pentsamendua bihotz-taupadaren txinparta baino ez. Elizen arteko biblia Jkd 2,2
Limoi-azala estututakoan eragindako txinparta azkar eta biziak sentitu zituen aho-sabaian. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 94. orr.
Horrela agertu zait niri ere txinparta gorri bat buruan, Ferminek berak esan aurretik aitonak egin zuen lotura ulertarazi didana. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 322. orr.
Vincent hark istorio hartako txinparta nagusia azkenerako gorderik zuen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 125. orr.
Harridurarik gabe begiratu dit amak, jakituriaren txinparta jostaria begietan. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 147. orr.
Bazuen erudizioa, baina baita arintasuna, umorea eta txinparta narratiboa ere. Berria - Kultura 2004-11-26
Maitasun sugarra pizten da ariman, non txinparta gozoak saltatzen baitira eta Jainkoaganako sentipen egarberak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.
Horrela, oinordekoa ere kendu egingo didate; gelditzen zaidan txinpart bakarra itzali nahi didate! Elizen arteko biblia 2 Sm 14,7
Begi goriak ziren, txinpart eta tximist kolpez moldatuak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.
Bizi-txinparta dario haren garaje-estudioari. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 187. orr.
Asmamen-txinpart oro oztopatzeko, moteltzeko eta kamusteko duten gaitasuna. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 208. orr.
Jenialtasun-txinpartek distirarazitako zezelkatze josigabea. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 88. orr.
Sormen-txinpartak etengabeak dira, eta elkarren pizgarri gainera. Berria - Kultura 2004-09-17
Neroni ere harrigarri zitzaizkidan buru betidanik makets horretan aldian-aldian distiratzen ziren adimen-txinpartak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 332. orr.
Marta bakarrik, negar-zotin emean [...] pentsamendu-txinparta bat begietan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 161. orr.
Deskribapenak bakarrik ez, pentsamendu txinpartak ere badira liburuan. Berria - Kultura 2006-03-21
Entzule falta sentitu zuen Jimmyk ilunki: umore-txinpartak zirt eta zart ari ziren. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 69. orr.
Eldarnio-uneetan ere bada barne-txinparta bat argi egiten diguna. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 126. orr.
Txinparta-hotsak entzun ziren, eta argi dardarati batek konpartimentua bete zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 71. orr.
Erabateko isiltasunaren gainetik egurraren txinparta hotsa entzun zitekeen suteetan. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 33. orr.
Azpitik zetorren txinparta-hotsak azpian sua piztu zutela adierazi zion Harryri. Metal-hots ozen bat entzun zen, gero txinparta-hotsa, eta motorra itzali egin zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 156. orr.
Eltzepeko zotzaren txinpart-hotsa bezalakoa ergelaren irria, huskeria hutsa. Elizen arteko biblia Koh 7,6
Musikaren txinpartotsak jarraitu egin zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 75. orr.
txinpart hotsa (3)
lehen txinparta (4); txinparta ateratzen (3); txinparta bezala (3); txinparta hotsak (3); txinparta piztu (4); txinparta sorta (3)
begietatik txinpartak (3); txinpartak atera (4); txinpartak ateratzen (6); txinpartak botatzen (6); txinpartak zerizkiola (4)