Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nabal baten ipurdiaz harri bat joz, pindarrak atera eta ardagaia piztu zuen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 245. orr.
Erran gabe doa bigarren etxe horretan ere ohea prest zegoela aspaldian, supazter eder bat lagun, dena gar eta pindar. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 128. orr.
Istant bat izan zen, pindar ñimiño bat. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 276. orr.
Oilarrak jo berria zuen eta eguzkiaren lehen pindarrak ageri ziren ekialdean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 260. orr.
Su pindar bat ikusi nuen haren begiradan, eta une batez beldur izan nintzen ordotsak urrixari erasoko ote zion, basurdeak bere eskularru finak erantziko ote zituen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 198. orr.
Teresaren aria hegalariek ez dute berarengan su pindarrik ere pizten. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 235. orr.
Maitasuna ez dea bizitzaren pindarra? Herria 2003-03-10
Zorionaren pindarrak gutan argi dezala. Herria 2004-10-07
Botere kolonizatzailearen kontrako mugimendu zabal baten pindarrak piztu dituzte. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 177. orr.
Horrexeri ekin dio hainbatek, darabilen hizkuntzari halako pindar moduko bat atereaz. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 51. orr.
Gizon lerden, bizi, deliberatua; dena zain, dena pindar; jantzi beltz sinple eta galanta duela. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 104. orr.
Neskak aldiz eskuak paltoko sakeletan zatxizkan gehienetan, begiak pindar, izpiritua laino. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.
Haren ahots neutro, grinarik gabea barnea kiskaltzen zion pindar bortitza mozorrotzeko baizik ez zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 356. orr.
Pindar bat eta jarraipenik ez, historiarik ez: beti egon. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 195. orr.